Ekimena 6. Zerga-koordinaziorako Organoaren barruan, Euskal Autonomia Erkidegoko zerga-sistemaren berrikuspena sustatzea, fiskalitate progresiboago baterantz aurrera eginez; horretarako, hauxe hartu beharko da kontuan: COVID-19aren pandemiak eragindako osasun-krisiaren eta krisi ekonomikoaren osteko errealitate ekonomiko berria; gure enpresen enpleguaren, gaitasunaren eta lehiakortasunaren balizko bilakaera eta Espainiako Gobernuak eta Europar Batasunak hornitutako funtsetatik lor litekeen ez-ohiko finantziazioa. Agertoki berri honetan, gobernuak eta
hori eusten duten alderdiok konpromisoa hartzen dugu, erakunde eskudunekin batera, fiskalitate berri baten inguruko hausnarketa sakona egiteko. Fiskalitate berri horrek finantza-nahikotasuna bermatuko du; enplegua sortzen duen ekonomia babestuko du; zerbitzu publikoak indartuko ditu eta Europako fiskalitatearekiko konbergentzia eta progresibitaterantz joko du.

Data | Jarduera |
---|---|
2021/11/15 |
Euskadiko Zerga Koordinaziorako Organoa bildu da modu koordinatuan aztertzeko nola egokitu behar zaizkion Konstituzio Auzitegiaren azken epaiari Hiri-lurren Balio Gehikuntzaren gaineko Zerga arautzen duten foru-xedapenak. |