Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 1. Euskal enpresa txiki eta ertainek inbertsio produktiboan eta finantzaketan dituzten beharrei laguntzeko finantzabide eta abal publikoak bultzatu

Eremua: Oparotasuna
9 Azpiegitura erresilienteak eraikitzea, industrializazio inklusiboa eta jasangarria bultzatzea, eta berrikuntza sustatzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Gobernu Kontseiluak Elkargi SGR sozietateari 1.000.000 €-ko gehieneko diru-laguntza ematea onartu du, haren hornidura teknikoen funtsa indartzeko. Euskal enpresa txiki eta ertainen finantzaketa-baldintzak hobetzen laguntzen ahalegindu da, eta hainbat finantza-erakunderekin hitzarmenak formalizatu ditu horretarako. Horien artean daude elkar bermatzeko sozietateekin formalizatu dituenak.

2018/03/27 Industria sailburuordea

Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioaren eta zenbait finantza-erakunderen artekoa den berme publikodun ezohiko finantziazio-lerro bat gaitzen duen Hitzarmenaren Sustapena. 2017rako, 2016ko otsailaren 17an aldatutako baldintzak mantentzen dira.

2017/11/06 Industria sailburuordea

2018-03-27. 2018rako nazioarteko Pilotu programa arautu da eta deialdia egin da. Programa horrek laguntza ematen die inbertsio publikoko proiektu pilotuak garatzen dituzten ETEei.

https://www.euskadi.eus/p43aBOPVWebWar/realizarBusquedaAvanzada.do?submit=cargar

2018/12/18 Industria sailburuordea

2018-05-02. 2018rako programa pilotua arautu da eta deialdia egin da. Programa horrek laguntza ematen die inbertsio publikoko proiektu pilotuak garatzen dituzten ETEei.

https://www.euskadi.eus/y22-bopv/es/p43aBOPVWebWar/VerParalelo.do?cd2018002367

2018/12/18 Industria sailburuordea