Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 5. Barne-ekintzailetza sustatu enplegua eta jarduera ekonomikoa sortzeko bide gisa

Eremua: Oparotasuna
8 Guztiontzako hazkunde ekonomiko jarraitua, inklusiboa eta jasangarria, enplegu vetea eta produktiboa nahiz lan duina sustatzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

2017ko Martxoak 27: “Euskadiko enpresa industrialen barne-ekintzailetza sustatzeko ekimena”-ren hirugarren edizioa aurkeztu da gizartean, BIC Bizkaia Ezkerraldean. 2017ko Maiatzak 4: “Euskadiko enpresa industrialen barne-ekintzailetza sustatzeko ekimena”-ren hirugarren edizioa aurkeztu zaie eragile bitartekariei, BIC Bizkaia ezkerraldean. 2017ko Maiatzak 31: “Barne-ekintzailetzaren arrakastak Euskadin” izeneko jardunaldia ospatu zen, Gipuzkoa Parkean. 2017ko Irailak 29: "Habic sektoreko enpresa eta startup teknologikoen arteko kolaborazio aukeren identifikazioa" izeneko jardunaldia ospatu zen, Tabakaleran. 2017ko Urriak 3: "Euskal ETE-ek garatutako barne-ekintzailetza esperientziak" izeneko jardunaldia ospartu zen, Garaian (Arrasate). 2017ko azaroaren 10a. Barne Ekintzailetzaren Jardunaldia. Hitzaldia adituekin + saioa enpresa laguntzaileekin Arabako Parke Teknologikoan. 2018ko Otsaila: “Euskadiko enpresa industrialen barne-ekintzailetza sustatzeko ekimena”-ren hirugarren edizioa aurkeztu da, BIC Araba, BEAZ Bizkaia, BIC Ezkerraldea eta BIC Gipuzkoarekin batera. Ekimena aurkezteko hainbat jardunaldi egin dira: FVEM BIC Gipuzkoan (Saiolan), CEBEKen eta BIC Araban. Bestalde, inkesta bat prestatu, eta urri hasieran 500 ETE ingururi bidali zaie, enpresa talde horretan barne-ekintzailetzaren egoera zein den jakiteko. Jasotako inkesta erantzunetatik abiatuta, Euskadiko ekintzailetzaren egoerari buruzko txosten bat osatu da, eta enpresei bidali zaie. Txosten hori izango da, hain zuzen, Sailak arlo honetan gauzatu beharreko ekintza berrien oinarria, garatu beharreko hurrengo ekintzak definituz.

2019/03/18 Teknologia, Berrikuntza eta Lehiarkotasun sailburuordea

Erantsitako dokumentuak eta estekak