Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 5. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sistemaren bikaintasuna hobetu

Eremua: Oparotasuna
9 Azpiegitura erresilienteak eraikitzea, industrializazio inklusiboa eta jasangarria bultzatzea, eta berrikuntza sustatzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

2017ko irailaren 4an Emaitek Plus programaren 2017ko deialdia argitaratzen da: Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko Foku Anitzeko Teknologia Zentroen eta Ikerkuntza Kooperatiboko Zentroen jarduera ez-ekonomikoa finantzatzen du, maila globalean jardueraren emaitzen ebaluazioa eta analisia eginda.

Emaitza horiek monitorizatu egiten dira, adierazleen aginte-taula baten bidez, eta, horri esker, ebalua daitezke Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragilearen kategoriaren arabera ezarritako ikerketa mixarekiko egokitzapena, espezializazio maila eta RIS3ren lehentasun estrategikoekiko bat-etortzea, bai eta ikerketa mota bakoitzean (argitalpenak, patenteak, oinarri teknologikoko enpresa berriak eta negozio-lerro berriak) lortutako emaitzen araberako bikaintasun maila eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko gainerako kideekin, enpresa-sektorearekin eta nazioarte mailan duen harreman-eredua ere.

2018/01/17 Teknologia, Berrikuntza eta Lehiarkotasun sailburuordea

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragile berriak akreditatzeko lanean jarraitzen dugu, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarea berrantolatzeko prozesuaren emaitza gisa. 2017an, 5 eragile berri akreditatu dira, eta, gaur egun, 122 eragile zientifiko-teknologikok osatzen dute sarea.

2018/01/17 Teknologia, Berrikuntza eta Lehiarkotasun sailburuordea

250/2017 DEKRETUA, azaroaren 21ekoa, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautzeari eta eguneratzeari buruzko Dekretua aldatzekoa.

http://www.irekia.euskadi.eus/eu/orders/201705818

 

2018/01/17 Teknologia, Berrikuntza eta Lehiarkotasun sailburuordea

2017-12-19. Emaitek Plus programaren 2017 deialdiaren aurrekontuzko gehikuntza. Erabateko zenbatekoa: 56,9 milioi euro (53,3 milioi euro gehiago 3.604.240 euroko handitzea)

http://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/43028

2018/01/17 Teknologia, Berrikuntza eta Lehiarkotasun sailburuordea

Maiatzaren 8an, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautzeari eta eguneratzeari buruzko ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuak xedatutakoa betez, eragile egiaztatuei bere jardunaren inguruko informazio eguneratua eskatu zaie ZTBESko eragile gisa duten egiaztapenaren jarraipena egin ahal izateko.

2018/06/08 Teknologia, Berrikuntza eta Lehiarkotasun sailburuordea

EBAZPENA, 2018ko martxoaren 28koa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Emaitek Plus laguntza-programarako 2018ko ekitaldiko deialdia.

http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/diru_laguntza/2018/emaitek-plus-2018/

2018/12/21 Teknologia, Berrikuntza eta Lehiarkotasun sailburuordea

EBAZPENA, 2018ko azaroaren 14koa, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez publikotasuna ematen baitzaio Emaitek Plus laguntza-programarako 2018ko ekitaldiko deialdia finantzatzera bideratutako baliabide ekonomikoak handitzeari.

https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2018/11/1805690e.shtml

 

2018/12/21 Teknologia, Berrikuntza eta Lehiarkotasun sailburuordea

Basque Research and Technology Alliance-BRTA erakundearen estatutuak onartu dituzte (Gobernu Bilera 2019-01-08)

https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/51208-aprobados-los-estatutos-del-basque-research-and-technology-alliance-brta-consejo-gobierno-2019?criterio_id=1064288&track=1

2019/02/06 Teknologia, Berrikuntza eta Lehiarkotasun sailburuordea

43/2019 DEKRETUA, martxoaren 20koa, zeinaren bidez onartzen baitira Basque Research and Technology Aliance – Euskal Partzuergo Zientifiko-teknologikoaren 2019rako aurrekontua eta aurrekontu-plantilla. (19/03/25)

https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2019/03/1901526a.shtml

 

2019/04/15 Teknologia, Berrikuntza eta Lehiarkotasun sailburuordea