Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 4. Euskal enpresari nazioartekotzeko eta aukera ekonomikoak bilatzeko laguntza eman. BC Lizitazio Plataforma sortu

Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

GLOBAL LEHIAN (nazioarteko jarduera indibiduala eta lankidetzakoa sustatzeko) 5.520.000 € enpresa txiki eta ertainen nazioartekotzerako laguntzetan, bakarka edota lankidetzan. Global Lehian Ekimena 2017 urtean.

2018ko otsailean, Global Lehian ekimenaren deialdia egin da aurreko urteko kopuru berberarekin.

EBAZPENA, 2018ko otsailaren 7koa, Industriako sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Global Lehian programaren diru-laguntzak emateko deialdia, 2018ko ekitaldirako. Programa horren helburua da banaka nahiz lankidetzan jarduten duten ETEak nazioartekotzen laguntzea.

2018/07/11 Industria sailburuordea

5.000.000 € Gauzatu-Nazioartean inplantazioak gauzatzeko Ekimenaren 2017 urterako diru laguntzen deialdia.

2018ko otsailean 2018 urteko deialdi zirriborroa egina aurreko urteko kopuru berberarekin. 2018ko deialdia indarrean dago. EBAZPENA, 2018ko otsailaren 13koa, Industriako sailburuordearena, zeinaren bidez argitaratzen baita 2018ko ekitaldirako diru-laguntzak emateko deialdia, euskal enpresak atzerrian sustatzeko eta ezartzeko jardueretan laguntzeko Kanpo Ezarpenetarako Gauzatu Programa arautzen duen Aginduak ezarritakoarekin bat etorriz.

2018/09/14 Industria sailburuordea

nazioarteko lizitazieoetan parte hartzeko den Interlehian Programaren ordez, PILOTU programa argitaratu da 200.000 euroekin

Programa honen xedea da 2018ko ekitaldirako itzuli beharrik gabeko laguntzen programa bat arautzea eta iragartzea, Euskal Autonomia Erkidegoan dauden eta nazioarteko inbertsio publikoko proiektu pilotuak diseinatzen eta garatzen parte hartu nahi duten enpresa txiki eta ertainei zuzendua.

AGINDUA, 2018ko martxoaren 28koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, zeinaren bidez arautzen eta iragartzen baita, 2018ko ekitaldirako, nazioarteko inbertsio publikoko proiektu pilotuak garatzen dituzten enpresa txiki eta ertainei laguntzeko Pilotu programa.

2018/09/13 Industria sailburuordea

Findeter erakundearekin Euskadi eta Colombiaren arteko lankidetza akordioa sinatu da.

Indarrean eta erabilgarri dagoen hitzarmena. Hitzarmenean BEINT 2017ko bekaduna sartzea aurreikusi da.

Berria
2017.eko ekainak 01
Euskadiren eta Kolonbiaren arteko lankidetza eta laguntza teknikoa helburu dituen hitzarmena sinatu dute Eusko Jaurlaritzak eta Findeter erakundeak
2018/03/27 Industria sailburuordea

Apirilak 5ean eta 6an Basque Country Lizitazioen Plataforma aurkezteko jardunaldiak egin ziren. Orain arte, 30 enpresa atxiki zaizkio eta taldea lanean ari da dozena bat proiekturen inguruan Mexiko, Kolonbia eta Argentinan. Maiatzaren 3an MDB Days edizioa izango da. Bertan, 2018an eta 2019an lizitatu beharreko 10 proiektu aurkeztuko ditugu. Horiek Munduko Bankuak eta Garapenerako Banku Interamerikarrak finantzatuko dituzte, Mexikon, Argentinan eta Kolonbian. 5 sakon aztertuta, plataformarekin onura lortu duten enpresen oinarria handitu ahal izango dugu, eta partzuergo konplexuak eta «Project finance» behar dutenak esperimentatu. Cartagena de Indiasko Acodal Kongresua aprobetxatuta, jardunaldi bat egingo dugu FINDETERekin eta erakunde horrekin ekintza-plan bat hitzartu duten 50 alkaterekin, euskal enpresek hiri horien arazoetarako dituzten irtenbideak saltzeko helburuarekin.

2018/12/18 Industria sailburuordea

LANdhome programaren 2017ko deialdia, enpresei laguntzak ematekoa, Euskal Autonomia Erkidegora itzulitako euskal profesionalak kontrata ditzaten. Zenbatekoa: 200.000 euro.

2018/12/18 Industria sailburuordea

Deialdia ixtean, urriaren 31n, itzultzeko bi eskaera egin dira eta horiek baiezkoa jaso dute

2018/12/18 Industria sailburuordea

2017-12-01. Erakunde- eta enpresa-bidaia Arabiar Emirerri Batuetara.

