Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 1. Enpresak Nazioartekotzeko 2017-2020 Plana ezarri, “Basque Country” Nazioartekotzeko Euskal Estrategiaren testuinguruan, Basque Consortium-Nazioarteko Euskal Partzuergoa indartuta

Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Eusko Jaurlaritzak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiekin lankidetza-hitzarmen bat izenpetzea onartu du, Basque Consortium Nazioartekotzearen Euskal Partzuergoaren baterako proiektuak finantzatzeko oinarriak ezartzeko.
2014ko abenduaren 3an izenpetutako akordioaren bidez Nazioartekotzearen Euskal Partzuergoa sortu zen, Euskadiren Nazioartekotzea sustatzeko ekimenen politika publikoa koordinatzeaz arduratuko den egitura integratu bat osatzeko. 

Azken helburua hauxe da: Euskal Autonomia Erkidegoko enpresen lehiakortasunaren gainean kanpo-merkatuekin erlazioak duen inpaktu positiboa handitzea.  Hala ere, partzuergo horrek ez du aurrekontu propio eta espezifiko bat, eta alde bakoitzak nazioartekotzearen arloan burutzen dituen jarduerak bere aurrekontuen bidez finantzatzen eta ordaintzen jarraituko du.

Berria
2017.eko martxoak 21
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiekin hitzarmena, Basque Consortium Nazioartekotzearen Euskal Partzuergoaren proiektuak finantzatzeko oinarriak ezartzeko (Gobernu Bilera 2017-03-21)
2017/12/22 Industria sailburuordea

241/2017 DEKRETUA, urriaren 31koa, zeinaren bidez baimentzen baita Agencia Vasca de Internacionalización / Basque Trade And Investment SA sozietate publikoa sortzea eta Sociedad para la Transformación Competitiva-Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea SAk bertan parte hartzea.

Agentzia honen helburua da Eusko Jaurlaritzak nazioartekotzearen arloan dituen ahalmenak eta aktiboak integratu eta sendotzea. Eusko Jaurlaritzaren ustez nazioartekotzearen arloan erakunde bakarra izateak erraztu egingo du balio erantsiko zerbitzu-eredu batera egiteko bidea, horrekin herrialde gisa eta enpresen jarduerari eta inbertsioak erakartzeari begira emaitzak hobetuta.

EHAA xedapena
2017.eko azaroak 06
241/2017 DEKRETUA, urriaren 31koa, zeinaren bidez baimentzen baita Agencia Vasca de Internacionalización / Basque Trade And Investment SA sozietate publikoa sortzea eta Sociedad para la Transformación Competitiva-Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea SAk bertan parte hartzea.
2018/04/24 Industria sailburuordea

2018/1/24. 2017-2020 Enpresak Nazioartekotzeko Plana onartu da. Planak laguntza-programa eta -tresnak jasotzen ditu; izan ere, horiek guztiak Eusko Jaurlaritzak gaur egun onartuta ditu eta aurreikusita ditu enpresei nazioartekotzen laguntzeko nazioarteko jarduera-egoera desberdinetan, balio erantsiko zerbitzu fokalizatu eta segmentatuen bidez. Helburua da enpresen jauzi kualitatiboa erraztu eta sustatzea nazioarteko posizionamenduan beren lehiakortasuna eta EAEko enplegu-sorkuntza eta aberastasuna indartzeko.

Berria
2018.eko urtarrilak 24
Lehendakariak deia egin dio gizarte osoari Euskadi Basque Country-ren proiekzioa munduan sendotzeko
2018/12/18 Industria sailburuordea

Politika Publikoen ebaluaketa Orkestra institutoa politika publikoen eraginkortasuna aztertzen ari da Nazioaterko Partzuergoaren barne

2018/12/18 Industria sailburuordea

Balidatu da BASQUETRADEren eta kanpoan dituen bulegoen 2019ko kudeaketa-plana. Erakundeak abiarazitako ekintza guztien jarraipenerako gidalerroak ematen dituen dokumentua. Horrela BASQUETRADEk bete egin du bikaintasuna kudeatzeko protokoloetan agindutakoa, bere gain hartutako konpromisoari eutsiz.

2019/04/11 Industria sailburuordea

EEP 2017/2020. 2018ko ekitaldiko inpaktu- eta betetze-adierazleen aginte-koadroaren exekuzioari ekin zaio

2019/04/11 Industria sailburuordea