Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 2. Halaber, foru-aldundiekin eta egoera horretan dauden udalerriekin elkarlanean, tokiko eta eskualdeko garapen-planak bultzatuko dira, ekonomiaren eta gizartearen dinamizazioa bultzatzeko indize sozioekonomiko larrienak dituzten udalerrietan, EAEren batez bestekoa baino langabezia tasa nabarmen handiagoak jasaten dituzten udalerrietan, altzairuaren krisiak bereziki eragindako udalerrietan edo, puntako enpresak itxi edo lekualdatu dituztelako, enplegu galera handiak pairatu dituzten udalerrietan. Eremu horietan, era intentsiboan egingo da lan, Sprilur eta Indartu Programaren bidez

Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

2018-05-22 Gobernuak babesa eman dio Indartu 2018 programari, % 20tik gorako langabezia-tasa daukaten udalerriei emanez laguntzen zati bat.

2018/07/13 Industria sailburuordea

2018ko ekainaren 19ko EHAAn argitaratu da Indartu 2018 programaren deialdiari buruzko Agindua. Programa horren bidez, Nerbioi itsasadarraren ezkerraldeko eta Oiartzualdeko zonaldeak sustatu nahi dira, eta EAEko batezbestekoaren % 20tik gorako langabezia-tasa duten udalerrietara zabaldu da. Zenbatekoa: 8.000.000 euro. 2018ko irailaren 28ra arte aurkez daitezke eskaerak.

2018/07/13 Industria sailburuordea

2018/10/31. Euskadiko eremu ahuletarako Talka Planak 18 jarduketa eta 64,1 milioi euroko aparteko inbertsio bat jasotzen ditu 2018-2019 aldirako.

Berria
2018.eko urriak 31
Euskadiko eremu ahuletarako Talka Planak 18 jarduketa eta 64,1 M euroko erakundeen arteko inbertsioa jaso ditu 2018-2019 aldirako
2018/12/18 Industria sailburuordea

Nerbioi itsasadarraren ezkerraldean eta Oiartzualdean eta Euskal Autonomia Erkidegoko urteko batez bestekoaren % 20tik gorako langabezia-tasa duten beste udalerri batzuetan ekoizpen-inbertsioa egingo duten eta, beraz, gune horietako lehiakortasun-hobekuntza eta garapen ekonomikoa eragingo duten enpresentzako laguntzen 2019ko ekitaldirako programa iragarri da (Indartu Programa) (Diru-zuzkidura 8 milioi eurotik 12 milioi eurora handitu da) (2019/04/17)

Deialdia 2019ko apirilaren 26an argitaratu da (EHAA 79. zk.)

Eskabideak aurkezteko epea 2019ko irailaren 30eko 12:00etan bukatuko da.

Berria
2019.eko apirilak 16
Eusko Jaurlaritzak 12 milioi euro bideratuko ditu egoera ahuleko eskualdeetan eta langabezia tasa handiena duten udalerrietan industria-enplegua sortzeko (Gobernu Bilera 2019-04-16)
2019/05/09 Industria sailburuordea