Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 7. Enpresa berriak finantzatzeko formulak garatu

Eremua: Oparotasuna
8 Guztiontzako hazkunde ekonomiko jarraitua, inklusiboa eta jasangarria, enplegu vetea eta produktiboa nahiz lan duina sustatzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Finantzen Euskal Institutuarekin eta Elkargirekin lankidetzan, enpresa ekimen berrientzako finantza tresna berri bat diseinatu da. Tresna berri honen helburua da, hain zuzen, epe luzerako finantzaketa ematea sortu berri diren enpresa txiki eta ertain ekintzaileei. Finantzen Euskal Institutuak Elkargiren bermea izango du, eta maileguak emango dizkie oinarri teknologikoko enpresa berriei. 2018/03/15ean SPRI-FEI-Elkargi hitzarmena sinatu zen, finantza tresna berria martxan jartzeko (5 milioi euroko hornidura). 2019ko urtarrilera bitarte, 26 proiektu onartzea dago aurreikusita, eta horretarako, gutxi gorabehera 3 milioi euroko baliabide konprometituak daude.

2019/06/24an, kontuan hartuta “Aurrera” programak lau urterako aurreikusitako helburuak urtebetean bete dituela, Hitzarmenaren sinatzaileek (Elkargi, Finantzen Euskal Institutua eta SPRI) erabaki dute zenbatekoa handitzea: 5 milioi € gehigarri.

 

2019/07/26 Teknologia, Berrikuntza eta Lehiarkotasun sailburuordea