Ekimena 3. Susperraldirako eta erresilientziako proiektuen ikuskapena eta plangintza egitea Next Generation EU Programaren funts europarrak gauzatzearen eta kudeatzearen esparruan, baita Susperraldi eta Erresilientziako Plan Nazionalean ere.
Ekimena 3. Susperraldirako eta erresilientziako proiektuen ikuskapena eta plangintza egitea Next Generation EU Programaren funts europarrak gauzatzearen eta kudeatzearen esparruan, baita Susperraldi eta Erresilientziako Plan Nazionalean ere.
Data | Jarduera |
---|---|
2020/10/27 |
Jaurlaritzak, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren proposamenez, Euskadiko Erresilentzia Berreskuratzeko Programa (PRRE 2020-2023) —Euskadi Next— landu, koordinatu, gauzatu, jarraipena egin eta ebaluatzeko Sailarteko Batzordea sortzea onartu zuen. Programa horrek Euskal Autonomia Erkidegoari dagozkion ekintzak integratuko ditu, Europar Batasunean aurkeztu beharreko susperraldi eta erresilientzia Planari dagokionez, eta Ekonomia eta Enplegua Suspertzeko Berpiztu Programaren osagarri izango da. |
2020/11/17 |
Sail arteko Batzordearen lehen bilera eratu eta egin da, Euskadiko errekuperazio eta erresilientzia Programa (PRRE 2020-2023) – Euskadi Next – Lantzeko, koordinatzeko, gauzatzeko, jarraipena egiteko eta ebaluatzeko. Programa horrek EBri aurkeztu beharreko susperraldi eta erresilientziako Estatuko Planarekin lotuta AEAri dagozkion ekintzak integratuko ditu, eta Ekonomia eta Enplegua Suspertzeko Berpiztu Programaren osagarri izango da. |
2020/12/09 |
“Non ikusten duzu Europa Euskadin?” Argazki-lehiaketaren Bederatzigarren edizioko Sari banaketa. |
2020/12/09 | Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak agerraldia egin du, berak hala eskatuta, Ekonomia, Ogasun eta Aurrekontu Batzordean, Jaurlaritzak Euskadiko Errekuperazio eta Erresilientzia Programa egiteko, koordinatzeko, gauzatzeko, jarraipena egiteko eta ebaluatzeko bultzatu nahi duen jardunaren berri emateko (EEEP 2020-2030). |
2020/12/16 | Europako funtsen esparruan EAEren orientazio estrategikoa eta lehentasunezko proiektuak zehazteko eztabaida monografikoa egin da Legebiltzarrean. Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak hartu du parte eztabaida horretan, eta ganberak hogeita hiru (23) ebazpen onartu ditu. |
2020/12/29 |
Enpresa-elkarteekin aldez aurretik lan egin ondoren, Jaurlaritzak Euskadi Next 21-26 programa onartu du, Euskadi berreskuratzeko, eraldatzeko eta erresilientzia lortzeko inbertsio-programa, alegia. Programa hori, hiru foru-aldundiekin eta hiru euskal hiriburuetako udalekin koordinatuta, Espainiako Gobernuari helaraziko dio, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planean sar dezan, eta horrek Europara bidaliko du plan hori, Next Generation EU Funtsak eskuratu ahal izateko, hain zuzen ere, Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismotik (BEM) datozenak. Hala, euskal programaren lehen bertsio horrek 8 eremu estrategikotako (osagaiak) 188 inbertsio bildu ditu horien artean, nabarmentzekoak dira Euskadiko Ekonomia Berreskuratu eta Eraldatzeko 16 Proiektu Estrategikoak (EBEPE)–, eta BEMaren funtsetako 5.702,6 milioi euro jaso nahi dira. Zenbateko horrek, euskal administrazioen aurrekontu propioek eta inbertsio pribatuak emandakoari gehituta, 13.135 milioi euro aktibatuko lituzke Euskadin datozen 5 urteetan.
