Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 2. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana 2020 ezarri, Euskadik Europako eskualde berritzaile gisa duen tokia indartzeko, eta I+G+b-ren inbertsio publiko-pribatua % 3rantz gerturatzeko

Eremua: Oparotasuna
9 Azpiegitura erresilienteak eraikitzea, industrializazio inklusiboa eta jasangarria bultzatzea, eta berrikuntza sustatzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

2017ko urtarrilean, I. Fasea ireki zen, Arlo estrategikoetan Elkarlaneko Ikerketa sustatzeko Laguntza Programaren proiektuak hautatzea eta onartzea-Elkartek Programa, 2017ko ekitaldirako.

Guztira, 103 proiektu aurkeztu dira: Elkarlaneko Funtsezko 53 Ikerketa-proiektu arlo estrategikoetan, industria-potentzial handiko 41 ikerketa-proiektu eta interes bereziko 9 ekintza osagarri. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko 87 eragilek hartu dute parte, EHUko 37 departamentu barne, eta 100 milioi euroko aurrekontua aurkeztu da.

I. Fase honetan, guztira 68 proiektu onartu dira: Elkarlaneko Funtsezko 27 Ikerketa-proiektu arlo estrategikoetan, industria-potentzial handiko 35 ikerketa-proiektu eta interes bereziko 6 ekintza osagarri. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko 75 eragilek hartu dute parte, eta 36 milioi euroko aurrekontua onartu da.

2017ko irailaren 4an II. Fasea ireki zen, Arlo estrategikoetan Elkarlaneko Ikerketa sustatzeko Laguntza Programaren dirulaguntzak ematea-Elkartek Programa, 2017ko ekitaldirako.

II. Fase honetan, guztira 68 proiektu onartu dira: Elkarlaneko Funtsezko 27 Ikerketa-proiektu arlo estrategikoetan, industria-potentzial handiko 35 ikerketa-proiektu eta interes bereziko 6 ekintza osagarri. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko 75 eragilek hartu dute parte, eta 36 milioi euroko aurrekontua onartu da.

 

2018/01/15 Teknologia, Berrikuntza eta Lehiarkotasun sailburuordea

2017ko martxoan, Hazitek laguntza-programaren proiektuak onartzeko I. Fasearen deialdia argitaratu zen. Helburua da ikerkuntza industrialeko edo garapen esperimentaleko proiektuak gauzatzen laguntzea, lehia arloan bezala estrategia arloan ere, eta Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa-sektorean eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskadi 2020 Planean jasotako espezializazio-esparruetan gauzatzekoak dira.

1.058 proiektu aurkeztu dira guztira, eta 539 milioi euroko aurrekontua aurkeztu dute guztira:. 42 proiektu estrategiko, 274 milioi euroko aurrekontua aurkeztuta, eta lehia arloko 1.116 proiektu, 265 milioi euroko aurrekontua aurkeztuta.

I. Fase honetan guztira 770 proiektu onartu dira eta 275,5 milioi euroko aurrekontua onartu dute guztira: 35 proiektu estrategiko, 107,7 milioi euroko aurrekontua onartuta, eta lehia arloko 735 proiektu, 167,8 euroko aurrekontua onartuta.

2017ko urriaren 18an deitzen da II Fase I Fasean onartutako proiektuetarako laguntzetako emateko eta zeinen eskaera-epea 2017ko azaroaren 2ak bukatzen zuenean.

II. Fase honetan guztira 755 proiektu onartu dira eta 293,4 milioi euroko aurrekontua onartu dute guztira: 35 proiektu estrategiko, 108,4 milioi euroko aurrekontua onartuta, eta lehia arloko 720 proiektu, 184,9 euroko aurrekontua onartuta.

 

2018/01/15 Teknologia, Berrikuntza eta Lehiarkotasun sailburuordea

2014 eta 2016 artean, guztira 221 euskal erakundek parte hartu dute I+G+b-ko 530 proiektutan, 331,63 milioi euroko finantzaketa lortuz Europako Horizon(te) 2020 programatik.

http://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/41608-euskadi-cumple-los-objetivos-logra-332-millones-euros-del-programa-europeo-horizonte-2020-financiacion

 

2018/01/29 Teknologia, Berrikuntza eta Lehiarkotasun sailburuordea

2017-12-20. Enpresa I+G bultzatzeko Hazitek programaren I. faseko 2018rako deialdia

EHAA xedapena
2017.eko abenduak 20
EBAZPENA, 2017ko abenduaren 7koa, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez iragartzen baita, 2018ko ekitaldirako, enpresa I+G bultzatzeko Hazitek programaren I. fasearen deialdia.
2018/06/04 Teknologia, Berrikuntza eta Lehiarkotasun sailburuordea

2017/12/20. Arlo estrategikoetan elkarlaneko ikerketako proiektuak hautatzeko Elkartek Programaren I. faseko deialdia

