Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 1. Euskadiko 2017-2020 Industrializazio Plana egin eta ezarri. Berrikuntza, fabrikazio adimentsuan aitzindari izatea eta industrian zerbitzu aurreratuak txertatzea ditu ardatz, eta industria-sektorea euskal BPGd-aren % 25 izatera heltzea du helburu

Eremua: Oparotasuna
9 Azpiegitura erresilienteak eraikitzea, industrializazio inklusiboa eta jasangarria bultzatzea, eta berrikuntza sustatzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Sprilur-ek, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Tolosaldeako udalek partaidetutako Tolosako Industrialdea, TAILSA–Tolosaldeko Appattaerreka Industria Lurra S.A., hasi da tramitatzen Apattaerreka industrialdea zabaltzeko lanak. Lan-eremuak 154.298 m² izango ditu, eta lanak amaitutakoan 64.849 m² lursail industrial jarriko dira enpresen esku.

Berria
2017.eko uztailak 10
Tolosaldeako Apattaerreka industrialdeak 64.849 m² lursail industrial gehiago izango ditu 18 hilabete barru hasteko diren zabalkuntza-lanen ostean
2018/03/27 Industria sailburuordea

2017ko uztailaren 18ko Gobernu Kontseiluan 2017-2020 Industria Plana “Basque Industry 4.0” onartu zen. Zenbatekoa: 1.225 milioi euro 2017-2020 aldirako, eta ia 1.000 milioi euro urtean abal moduan eta beste finantzaketa irudi batzuen moduan.

2017/12/22 Industria sailburuordea

2018-01-29. 5/2018 DEKRETUA, urtarrilaren 16koa, industria-segurtasunari buruzko erregelamentazioa bete behar duten instalazio eta ekipoak aldizka ikuskatzeko kudeaketa-prozedurari buruzkoa.

2018/12/18 Industria sailburuordea

2018-04-09. Basque Industry 4.0 programak Hannover Messera eraman ditu EAEko aurrerapen teknologikoaren kasu praktikoak.

Berria
2018.eko apirilak 09
Euskadiko aurrerapen teknologikoaren adibideak eramango ditu aurten Basque Industry 4.0k Hannover Messera
2018/12/18 Industria sailburuordea

2018-05-09. Martxan jarri da Digital Grinding Innovation Hub zentroa, Digital Innovation Hub ekimenean integratuko dena. Ekimen hori Basque industry 4.0 estrategia gidatzen duen talde publiko-pribatuak sustatzen du.

Berria
2018.eko maiatzak 09
Lehendakariak Digital Grinding Innovation Hub gunea inauguratu du
2018/12/18 Industria sailburuordea

2018-09-27. Sprilur sozietateak pabilioi eta bulego berriak inauguratu ditu Bergarako Larramendi industrialdean eta identitate korporatiboa berritu du

Berria
2018.eko irailak 27
Sprilur-ek pabiloi eta bulego berriak inauguratu ditu Bergarako Larramendi industrialdean, eta bere nortasun korporatiboa berritu du
2018/12/18 Industria sailburuordea

2018/12/05.  langilerik gabeko instalazioek ibilgailuentzako erregaiak eta motor-erregaiak txikizka saltzeko bete behar dituzten eskakizunei buruzko Dekretua.

 https://www.euskadi.eus/y22-bopv/es/bopv2/datos/2018/12/1805980a.shtml

2019/01/30 Industria sailburuordea

. 2018/11/30. SPRIk Basque Industry 4.0 Programari (2.100.000 euro) eta Industria Digitala 2018ri (2.528.557 euro)  dagozkien  baliabide ekonomikoak aldatu ditu.

2019/01/30 Industria sailburuordea

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua Eit Manufacturing nazioarteko partzuergoan ordezkatuta dauden euskal eragileekin elkartu da Basque Industry 4.0 estrategia publiko-pribatuaren esparruan (2019/02/15)

Berria
2019.eko otsailak 15
Eit Manufacturing aukera bat da Basque Industry 4.0 estrategiak Europan industria aurreratua finkatzen laguntzeko
2019/04/11 Industria sailburuordea

SPRIk 200 milioiko programak aurkeztu ditu I+Ga, 4.0 industria, zibersegurtasuna eta nazioartekotzea sustatzeko (2019/02/23).

2019/04/11 Industria sailburuordea

Eskuzaitzeta Gipuzkoako industrialde publiko handiena bukatzeko behin betiko hitzarmena aurkeztu da. Industrialde horrek lurzoru industrial eta tertziarioko 290.000 m² izango ditu (2019/02/28).

Berria
2019.eko otsailak 28
Tapiak eta Goiak aurkeztu dute Eskuzaitzetari, Gipuzkoako industrialde publiko handienari, buru emateko behin betiko hitzarmena
2019/04/11 Industria sailburuordea

EUSTAT Euskal Estatistika Erakundearen arabera, aurreko urtarrilean euskal industria-jarduera % 0,7 hazi zen 2018ko hilabete berarekin alderatuta eta, aurreko hilabetearekin alderatuta, abenduarekin, industria-ekoizpena % 3,1 igo zen (2019/03/08).

2019/04/11 Industria sailburuordea

Miramonek eraikin berri bat izango du enpresen eskari gero eta handiagoei aurre egiteko (2019/03/05)

2019/04/11 Industria sailburuordea

Gobernu Kontseiluak gaur onartu du Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren 2019rako Dirulaguntzen Plan Estrategikoa (2019/03/12).

Berria
2019.eko martxoak 12
Eusko Jaurlaritzak 435,9 m bideratuko ditu euskal enpresaren lehiakortasuna eta Euskadiko ekonomia produktiboa hobetzeko (Gobernu Bilera 2019-03-12)
2019/04/11 Industria sailburuordea

Hasiera eman zaio +industry Azokari BECen. Azoka honek industria arloko lau adar hartzen ditu eta bertan 1.200 erakusketari eta 20.000 bisitari izatea aurreikusten da

2019/07/18 Industria sailburuordea