Euskadi.eus
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2020/12/15 Jaurlaritzak akordio bat onartu zuen, EAEko Sektore Publikoaren Kontratazioa Kudeatzeko 2019ko Memoriaren berri duela adierazten duena. Memoria hori Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratazio Publikoaren Aholku Batzordeak egin eta onartu zuen.
2021/01/18 Aurkeztu eta balioetsi egin da 2020ko laugarren hiruhilekoko kontu ekonomikoen aurrerapena: euskal ekonomiak -% 9,5 egin zuen behera 2020an, eta, nolanahi ere, aurreko aurreikuspena 6 hamarren hobetu da. Enpleguari dagokionez, datuek erakusten dute 25.700 pertsona okupatu gutxiago izan direla 2020an (aurreko aurreikuspenak baino 4.300 langabe gutxiago), eta 15.700 enplegu gehiago 2021ean
2021/03/26

Hiru hilean behin argitaratzen duen txostenean euskal ekonomiaren hazkunde-aurreikuspenak eguneratu ditu, eta % 6,7ko hazkundea ezarri du 2021ean, eta % 5,7koa 2022an. Datu horiek erakusten dute bigarren olatuak (udaren ondoren) eta hirugarren olatuak (Gabonen ondoren) eragindako murrizketek eragina izan dutela, eta, ondorioz, susperraldiaren egutegia aldatu egin dela.

2021/04/19 Eustat-Euskal Estatistika Erakundeak argitaratutako 2021eko lehen hiruhilekoko Euskadiko BPGren bilakaerari buruzko datuek berretsi zuten 2020ko hirugarren hiruhilekoan hasitako ekonomiaren joera positiboa. Izan ere, tasa positiboak eman dituen hirugarren hiruhilekoa da jarraian. Datu horien arabera, Euskadiko Barne Produktu Gordina (BPG) % 0,2 igo da aurtengo lehen hiru hilabeteetan, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, Estatistikaren Euskal Institutuak (Eustat) egindako hiruhileko kontuen aurrerapenaren kalkuluen arabera
2021/04/21

Euskal Estatistika Kontseilua bildu da, eta aldeko txostena eman du Eustat-Euskal Estatistika Erakundeak aurkeztutako dekretu-proiektuari buruz. Dekretu-proiektu hori indarrean dagoen planean (2019-2022 aldirako Euskal Estatistika Plana) aurreikusitako jarduerak garatzen dituen 2021eko Urteko Estatistika Programari buruzkoa da, eta Eusko Legebiltzarrean onartu zen, 2019ko ekainean.

2021/05/11

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren aurrekontuetan jasotako kredituen eta horien aldaketen gauzatze-egoeraren laburpenak argitaratu dira, atalka eta kapituluka, 2021eko ekitaldiko lehen hiruhilekoari dagozkionak.

2021/05/24 Adierazle ekonomiko nagusiak zabaltzeko formula berri bat jarri da martxan. Bideo horrek minutu bateko iraupena du, eta astero partekatzen da Irekian eta sailetako profiletan Instagramen, Linkedinen eta Twitterren.
2021/06/15 EAEko Sektore Publikoaren Kontratazioa 2020rako Kudeatzeko Memoria, Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratazio Publikoaren Aholku Batzordeak egina eta onartua.
2021/06/17 Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren aurrekontuetan jasotako kredituen gauzatze-egoeraren atalkako eta kapitulukako laburpenak eta horien aldaketak argitaratu dira, 2020ko ekitaldiko laugarren hiruhilekoari dagozkionak.
2021/06/29
2021/06/29 Estatistikako Institutu Nazionalarekin lankidetza-hitzarmen bat sinatuta, Estatistikako Institutu Nazionalaren biztanleen udal-erroldatik datorren informazioa Euskal Estatistika Erakundeari lagatzeko.
2021/07/22 Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren aurrekontuetan jasotako kredituen eta horien aldaketen gauzatze-egoeraren laburpenak argitaratu dira, atalka eta kapituluka, 2021eko ekitaldiko lehen hiruhilekoari dagozkionak.
2021/07/28 Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak euskal ekonomiaren 2020ko urteko txostena aurkeztu du, eta, txosten horretatik ondorioztatzen denez, BPGa % 9,5 jaitsi da, ekonomia uzkurtzen ari den munduko testuinguru batean. Hori oinarri hartuta, Eusko Jaurlaritzak pandemia osteko garaiari ekingo dio, Euskadiren eraldaketa ekonomiko eta sozialerako aukera paregabea baita.
2021/08/06 . Eusko Jaurlaritzak 21 eguneko epea du hornitzaileei fakturak ordaintzeko. Epe hori Estatuko batez bestekoa baino txikiagoa da, aurtengo maiatzean 24,45 egunekoa baitzen, autonomia erkidegoek Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioari emandako datuen arabera. Berankortasunari buruzko araudiak 30 eguneko epea ezartzen du gehienez.
2021/09/24 Koadro makroekonomikoa eguneratu egin da, 2021ean % 6,7ko hazkundearen aurreikuspenari eutsiz eta 2022koa % 6,4ra arte berrikusiz, aurreko berrikuspena baino zazpi hamarren gehiago.
2021/11/05

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Aurrekontuetan jasotako kredituen egoerari buruzko sekziokako eta kapitulukako laburpenak eta horiei egindako aldaketak argitaratu dira, 2021eko ekitaldiko hirugarren hiruhilekoari dagozkionak. 