Berria
2017.eko abenduak 01
Eusko Jaurlaritzak Arabiar Emirerrien ahalmena aztertu du eta Dubain finkatuta dauden euskal enpresak batu ditu
2018/12/18 Industria sailburuordea

2018-01-31. EAEn errotutako enpresentzako diru-laguntzen 2018ko deialdia

Euskadira itzuli diren euskal profesionalak kontratatzeko (LANdhome programa). Zenbatekoa: 200.000 euro.

2018/12/18 Industria sailburuordea

Nazioartekotzerako Euskal Partzuergoa, Eusko Jaurlaritzak, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru-aldundiek eta

hiru lurraldeetako Merkataritza Ganberek eratutako erakundea da, nazioartekotzea sustatzeko eremuan dituzten gaitasunak eta baliabideak aprobetxatzeko, eremu horretan sustapenerako politikak eta jarduketak planifikatu eta koordinatuko dituen egitura integratu baten bidez, aurreikusia du enpresa gipuzkoarrekin tailer bat egitea baldin eta horiek hala Aldundiaren nola Eusko Jaurlaritzaren programen onuradunak badira. Helburua da politika publikoen inpaktua aztertzea. Espero da inkesta bat egitea Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren programen onuradunak diren enpresa arabarrei ebaluazio-azterlan berdinaren barnean.

2018/12/18 Industria sailburuordea

SAKONDU programa argitaratu da, 800.000 euroko dotazioarekin: diru-laguntza publiko ez-itzulgarrien bidez gauzatzen dira. Horien xedea da balio ekonomiko erantsi handiagoa duten zerbitzuen erabilera sustatzea, enpresak lehia-posizio proportzionalki ahulagoa duten merkatuetan sar daitezen, dagoeneko ohikotzat jotzen dituzten eta barne-merkatuaren garrantzi bera edo handiagoa duten kanpoko beste merkatu batzuen aldean. Epea urriaren 31ra arte ireki da, eta orain arte 49 eskaera jaso dira. AGINDUA, 2018ko otsailaren 21ekoa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, nazioartean presentzia handia duten ETEei laguntzeko Sakondu programa arautzen duena eta horren deialdia egiten duena, 2018ko ekitaldirako. Sakondu programa.

2018/12/18 Industria sailburuordea

Bidaia eta misio hauek egingo dira: TXINA. Bilera Shanghaiko CCPITrekin.

Jiangsuko txostenak prestatzea eta Jiangsu eta Zhejiangen dauden enpresen zerrenda EJ INDIAren kanpoko ekintzarako. Mumbaiko MAGNAETIC MAHARASHTRA azokara joatea. ALEMANIA: Bavariako agenda prestatzea. Bilera Ministerioan, ERRESUMA BATUA: sailburuaren aurretiazko bidaia antolatzea (Londresen, bilera-agenda sailburuordearentzat eta Ainhoarentzat). Trenbide-ekitaldia: Mechanical Engineers Association urteko gala. Ekitaldi nabarmenak: Galesko Egun Nazionalaren harrera, Kanpo Merkataritzarako ministroaren harrera. Bilera nabarmenak: DIT, Banco Santander UK (apirileko trenbideen jardunaldiak) TXEKIAR ERREPUBLIKA: SPRIn jasotako bisitak: CzechTrade (esportazioari laguntzeko txekiar agentzia) ESTATU BATUAK: Ekitaldietara joatea: Seatrade Cruise Global; AEBko erreforma fiskalaren inpaktuari buruzko mintegia, Loyens eta Loeff abokatuen bulegoak antolatua; The New Tax Plan: What You Need To Know, Spain-U.S. Chamber of Commercek antolatua. Horizon 2020: Europe’s flagship program for cooperation in R+D, Delegation of the European Union to the USk antolatua eta ordezkaritzak babestua. MEXIKO Ganberen misioa: bazkideen identifikazioak: Ibercontrel, Uriarte Safybox, Mugicloud, Garay Recubrimientos. Agendak: Aluminios Eibar, Luznor, Ozeano Urdina. Ekitaldietara joatea: Ortuzarren gosaria euskal enpresekin, ekitaldia Euskal Etxean Ortuzarrekin. Expo Foro. ARLO LATINOAMERIKARRA Bisiten agenda prestatzea Pazifikoko zona frankoaren ordezkaritzarentzat: BECKER ABOGADOS, EKO 3R, ORBEA, MCC, CAM CCIO BILBAO, PUERTO DE BILBAO, FM CONTROL Negozio aukeren jardunaldia Pazifikoko zona frankoan eta Cauca haranean. Los Ríosko (Txile) ordezkaritzaren bisita «Negozio aukerak eta inbertsioa Costa Rican» jardunaldia, Kanpo Merkataritzako ministroa eta Costa Ricaren enbaxadorea Espainian. ARGENTINA: Cristina Oyónen Buenos Aireserako bisita kudeatzea, Nazioko Ekoizpen Ministerioaren Industria idazkaria. BRASIL: CIOPS ekitaldietara joatea - sektore odontologikoaren azoka handiena (Latam). Info ferian interesa duten euskal enpresak: ROSNER eta BTI Implant. Esp.Merk.Ganb. Brasilgo Banku Zentralaren presidentearen konferentzia TXILE mintegi honetara joatea: «NUEVOS VIENTOS PARA LA MODERNIZACION DEL ESTADO», parte hartzaileak: Ekonomia ministro berria, SOFOFAren idazkari nagusia (Sociedad de Fomento Fabril), Presidentzia, Ingurumena eta Hezkuntza. Bilera Probidentzia udaleko Garapen Ekonomikoko Sailarekin. Bilera Jorge Ortuzar Santamaríarekin, interesatua 4.0rekin erlazionatuta dauden Euskadiko Kongresu eta Proiektuekin

