Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 1. Foru-aldundiekin elkarlanean, Ekintzailetzaren Euskal Sistema sustatu, gizartean ekintzailetzaren kultura aktibatzeko eta atzerriko talentu ekintzailea erakartzeko –batez ere gazteen artean–, hartara Euskadi ekintzaileen lurraldea izan dadin

Eremua: Oparotasuna
8 Guztiontzako hazkunde ekonomiko jarraitua, inklusiboa eta jasangarria, enplegu vetea eta produktiboa nahiz lan duina sustatzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Ekintzaile Programa: 137 egitasmo ekintzaile, berritzaile eta oinarri teknologikoko lagundu dira 2017. urtean zehar BICetatik. 2018rako programa ireki zen, eta urtean zehar 169 egitasmo onartu dira; alegia, hasieran aurreikusitakoekin alderatuta, %54ko igoera izan da.

Programak indarrean jarraitzen du 2019. urtean ere. Proiektuen lehenengo ebaluazioak hasi dira, eta helburua da 2018. urtearen antzeko parametroetan ibiltzea kopuruari eta kalitateari dagokienez (Azken eguneraketa: 2019ko

2019/03/18 Teknologia, Berrikuntza eta Lehiarkotasun sailburuordea

SPRI CERN-Ikerketa Nuklearreko Europako Kontseiluaren teknologiak dituzten startupen Europako sarean sartu da. BIC Arabak 5 startup ere inkubatu ahal izango ditu, eta egitasmo bakoitzak 40.000€-ra arteko diru laguntza bat jaso ahal izango du, eta lehentasunezko sarbidea CERNek garatutako teknologiak erabiltzeko, inkubazio programak irauten duen bi urteetan. 2017ko uztailaren 10eko datarekin, BIC Arabak Ineustar Pioneers sareari atxikitzeko hitzarmena sinatu zuen, CERN teknologietan oinarritutako euskal enpresen inkubazioa sustatzeko. Urriaren 26an egin zen aurkezteko jardunaldia, 36 parte hartzailerekin. Jardunaldiaren ondoren, BIC Arabak informazio gehiago jasotzeko eskaerak jaso ditu 10 enpresatatik, horietatik 7 BICeko startupak izanik. Bilerak egin ziren interesa zuten enpresa guztiekin, aukerak zehazteko, eta bost aukeratu ziren. Gaur egun, CERNek informazio gehiago eskatu die lauri, transferentzia teknologikorako aukerak zehaztasunez finkatu ahal izateko.

2019ko urtarrilean, aukeratutako 4 enpresetatik batek erabaki du harremanetan ez jarraitzea, beste 2 baztertu egin dira, CERNek ez dituelako enpresa horien negozioarekin bat datozen teknologiak, eta, beraz, bakarrarekin jarraitzen du harremanetan.

Azken startup horrek negoziazioetan jarraitzen du, CERNen teknologia bere enpresara egokitzeko, baina oraindik ez da behin betiko akordiorik erdietsi.

2019/03/18 Teknologia, Berrikuntza eta Lehiarkotasun sailburuordea

2018ko martxoan CERNeko bisita eginda, eta bilera bat egin zen Knowledge Transferreko zuzendariarekin, egitasmoa etxe horren menpe baitago.

2018/06/27 Teknologia, Berrikuntza eta Lehiarkotasun sailburuordea

Maiatzaren 9an informazio jardunaldi bat egin zen BIC Bizkaia Ezkerraldean, bertako enpresentzat. Bi eskaera aurkeztu zituzten; zehazki, aurreko bigarren paragrafoan aipatutako bi.

2018/11/19 Teknologia, Berrikuntza eta Lehiarkotasun sailburuordea

2019ko apiril hasieran, kontraste bilera bat egingo da CERNekin eta Ineustar Pionners ekimenean parte hartzen ari diren gainerako erakundeekin, programaren litekeeneko hobekuntzak aztertzeko; hala nola CERNen erantzunetan denbora arintzea edo startupei eskatutako izapideak sinplifikatzea. Bilera horretako feedbacka jaso ondoren, programaren berrikuntzekin, urtean zehar Euskadin 2 sentsibilizazio jardunaldi egitea aurreikusi da.

2019/03/18 Teknologia, Berrikuntza eta Lehiarkotasun sailburuordea