Euskadi.eus
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2020/09/25

Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak Eusko Jaurlaritzaren aurreikuspen ekonomiko berrien berri eman zuen, Eustat/Euskal Estatistika Erakundeak urteko bigarren hiruhilekoari buruz eta ingurune ekonomikoari buruz eman berri zituen datuen berri izan ondoren. Datu horien arabera, 2020an BPGa % 10,1 jaitsiko da, eta 2021ean susperraldi handia izango da, % 8,9koa. Horrek 2018ko BPGren mailara itzultzea ekarriko luke datorren urteko abenduan.

2020/11/17

Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2020ko azaroaren 10eko Aginduaren bidez, seiehun milioi euroko Euskadiko Zor Publikoa (Bono Iraunkorra) jaulki zen, eta haren ezaugarriak finkatu ziren. (600.000.000.- €)

2020/11/26

Finantzen Euskal Institutuak eta COFIDES enpresak 9.000.000 euroko mailegu bat formalizatu dute Arabako NBI enpresa-taldearen alde, nazioartekotzen laguntzeko. Eragiketa hori – FEIren 3.000.000 euro eta COFIDESen 6.000.000 euro – Eusko Jaurlaritzak ETEen nazioartekotzeari laguntzeko duen lehentasunaren barruan kokatzen da. (3.000.000.- €)

2020/12/22 Eusko Jaurlaritzak finantza-lankidetzarako hitzarmena onartu zuen EAEko Administrazioaren, Finantzen Euskal Institutuaren, finantza-erakunde bazkideen, Elkargi SGR sozietatearen eta Luzaro E.F.C SAren artean
2020/12/22

Jaurlaritzak birfinkatzeko oinarrizko hitzarmena eta hitzarmen osagarria berritzea onartu zuen, 2020an formalizatutako finantza-eragiketetarako Elkargi SGR sozietatearekin sinatuta.  

2021/02/22 ETEei, banakako enpresaburuei eta profesional autonomoei finantza-laguntza emateko programa berri bat onartuko dela iragarri zen, COVID-19aren eragin ekonomikoari erantzuteko. Elkargiren bidez bideratuko da programa hori. (500.000.000.- €)
2021/03/09 COVID-19ren eragin ekonomikoari erantzuteko, enpresa txiki eta ertainei, banakako enpresaburuei eta profesional autonomoei finantza-laguntza emateko 2021. urteko programa bideratzeko Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta finantza-erakunde interesdunen artean sinatuko diren hitzarmenen berri jaso zuen Jaurlaritzak.
2021/03/09 Elkargi SGR-rekin hitzarmen bat formalizatzea onartu zen, enpresa txiki eta ertainei, banakako enpresaburuei eta profesional autonomoei finantza-laguntza emateko 2021eko programatik eratorritako birfidantzamendu publikoa artikulatzeko, COVID-19aren eragin ekonomikoari erantzuteko.
2021/03/15 106/2021 Dekretua, martxoaren 9koa, 2021erako enpresa txiki eta ertainei, banakako enpresaburuei eta profesional autonomoei finantza-laguntza emateko programa garatzen duena, COVID-19aren eragin ekonomikoari erantzuteko. (EHAA 53. zk., 2021eko martxoaren 15a)

 

(250.000.000.- €)
2021/03/15

Argitara eman zen enpresa txiki eta ertainei, banakako enpresaburuei eta profesional autonomoei finantza-laguntza emateko programaren deialdia, COVID-19aren eragin ekonomikoari erantzuteko (martxoaren 9ko 106/2021 Dekretuak arautzen du) (EHAA 53. zk., 2021eko martxoaren 15a).