2018/12/18 Industria sailburuordea

Programatutako bisitak: Aurreikusita dago bilerak egitea hauekin: Kubako (04/23) eta Argentinako (04/24) enbaxadoreak, Aldebiko erlazioen ministrorde ondokoa, Quebeceko Nazioarteko Erlazioen  eta Frankofoniaren Ministerioa (04/24) eta Mexikoko Estatuko Garapen idazkaria (04/26). Halaber, sailburuak bilerak izango ditu Queretaroko gobernadorearekin eta Nuevo Leongo Sustapen Ekonomikorako idazkariarekin, Hannoverren. Bei Chen alkatetzako agintariak (ekainak 13). Bavierako ekonomia-ministro berria gonbidatzea makina-erremintaren ohorezko gonbidatu gisa. Jardunaldiak: AEBko enbaxadaren eskaera aintzat hartuta, aurreikusita dago jardunaldi bat egitea Gasteizko enpresekin, maiatzaren 7an. Arabako ganberak eta Basque Tradek antolatuko dute. Italiako aurreko bidaia: Italiako bulegoa ekainean inauguratzeko prestaketak hasi dira, baita agenda-edukiak ere ordezkaritza instituzionalarentzat. Japoniarako aurreko bidaia: agenda landuz aurretikorako (maiatzak 28). Alderantzizko misioa Arabiar Emirerrira: alderantzizko misioa prestatuz Arabiar Emirerrira. Sektoreak: energia berriztagarriak, oil & gas, azpiegiturak.

2018/12/18 Industria sailburuordea

Euskal Cibersekuritateko ekosistemak aurkeztu du bere gaitasuna San Francisco-ko RSA Conferencen. Cibersekuritateko bilera hau mundu mailakoa da eta urtero ospatzen da San Franciskon.

2019/09/24 Industria sailburuordea

Hitzarmena sinatzea BECek (Bilbao Exhibition Centre) eta Eusko Jaurlaritzak: lankidetza-hitzarmena berritu dute, ekitaldi edo erakusketa profesionalak nazioartean susta daitezen. Aurrekontua: 150.000 euro.

2019/09/24 Industria sailburuordea

Eusko Jaurlaritzak BIND 4.0 aurkeztu die Silicon Valley-ko Star-upei (2019/03/05)

2019/09/24 Industria sailburuordea

Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren ekonomikoa eta Azpiegituren sailburuak, Arantxa Tapiak parte hartu du Akitania Berriaren eta Tecnalia ren arteko lankidetzarako Hitzarmenaren sinaduraren ekitaldian, non lankidetza honekin euroeskualde osoaren lehiakortasunari lagunduko zaion. (2019/04/09)

Berria
2019.eko apirilak 08
Tapia: "Gaur sinatu den hitzarmenak Europan herri industrial sendoagoa izaten lagunduko digu"
2019/09/24 Industria sailburuordea

Moldaketa berri batekin ospatu zen INTERGUNE+ maiatzaren 6 eta 7 an, BECen. Formaketa berri horrekin, laguntza publikoko programak eta zerbitzuak protagonismo lortu zuten. Gauza berrien artean, aurtendo edizioan gauzatu ziran zenbait jardunaldi sektoreak eta merkatuak konbinatuz. Aldi berean eta lehen aldiz INTERGUNE batean, Talentoaren Foroa ospatu zen helburu jakin batekin, hau da, gazte unibertsitarien gan siortaraztea nazioartekotzeren inguruko gogoa eta modu horretan euskal enpresen behar duten harrobia hornitzea.

Izen emateak: 750
Expositoreekin bilerak: 184
Basque Traderen sarearekin bilerak: 619
Mintegietan parte hartzaileak: 856
Enpresen bisitak: 30
Zerbitzuak: 1.659

 

 

2019/09/24 Industria sailburuordea

Opportunity Trips.

2019/09/25 Industria sailburuordea

Garapenerako Banku Afrikarraren bisita (udal-garapenerako funtsa), Bilboko, Donostiako eta Gasteizko hiri-garapeneko esperientziak ezagutzeko.

2019/09/30 Industria sailburuordea

Nazioartekotzeko Euskal Agentziak aukera berriak bilatzen ditu Bruselasen euskal enpresetarako

 

2019/09/30 Industria sailburuordea