Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 2. Spri-ren kanpo-sarea indartu, lehentasunezko herrialdeetan zabaltzen jarraituz

Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

2017ko apirilean Londresen SPRIren bulego berria zabaldu zen. Bulego honen bitartez euskal enpresei zerbitzua emango zaie eta Brexitak eragin dituen zalantzak argituko dira, besteak beste. .Bestalde ekainean Milanen bulego bat ireki zen, Italiako industria, eremu askotan, Euskadikoaren antzekoa bait da, eta puntako zenbait sektoretan sinergietarako aukera dakar, besteak beste, Aeronautikan, Biotechen, Manufaktura Aurreratuan, Robotikan eta Energian; sektore horiek, gainera, euskal industria-politikaren RIS3 politikan sartzen dira. Elikadurak, halaber, aukera ugari izan ditzake; izan ere, Italia lehengaiaren inportatzaile handia da.Gaur egun, Italian 37 enpresa daude finkatuta, eta, zalantzarik gabe, etorkizunean negozio-aukerak dituen herrialdea da.

Nazioartekotze Agentzia sortu denetik sozietate publiko gisa, orain arte Spriren kanpo bulegoak entitate berriaren menpe jartzen ari gara.

2018/07/11 Industria sailburuordea

196/2017 DEKRETUA, uztailaren 18koa, USA Basque Trade and Investment Sozietate Publikoa sortu eta bertan Sociedad para la Transformación Competitiva-Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea S.A.ren parte-hartzea baimentzeko.

2018/07/11 Industria sailburuordea

Tapia sailburuak bi topaketa izan zituen Italiako bi erakundeen ordezkariekin. Alessandro Mattinzoli Lonbardiako Ekonomiaren Garapeneko ministroa Milango bulegoaren inaugurazioan izan zen, eta sailburuarekin batu zen; sailburuak Euskadiko ekonomiaren alderdi esanguratsuenak aurkeztuko zizkion. Sergio Chiamparino Piamonteko presidentea, bestalde, eskualdean bertan dagoen Danobaten instalazio berriaren inaugurazioan izan zen; bertan, sailburua ere izan zen.

2018/12/18 Industria sailburuordea

2018-07-10. Baimendu egin da Singapore Basque Trade and Investment izeneko sozietate publikoa sortzea eta Euskadiko Nazioartekotze Agentzia / Basque Trade and Investment SAk bertan parte hartzea.

ttps://www.euskadi.eus/y22-bopv/es/p43aBOPVWebWar/VerParalelo.do?cd2018003567

2018/12/18 Industria sailburuordea

BASQUETRADE, Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren bulego berria martxan jartzea Washingtonen (2019/03/08). Bulego berria martxan jarri, aldebiko harremanak sendotu eta euskal enpresen aldeko korporazio-diplomaziako lanak egiteko (ENParen 2. ardatzeko 3. eta 4. ekintza-lerroak), sailburuak AEBtara egin zuen bidaia martxoaren 3tik 7ra bitartean, energia-klusterreko ordezkaritza batek lagunduta:
-- Mendebaldeko kostaldea (sailburua, buru; ardatza, TIKak)
-- Ekialdeko kostaldea (sailburuordea, buru; ardatza, energia, enpresekin)

-- Bilerak AEBtako administrazio federaleko hainbat estamenturekin
-- Washingtongo bulego berria aurkeztea eta jardunaldi tekniko bat egitea bertan kokatutako euskal enpresekin.

2019/09/30 Industria sailburuordea

Kanpo-sarearen jarduera-adierazlea, balioak, 2019ko iraileko aurrerapena

Enpresak edo erakundeak bisitatzea: 320

Enpresekin edo erakundeekin biltzea EBn: 554

Azoka, kongresu eta mintegietan parte-hartzea: 242

Biltzarrak eta enpresa-jardunaldiak antolatzea: 18

Hitzaldiak eta parte-hartzeak, eta elkarrizketak: 40

HEOak kanpoko enpresentzako: 126

Enpresei eta erakundeei laguntzea: 462

2019/09/30 Industria sailburuordea