Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 4. Euskadi lurralde ekintzaile gisa jartzea Industria 4.0 esparruan, Bind 4.0 nazioarteko ekimenaren bidez

Eremua: Oparotasuna
8 Guztiontzako hazkunde ekonomiko jarraitua, inklusiboa eta jasangarria, enplegu vetea eta produktiboa nahiz lan duina sustatzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

BIND 4.0 (www.bind40.com): - 2017ko maiatzak 5: BIND 4.0ren lehenengo edizioa amaituta Arabako Parkean Demoday eguna eginda. - 2017ko uztailak 5: BIND 4.0 ekimenaren bigarren edizioaren aurkezpena eta sustapena Gipuzkoa Parkean. - 2017ko Irailak 15: 57 herrialde ezberdinetako 385 startupen eskakizunak jaso dira. - 2017ko abendua. 50 startup hautatu dira. 40 proiektu sinatu dira 24 enpresa traktorerekin. - 2018ko Urtarrilak 12: Azelerazio programaren 2ª
edizioa martxan jarri duen Kick-Offa egin da. 2018ko maiatzaren amaieran ireki da enpresa laguntzaileen 3. edizioan Izena emateko epea, baita Osasun Sektorekoentza ere. Horrela, RIS 3 Euskadi barnean dauden sektore garrantzitsuenak barne egongo dira. 41 enpresa traktorek parte hartuko dute (aurreko edizioan baino 14 gehiago).

Uztailaren 6an 3. edizioko nazioarteko deialdia abiarazi zen, startupek programan parte hartzeko eskariak jasotzeko. 524 startup eskaera jaso dira 63 herrialdetatik; alegia, aurreko edizioan baino 139 hautagaitza gehiago. 32 startup aukeratu dira: 44 egitasmo egingo dituzte, 33 enpresa traktorerekin.

Urteko lehenengo 6 hilabeteetan, startup eta enpresa traktoreak elkarrekin ari dira lanean, hitzartutako 44 proiektuak garatzeko. Aldi berean, programaren hurrengo edizioaren (4. edizioa) ezaugarri berriak definitzen doaz (enpresa traktore berriak, Food Tech sektorea gehitzea…).

Uztailaren 5ean, programaren 3. edizioaren Demo Day ospatuko da, enpresei eta inbertitzaileei gauzatutako proiektuen berri emateko

2019/07/26 Teknologia, Berrikuntza eta Lehiarkotasun sailburuordea

Eusko Jaurlaritzak ekintzailetza bultzatzen du elikaduraren arloan; horregatik, Food BIND 4.0. aurkeztu du.

Sail honetako Nekazaritza Arloarekin lankidetzan aritu da, Food Tech sektoreko enpresa traktoreak eta sturtapak BINDera gehitzeko.

Berria
2018.eko irailak 26
Eusko Jaurlaritzak elikaduraren alorreko ekintzailetza bultzatuko du, eta Food BIND 4.0 aurkeztu du
2019/03/18 Teknologia, Berrikuntza eta Lehiarkotasun sailburuordea

NBEko UNIDO erakunde industrialeko lantalde bat 1.500 enpresari buruzko azterlan bat egiten ari da, SPRI Taldearen eskutik, 4.0 Industriaren eta digitalizazioaren garapena aztertzeko xedez, eta lantalde horrek aurreikusi duenez, Eusko Jaurlaritzaren Basque Industry 4.0 estrategia eta Euskadin 4.0 Industrian abiarazitako politikak eredugarriak dira (2019/02/27)

Berria
2019.eko otsailak 27
Nazio Batuen Erakundeari eredugarria iruditu zaio Eusko Jaurlaritzaren Basque Industry 4.0 estrategia
2019/04/10 Teknologia, Berrikuntza eta Lehiarkotasun sailburuordea

BIND 4.0 azelerazio programaren esparruan, Eusko Jaurlaritzak eta SPRI Taldeak hiru topaketa esklusibo antolatu dituzte, euskal ETEen eta azeleratzaile publiko-pribatuan parte hartzen duten startupen arteko loturak sortzeko asmoz (2019/03/12)

Berria
2019.eko martxoak 12
BIND 4.0 Open Sessions ekimenak eraldaketa digitala hurbilduko du euskal ETEetara
2019/04/10 Teknologia, Berrikuntza eta Lehiarkotasun sailburuordea

2019/06/19an CITA Emprende ekimena egin da, Diario Vascok eta Adegik antolatuta. Han, saio berezi bat gauzatu da, ETEak eta BINDen parte hartzen duten zenbait sturtap ezagutarazteko, bai eta horiek Industria 4.0, Energia eta Medtech arloetan dituzten soluzioak ezagutarazteko ere.

2019/07/26 Teknologia, Berrikuntza eta Lehiarkotasun sailburuordea

Erantsitako dokumentuak eta estekak