 

2021/12/14 Eusko Jaurlaritzak EAE-ko ekonomiaren hazkundea % 5,6era berrikusi du 2021ean eta % 6,7ra, 2022an, urte horretan langabezia-tasa % 9,2koa izango da.
2022/02/01 Erabakia, 2005etik 2019ra bitarteko ekitaldiei dagozkien EAEko Aurrekontu Orokorren likidazioari buruzko agiriak Eusko Legebiltzarrera bidaltzeko dena. Jarduera horrek gai horri buruzko legegintza-programan aurreikusitako lege-proiektuen onarpena ordezten du.
2022/05/02

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Aurrekontuetan jasotako kredituen egoerari buruzko sekziokako eta kapitulukako laburpenak eta horiei egindako aldaketak argitaratu dira, 2022ko ekitaldiko lehenengo hiruhilekoari dagozkionak.

2022/06/28 Lankidetza hitzarmena, Zerga Administrazioko Estatu Agentziak (Zerga Agentzia) Euskal Estatistika Erakundeari (EUSTAT) datu estatistikoen informazioa emateko bete behar dituen edukiari, baldintzei eta prozedurei buruz. Hau da bi erakunde publikoen artean horrelako hitzarmen bat sinatzen den lehen aldia.
2022/07/29 Euskal Ekonomiaren 2021 Urteko Txostenaren aurkezpena egin zen, bertan ondorioztatzen da Euskadik zuhurtziaz eta arretaz egingo diola aurre ziurgabetasun ekonomikoari, eta inflazioak herritarrengan dituen eraginak arintzen saiatuko dela, betiere egoera ekonomiko sendo batetik.
2022/08/18

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Aurrekontuetan jasotako kredituen egoerari buruzko sekziokako eta kapitulukako laburpenak eta horiei egindako aldaketak argitaratu dira, 2021eko ekitaldiko laugarren hiruhilekoari dagozkionak.

2022/09/19

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Aurrekontuetan jasotako kredituen egoerari buruzko sekziokako eta kapitulukako laburpenak eta horiei egindako aldaketak argitaratu dira, 2022ko ekitaldiko bigarren hiruhilekoari dagozkionak.

2022/09/28 EAE-ko Ekonomia % 4,3 haziko da 2022an, eta % 2,1, 2023an, Eusko Jaurlaritzak oraintsu eginiko aurreikuspenak betetzen badira.
2022/10/21

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Aurrekontuetan jasotako kredituen egoerari buruzko sekziokako eta kapitulukako laburpenak eta horiei egindako aldaketak argitaratu dira, 2022ko ekitaldiko hirugarren hiruhilekoari dagokiona.

2023/03/16 Eusko Jaurlaritzaren aurreikuspen ekonomiko berrien arabera, euskal ekonomian % 1,5eko hazkundea izango da 2023an, eta % 2,1ekoa 2024an. Bi ekitaldietan 10.000 enplegu sortuko dira, eta langabezia-tasa % 8,2koa izango da 2023rako, eta % 8,0koa 2024rako.
2023/05/04 Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Aurrekontuetan jasotako kredituen egoerari buruzko sekziokako eta kapitulukako laburpenak eta horiei egindako aldaketak argitaratu dira, 2023ko ekitaldiko lehenengo hiruhilekoari dagokiona.
2023/07/18

Euskal Autonomi Erkidegoko sektore publikoak guztira 8.429 kontratu egin zituen 2022an, 1.865 m €-ko balioaz.

2023/07/27 2022ko euskal ekonomiaren urteko txostenaren aurkezpena.
2023/10/31

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Aurrekontuetan jasotako kredituen egoerari buruzko atalen araberako eta kapitulukako laburpenak eta horiei egindako aldaketak argitaratu dira, 2023ko ekitaldiko hirugarren hiruhilekoari dagokiona.

2024/01/22 2023ko laugarren hiruhilekoko kontu ekonomikoen balorazioa.
2024/04/02 Eusko Jaurlaritzak 2024rako % 1,9ko eta 2025erako % 2,1eko hazkunde ekonomikoaren bere aurreikuspena berrikusi du eta urtero 18.000 enplegu sortzea aurreikusi du.
2024/05/07 Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Aurrekontuetan jasotako kredituen egoerari buruzko atalen araberako eta kapitulukako laburpenak eta horiei egindako aldaketak argitaratu dira, 2024ko ekitaldiko lehenengo hiruhilekoari dagokiona.
2024/05/07 Aintzat hartu da Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoaren Kontratazioa Kudeatzeko 2023ko Memoria. EAE-ko sektore publikoak guztira 8.579 kontratu egin zituen 2023an, 2.523 M€-ko balioaz.