2021/04/14 "Euskadiko Bonu Iraunkorraren" bosgarren jaulkipena jarri zen martxan, hamaika urterako 1.000 milioi euroko balioarekin. Eragiketa horri esker, finantza-egoeraren sendotasuna indartuko da eta baliabideak bermatuko dira COVID-19ak sortutako aparteko egoerari aurre egiteko. Eskariak eskaintza halako hiru gainditzen du, eta inbertitzaileen % 63 iraunkorrak dira.
2021/06/22 Finkatuz Funtsaren kudeaketari ekiteko Finantzen Euskal Institutuaren egitura baliabide materialekin eta giza baliabideekin indartuko dela iragartzen da. Funts horren helburu soziala da Euskadiko enpresa handietan epe luzeko finantza-partaidetzak eskuratzea, besterentzea eta kudeatzea, hemen sustraituko direla eta euskal produkzio-sare osoan izaera traktorea izango dutela bermatzeko.
2021/07/19 Finantzaketa-tresna publikoak nahiz beste erakunde batzuekin lankidetzan egindakoak aurkeztea. Arreta berezia eskaini zaio Finantzen Euskal Institutuari (FEI), Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren finantza-politikaren eta kreditu publikoaren politikaren tresna gisa jarduteko sortua.
2021/07/21 Finantzen Euskal Institutuak iragartzen du finantzaketa-lerro bat jarri duela abian zentro teknologikoei eta lankidetzazko ikerketa-zentroei laguntzeko.
2021/08/11 184/2021 Dekretua, uztailaren 20koa, «Finkatze Kapitala Finkatuz SA» sozietate publikoaren 2021eko aurrekontuak onartzen dituena. (162.000.000.- €)
2021/10/20

Finantzen Euskal Institutuak, COFIDESek eta ELKARGIk Azpiaran Taldearen nazioartekotzea babesten dute Mexikon eta Polonian 3,6 milioiko maileguekin

2021/11/17

Europako Inbertsio Bankuak (EIB) akordio bat sinatu du enpresa-finantzaketan espezializatutako Elkargirekin, 110 milioi euro baino gehixeago bideratzeko euskal enpresentzat eta, bereziki, Covid-19ak eragindako krisi ekonomikoak eragindakoentzat

2021/12/01 Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoak (EIBM-CMCE) oraindik itundu barik zeuden hiru zerga-figurak ituntzea erabaki du: Finantza Transakzioen gaineko zergak, Zerbitzu Digitalak eta merkataritza elektronikoaren BEZa. (2021/07/29)
Espainiako Gobernuak atzo onartu zuen Kontzertu Ekonomikoaren aldaketa bat, honako hauek biltzen dituena: OSS BEZaren ituna, finantza-transakzioen gaineko zerga (Tobin tasa) edo zenbait zerbitzu digitalen gaineko zerga (Google tasa). Beraz, zerga horien bilketa euskal ogasunei dagokie.
2021/12/14 Eusko Jaurlaritzak Finkatuz funtsa handitu du, 50 miloi euro gehiagorekin.
2021/12/21 Jaurlaritzaren Kontseiluak 10 milioi euroko zuzeneko dirulaguntza onartu dio ELKARGI SGR sozietateari Hornidura Teknikoen Funtserako (FPT-), ETEen, banakako enpresaburuen eta euskal profesional autonomoen finantzaketa-lerroen abaletarako, sektore ekonomiko horiei estaldura ematen jarraitze aldera
2021/12/21 Jaurlaritzak 25 milioi euroko abala eman dio LUZARO EFCri Europako Inbertsio Bankuaren (EIB) aurrean, ohiko jarduerari aurre egin ahal izateko kreditu-lerro baterako.
2021/12/28 Pandemiaren aurrekontu-eragina neutralizatzeko Estatuak aktibatutako funtsa lurralde historikoekin banatzea erabaki du Eusko Jaurlaritzak
2022/01/17

Hezkuntza Lankidetzarako Hitzarmena Euskal Herriko Unibertsitatearekin, Aktuariotza eta Finantza Zientzietako Unibertsitate Masterreko ikasleek curriculumetik kanpoko praktika akademikoak egiteko.

