Euskadi.eus
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2021/03/23

Eusko Jaurlaritza eta Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoaren arteko hitzarmena, euskarari buruzko hizkuntza politikaren arloan mugaz gaindiko lankidetza helburu duena

Eusko Jaurlaritzak eta Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoak hitzarmena berritu dute. Hitzarmenak euskarari buruzko hizkuntza politikaren arloko mugaz gaindiko lankidetza ezartzen du eta 2021-2025 aldian egongo da indarrean. (2021/03/23)

2021/10/22
Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua eta Euskararen Erakunde Publikoaren elkarlana euskara sustatzeko
Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Euskararen Erakunde Publikoak "Hiruko Ituna" berritu dute euskara sustatzen jarraitzeko. (2021/10/22)
2022/04/03

Eusko Jaurlaritzak eta Euskararen Erakunde Publikoak 2021-2025 epealdirako esparru-hitzarmenaren 2023ko eranskina sinatu dute lankidetzaren lan-ildoak eta diru-ekarpenak zehaztuz. Ipar Euskal Herriko eragile pribatuen lana diruz laguntzeaz gain, bi erakundeek elkarrekin lanean jarraituko dute hainbat gai eta egitasmoren inguruan, gaitasun agirien arloan, edo helduen euskalduntzean.

2022/04/04

Eusko Jaurlaritza eta Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoaren arteko hitzarmena, euskarari buruzko hizkuntza politikaren arloan mugaz gaindiko lankidetza helburu duena

Iparraldeko eragileak sustatzeko, Eusko Jaurlaritzak eta Euskararen Erakunde Publikoak 1.930.000 €-ko fondoa eratuko dute aurten (2022/04/04)

2022/06/27
Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua eta Euskararen Erakunde Publikoaren elkarlana euskara sustatzeko
Euskara sustatzeko Lankidetza Protokolo Orokorraren 2022 urteko Eranskina sinatu dute eta, horren bidez, hizkuntza politikaren gai jakin batzuetan elkarlanean jarraitzeko konpromisoa berritu dute.
2023/03/31 Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Euskararen Erakunde Publikoak Euskaraz barra-barra marka aurkeztu dute euskaraz hitz egiteko guneak identifikatzeko