EHAA xedapena
2017.eko abenduak 20
EBAZPENA, 2017ko abenduaren 13koa, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita, arlo estrategikoetan elkarlaneko ikerketa sustatzeko laguntzen (Elkartek Programa) 2018ko ekitaldirako I. faserako deialdia.
2018/06/04 Teknologia, Berrikuntza eta Lehiarkotasun sailburuordea

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Kontseiluak 2020 ZTBPren 3. fasearen aurrerapenak onartu ditu eta Euskal Partzuergo Teknologiko berria sortzea sustatu du

Berria
2017.eko abenduak 19
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Kontseiluak 2020 ZTBPren 3. fasearen aurrerapenak onartu ditu eta Euskal Partzuergo Teknologiko berria sortzea sustatu du
2018/01/29 Teknologia, Berrikuntza eta Lehiarkotasun sailburuordea

2018-03-06. Baliozkotu egin da 2010/12/30an Estatuko Administrazio Orokorrarekin sinatutako lankidetza-hitzarmenaren gehigarria. Hitzarmenaren helburua Neutroien Espalazio bidezko Iturri Europarraren (ESS-Bilbao European Spallation Source Bilbao)  Espainiako egoitza eraiki, tresnatu eta ustiatzea zen.

Berria
2018.eko martxoak 06
Estatuko Administrazio Orokorraren eta Euskadiren arteko Lankidetza Bultzatzea Europako Espalazio Bidezko Neutroi Iturriaren egoitza eraiki, hornitu eta ustiatzeko -Ess – Bilbao European Spallation Source Bilbao- (Gobernu Bilera 2018-03-06)
2018/06/08 Teknologia, Berrikuntza eta Lehiarkotasun sailburuordea

2018-03-27. 2018 Emaitek Plus laguntza programaren deialdia irekitzen da, 56.000.000 €-eko zenbatekoa, agente onuraduneko bi kategoriaren arabera banatuta: Zentro Teknologikoak % 75 (42.000.000 €) eta Kooperatiba Ikerketa-Zentroak % 25 (14.000.000 €)

https://www.euskadi.eus/y22-bopv/es/p43aBOPVWebWar/VerParalelo.do?cd2018002010

 

 

Berria
2018.eko apirilak 15
Eusko Jaurlaritzak, aste honetan, 56 MM €-ko laguntzen deialdia egingo du, zentro teknologikoen eta IKGen funtzionamendurako
2018/05/14 Teknologia, Berrikuntza eta Lehiarkotasun sailburuordea

2018-04-20. Ezkerraldea-Meatzaldean 2.000 lanpostu zuzen sortuko dituen Bizkaiko Teknologia Parkearen proiektua hasi da.

Berria
2018.eko apirilak 20
Lehendakariak 2.000 enplegu zuzen sortuko dituen Bizkaiko Ezkerraldea-Meatzaldeko Teknologia Parkeko lehen harria jarri du gaur
2018/06/08 Teknologia, Berrikuntza eta Lehiarkotasun sailburuordea

2018-04-18. Basque Culinary Centerrekin batera, munduko lehen gastronomiako teknologia zentroa sortu da.

Berria
2018.eko apirilak 18
Euskadik Basque Culinary Centerrekin batera munduko lehen gastronomiako zentro teknologikoa sortu du
2018/06/08 Teknologia, Berrikuntza eta Lehiarkotasun sailburuordea

I+G+b programek ZTBP2020ren helburuei egiten dien ekarpena aztertu da, eta Teknologia eta Estrategia Zuzendaritzako Emaitek Plus, Elkartek eta Hazitek programek helburu operatiboen elementuetako batean zuzenean eraginez ekarpen ertain-altua egiten dutela ikusi da. Era berean, enpresetako ikerlarien kualifikazioan atzemandako hutsunea, aurreko BERRIKERTU programa ordeztu eta zabaltzen duen BIKAINTEK programa berriarekin betetzea aurreikusten da.

2018/06/08 Teknologia, Berrikuntza eta Lehiarkotasun sailburuordea

26-06-2018. Zientziako, Teknologiako eta Berrikuntzako euskal Batzordearen bilera: 1.775.- M eskainiko dira I+G+b bultzatzeko Legealdian eta urteroko % 5eko aurrekontuzko handiagotzearen konpromisoa mantentzen da.