2022/01/17 260/2021 Dekretua, abenduaren 28koa, Euskal Finantza Erakundea zuzenbide pribatuko erakunde publikoari ULMA Inversiones, S. Coop. kooperatiba-sozietatearen kapitalean parte hartzeko baimena
2022/01/29

Elkargi elkarren bermerako sozietateak mailegu-lerro berri bat jarri du abian aste honetan, baldintza onetan, industria bultzatzeko

2022/02/15 Finantzen Euskal Institutuaren (FEI) etorkizuneko konpromisoak 10 milioi eurotan handitzeko akordioa 2025. urtean, jasangarritasun energetikoko proiektuetarako maileguak emateko
2022/03/22 Gobernu Kontseiluari jakinarazten zaio FEIk bere finantzaketa-eskaintzaren aukera osoa jarriko duela nolabaiteko kalteak izan dituzten enpresa guztien eskura, finantza-erakundeekin batera finantzatzeko modalitatean, haien beharretara egokitutako soluzioak bilatzeko.
2022/04/07 Finantzen Euskal Institutuak (FEIk) eta Elkargi-k hitzarmena sinatu dute 10 M €-ko finantzaketa-lerroa aktibatzeko —behar izanez gero handitu daiteke—. Horretarako, FEIk eta ELKARGIk mailegu bermedunak emango dizkiete Ukrainarekin, Errusiarekin eta/edo Bielorrusiarekin zuzeneko harreman komertziala duten enpresei. Helburu finantzagarria izango dira eskualde horiekin egindako zuzeneko erosketak eta salmentak. (2022/03/30)
EHAAn argitaratutako iragarkia.
2022/04/27 Bostehun milioi euroko Euskadiko zor publikoa jaulkipena onartu da.
2022/04/29

Eusko Jaurlaritzak obra-kontratu publikoen prezioak berrikusteko salbuespenezko neurriak aplikatzea erabaki du lehengaien kostuetan izandako igoera handiaren aurrean. EHAAn egindako argitalpena.

2022/05/03

Euskal Herriko Unibertsitatearekin, Deusto Business School-Deustuko Unibertsitatearekin eta Mondragon Unibertsitatearekin hitzarmena, unibertsitate-master ofizialeko ikasleek kurrikulumetik kanpoko praktika akademikoak egin dezaten.

2022/05/11 Europako Batzordeak baimenduta, Finantzen Euskal Institutuak (FEI) lehenengo aldiz partaidetzako maileguak eman ahal izango ditu 30 milioi euroko aurrekontua duen COVID-19 Euskadi Kaudimen Programaren bitartez; kasu honetan, pandemiak kaltetutako euskal enpresei laguntzeko. (2022/05/11)

Finantzen Euskal Institutuaren Administrazio Kontseiluaren Erabakiaren argitalpena; erabaki horren bitartez, enpresa ertain eta MidCap enpresei zuzendutako finantzaketa-programa baten deialdia eta oinarri arautzaileak onartzen dira, COVID-19k eragindako kaudimen arazoei aurre egiteko. Euskadiko COVID-19 Kaudimena Programa.
2022/05/26 Alberto Alberdi I. Sariaren deialdia onartu da, euskal ekonomiarekin zerikusia duen doktorego tesirik onena saritzeko. Deialdiaren helburuak dira, besteak beste, ikerketarako ahalmena azaleratzea eta ekonomiaren arloan interesa eta talentua duten gazteak aurkitzea eta hasi berria duten ikertzaile-karreran laguntzea, bai eta ekonomia aplikatuaren arloko ikerketa sustatzea eta gure gazteen gaitasun intelektuala eta talentua aprobetxatzea ere euskal ekonomia hobetzeko.
2022/06/22 Euskadiko Bonu Jasangarriaren seigarren jaulkipena egin da, hamaika urterako 500 milioi euroko balioarekin. Eskaerak hirukoiztu egin du eskaintza, 1.453 milioi euroko balioa duten eskaerak jaso dira eta (2022/04/20).
Apirileko azken bonu jasangarriaren jaulkipenari esker (500 milioi eurokoa izan zen), zor horren bizitzan 60 milioi euro baino gehiago aurreztu ahal izan dira, hamaika urteko epean finkatuta.