Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 3. Nazioartekotzeko estrategiak ebaluatu, aztertu eta zehazteko Adimen Lehiakorreko Unitatea sortu

Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

2017-2020 enpresen nazioartekotze Planaren arabera, unitate berria 2018 urtean eratuko da-

NAZIOARTEKOTZE EUSKAL AGENTZIAREN jarduera hastearekim batera, unitate adimentsua 3 esparrutan hasi da lanean: datuen iturrien identifikazioan, kolaboratzaile izan daitezkeen eragileak detektatzen eta bete gabe dauden lanpostuak betetzen. Dagoeneko, Unitate adimentsuaren helburuetako bat merkatuari buruzko adimen-sistema bat garatzea, lehentasunezko herrialde eta sektoreen jarraipen aktiboa egingo duena, Jaurlaritzaren Kanpoko Sarearen, tokiko eragile espezialisten eta nazioarteko informazio-iturrien ahalmenetan bermatuta. Nazioartekotzeko euskal sistema berri baterako aktibo berri bat sortzeko aurrerapausoak egingo dira honako hauen bidez: Zaintza-sistemaren diseinua: lan-metodologien, adimen lehiakorreko sistemen (kalitatea, informazioaren fidagarritasuna, analisiaren xehetasuna, lehenestea), laguntza-tresnen, baliabide-premien eta abarren definizioa. Kanpoko azterketen (herrialdearen, sektorearen, intereseko merkatuen/hobien, hazkunde-potentzialen, euskal enpresekiko loturaren eta abarren arabera) eta barnekoen (enpresen eta horien premien jarraipena, ebaluazioa, jardueren inpaktua, informazio estatistikoa, etab.) lehentasunak ezartzea.Jardueraren jarraipen espezifikoa eta hiriekin lotutako nazioartekotze-ekimenak egitea aurreikusten da, aukerak erakartzeko eta merkatuetan aurrea hartzeko. Lankidetza-akordioak lortzea (eta bi norabideko informazio partekatua) bitarteko eragileekin eta entitate espezializatuekin (klusterrak, elkarte sektorialak, adimen lehiakorreko tokiko, eskualdeko edo sektoreko beste sistema batzuk) eta beste informazio-iturri ziurtatu batzuk merkatuko adimenean lankidetzan aritzeko. Ezagutza kudeatzeko plataforma bat sortzea informazioa ustiatzeko eta sektore eta enpresen arteko hedapen-bideak sortzeko.-

2018/09/14 Industria sailburuordea

Leihatila bakarreko proiektua asko aurreratu da; hala, dokumentu-zirriborro oso osatu bat

aurkeztu da, eta, bertan, zenbait programaren arteko bat-etortzeak eta gainjartzeak nabarmentzen dira, eta proposatzen da eskaerak egiteko formatu-eredu bakar bat lantzea eta administrazioen artean datuak trukatu ahal izatea elkarreragingarritasunaren bidez.

2018/12/18 Industria sailburuordea

Politika publikoen inpaktua ebaluatzeko azterlana egin da ORKESTRArekin, gogoeta eta azterketarako baterako prozesu bat ezartzeko Nazioartekotzerako Euskal Partzuergoarekin (Nazioartekotzerako Euskal Kontseiluaren hainbat erakundetako ordezkariak) eta Orkestrarekin; horrela, EAEren nazioartekotzearen policy-mixaren efikazia eta efizientziaren ezagutzan aurreratu ahal izango da. Horretarako, adituen azterketa bat egingo da hala metodo kuantitatiboak nola kualitatiboak erabilita eta horiek gogoeta-elementu gisa txertatuko dira prozesu horretan.

2018/12/18 Industria sailburuordea

Euskadiko kanpo-merkataritzaren 2002tik 2017ra bitarteko bilakaerari buruzko azterlana egitea

2019/04/11 Industria sailburuordea

Herrialdeei buruzko hainbat txosten egitea: AEB / Quebec / Suitza.

2019/04/11 Industria sailburuordea

Lehentasunezko merkatuei buruzko konparazio-azterketa.

2019/04/11 Industria sailburuordea

BASQUETRADE webgunea abian jartzea.

2019/04/11 Industria sailburuordea

BREXIT GAUR micrositea abian jartzea, Londresko BASQUETRADE bulegoak etengabe eguneratzen duen informazioarekin

2019/04/11 Industria sailburuordea

Eskura dago autodiagnostikorako tresna BREXIT GAUR micrositean. Edozein enpresak egoera horren arriskuen aurrean zenbaterainoko heldutasuna eta esposizioa dituen baloratzen du

2019/04/11 Industria sailburuordea

Frantziako merkatuan aritzeko estrategia diseinatzea, sektore-ikuspegiarekin.

Afrikako merkatuan aritzeko estrategia diseinatzea, eskualde-ikuspegiarekin.

2019/09/30 Industria sailburuordea

EAEko enpresa esportatzaileen datu-basea eduki ahal izateko egin behar diren lanak kontratatzea.

2019/09/30 Industria sailburuordea

Opportunity Trips-en lehen esperientzia pilotua martxan jartzea.

2019/09/30 Industria sailburuordea

Lankidetzako nazioartekotzea sustatzeko politiken ebaluazioa.

2019/09/30 Industria sailburuordea

Atzerrian ezarritako euskal enpresek Nazio Batuen garapen jasangarriko printzipioei egindako ekarpenaren ebaluazioa.

2019/09/30 Industria sailburuordea