 

Berria
2018.eko ekainak 26
Eusko Jaurlaritzak 1.775 milioi euro bideratuko ditu legegintzaldian I+G+ba bultzatzeko, urteko aurrekontua % 5 gehitzeko konpromisoari jarraikiz
2018/12/13 Teknologia, Berrikuntza eta Lehiarkotasun sailburuordea

2017ko abenduaren 20an, I. Fasea ireki zen, Arlo estrategikoetan Elkarlaneko Ikerketa sustatzeko Laguntza Programaren proiektuak hautatzea eta onartzea-Elkartek Programa, 2018ko ekitaldirako.

https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2017/12/1706114e.shtml

Guztira, 118 proiektu aurkeztu dira: Elkarlaneko Funtsezko 63 Ikerketa-proiektu arlo estrategikoetan, industria-potentzial handiko 46 ikerketa-proiektu eta interes bereziko 9 ekintza osagarri. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko 87 eragilek hartu dute parte, EHUko 37 departamentu barne, eta 109 milioi euroko aurrekontua aurkeztu da.

I. Fase honetan, guztira 76 proiektu onartu dira: Elkarlaneko Funtsezko 33 Ikerketa-proiektu arlo estrategikoetan, industria-potentzial handiko 35 ikerketa-proiektu eta interes bereziko 8 ekintza osagarri. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko 75 eragilek hartu dute parte, eta 41 milioi euroko aurrekontua onartu da.

2018ko uztailaren 19an II. Fasea ireki zen, Arlo estrategikoetan Elkarlaneko Ikerketa sustatzeko Laguntza Programaren dirulaguntzak ematea-Elkartek Programa, 2018ko ekitaldirako.

https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2018/07/1803735e.shtml

II. Fase honetan, guztira 76 proiektu onartu dira: Elkarlaneko Funtsezko 33 Ikerketa-proiektu arlo estrategikoetan, industria-potentzial handiko 35 ikerketa-proiektu eta interes bereziko 8 ekintza osagarri. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko 75 eragilek hartu dute parte, 41 milioi euroko aurrekontua onartu da eta emandako dirulagunta 35 milioi euroko izan da.

 

2019/05/07 Teknologia, Berrikuntza eta Lehiarkotasun sailburuordea

2017ko abenduaren 20an, 2018ko Hazitek laguntza-programaren proiektuak onartzeko I. Fasearen deialdia argitaratu zen. Helburua da ikerkuntza industrialeko edo garapen esperimentaleko proiektuak gauzatzen laguntzea, lehia arloan bezala estrategia arloan ere, eta Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa-sektorean eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskadi 2020 Planean jasotako espezializazio-esparruetan gauzatzekoak dira.

https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2017/12/1706114e.pdf

1.003 proiektu aurkeztu dira guztira, eta 471 milioi euroko aurrekontua aurkeztu dute guztira:. 36 proiektu estrategiko, 200 milioi euroko aurrekontua aurkeztuta, eta lehia arloko 967 proiektu, 270 milioi euroko aurrekontua aurkeztuta.

I. Fase honetan guztira 796 proiektu onartu dira eta 265 milioi euroko aurrekontua onartu dute guztira: 32 proiektu estrategiko, 105 milioi euroko aurrekontua onartuta, eta lehia arloko 764 proiektu, 160 euroko aurrekontua onartuta.

2018ko irailaren 7an deitzen da II Fase I Fasean onartutako proiektuetarako laguntzetako emateko eta zeinen eskaera-epea 2018ko urriaren 10ak bukatzen zuenean.

https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2018/09/1804446e.pdf

II. Fase honetan guztira 793 proiektu onartu dira eta 263 milioi euroko aurrekontua onartu dute guztira: 32 proiektu estrategiko, 105 milioi euroko aurrekontua onartuta, eta lehia arloko 761 proiektu, 158 euroko aurrekontua onartuta.

 

2019/05/07 Teknologia, Berrikuntza eta Lehiarkotasun sailburuordea

 Elkartek Programa arautzen duen agindua aldatzeko den Agindua. (18/12/17)

2019/05/07 Teknologia, Berrikuntza eta Lehiarkotasun sailburuordea

Hazitek Programa arautzen duen agindua aldatzeko den Agindua

2019/05/07 Teknologia, Berrikuntza eta Lehiarkotasun sailburuordea

Arlo estrategikoetan elkarlaneko ikerketa sustatzeko laguntzen (Elkartek Programa) 2019ko ekitaldirako I. faserako deialdia.

2019/05/07 Teknologia, Berrikuntza eta Lehiarkotasun sailburuordea

2019ko ekitaldirako, enpresa I+G bultzatzeko Hazitek programaren I. fasearen deialdia.

2019/05/07 Teknologia, Berrikuntza eta Lehiarkotasun sailburuordea

Eusko Jaurlaritzaren eta Gestampen arteko lankidetza hitzarmen baten izenpetzea, Euskadin lau urteko epean automozioko I+G+b ekintzak  garatzeko 

Berria
2019.eko urtarrilak 29
Lehendakaria Eusko Jaurlaritzaren eta Gestampen arteko hitzarmena izenpetzeko ekitaldiaren buru izan da
2019/05/07 Teknologia, Berrikuntza eta Lehiarkotasun sailburuordea