|
2021/01/21 | Ekonomia eta Ogasun Sailaren Sailburuak parte hartu zuen Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren Konferentzia Sektorialaren eraketan, Estatuaren eta autonomia-erkidegoen arteko lankidetza-organoa baita, haiek Berreskuratze eta Erresilentzia Mekanismoak (MRR) finantzatutako proiektuetan duten parte-hartzea behar bezala bideratzeko;bere erregelamendua onartzeari uko egin zion, uste baitu ez duela jasotzen benetako kogobernantza-eredurik. |
2021/03/24 | Ekonomia eta Funtsen sailburuordeak "Next Generation EU, Euskadiko eraldaketa- eta erresilientzia-palanka" izeneko webinarrean parte hartu du. |
2021/04/19 | Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak Susperraldi, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren II. Konferentzia Sektorialean parte hartu zuen, eta Espainiak ahal du planaren "defizit politikoagatik" duen kezka sakona adierazi zuen; izan ere, Eusko Jaurlaritzaren iritziz, Espainiako gobernuak orain arte planteatutako formulak "eskumen propioak inbadituko dituzten kudeaketa-gomendioen" eredua ezartzen du, eta hori konpondu egin behar da ezinbestean. "Erantzukizun handia dugu eta planteatutako eredua birbideratzeko garaiz gaude, telegidatuta nagoela iruditzen baitzait", adierazi zuen |
2021/04/30 | Eusko Jaurlaritzak Espainiako Gobernuari proposatuko dio "autonomia-erkidegoetako langileen" figura berri bat sortzea, kudeaketa errazteko eta Espainiako Berreraikuntza, Eraldaketa eta Erresilientzia Planean jasotako EEMren funtsak eskuratzean zenbait ministeriok proiektuak zatitzea saihesteko. Planteamendu horren bidez, autonomia-erkidegoen indarguneetan beharrezko eraldaketa finkatu nahi da, eta, horregatik, aurreikusitako ekintzek espezializazio adimenduneko estrategiak baliatu behar dituzte, Europak bere eskualde-politikaren esparruan bermatutakoak, gainera. |
2021/05/13 | Bilera bat egin da Euskadiko Hirugarren Sektore Sozial osoa biltzen duen "Sareen Sarea" elkartearen ordezkari batekin, Euskadi Next 2021-2026 Programaren ikuspegia partekatzeko eta hirugarren sektoreko proiektuak sartzeko bideak aztertzeko, kontuan hartuta Estatuak orain arte Europako funts horiek eskuratzeko ezarritako planteamenduak. |
2021/05/18 | Euskadi Next 2021-2026 Programa eguneratzea onartu da; izan ere, aurtengo lehen hilabeteetan funtsen kudeaketarekin eta haien gobernantzarekin lotutako gaiak ezagutu dira Europan, Espainian eta Euskadin, eta kontuan hartu behar dira, nahitaez, ikuspegi horretan. Euskadi Next programak proiektu zehatz, ukigarri eta gauzagarriak biltzen ditu Europak ezarritako denbora-esparruan, eta 18.286.000.000 euroko inbertsioa eragin dezakete guztira – Europako funtsak eta baliabide propio publiko eta pribatuak –. |
2021/05/27 | Europako Ekonomia eta Funtsen sailburuordeak Aurreikuspen Ekonomikoko Zentroa (CEPREDE) elkartearen sei hilean behingo batzarrean esku hartu du, Euskadi Next 2021-2026 programa eguneratzeko ildo nagusiak aurkezteko. Programa horretan, eraldaketa ekonomikoaren eta Euskadiren indarguneak indartzearen aldeko apustu garbia jasotzen da, Europako funtsen erabileran, Errekuperazio Mekanismotik eta Eskualdeetako Erresistentzia Mekanismotik datozen funtsen erabileran. |
2021/06/10 |
EUDELekin / Euskadiko Udalen Elkartearekin bildu gara, batzorde betearazleak eskatuta, Europako funtsen egoera ezagutzeko eta maiatzaren 18an onartutako Euskadi Next Programa eguneratzeko. Programa hori garatzeko informazio- eta lankidetza-bide bat ezartzen da.
|
2021/06/16 |
Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeari (EGAB) Euskadi Next 2021-2026 programa aurkeztu zaio, ezagutzera emateko programatutako topaketa sektorialen esparruan.
|
2021/06/18 | Euskal Jurlaritzako ordezkaritza bat Estatuko hainbat ministeriotako arduradunekin biltzen da Europako funtsak gai nagusi gisa kudeatzeko. Euskadi Next programan jasotako proiektuak aurkezten dira . |
2021/06/22 |
"Europako Berreskuratze Plana: krisiari erantzun federala" Jardunaldia. EuroBasquek sustatu du "bost erronka, Europa bat" zikloa, Eusko Jaurlaritzarekin, Europako Batzordearekin (Europe Direct Bizkaia) eta EHUrekin elkarlanean. Aukera historikoa dagoela egiaztatu da inbertsioa berriz ere hazkunde-eragile gisa sustatzeko, eraldaketa bikoitz energetiko-ekologikora eta digitalera bideratuz ", Euskadi Next 2021-2026 Programak Euskadi 2030 Agendak indartutako Giza Garapen Iraunkorraren aldeko apustuan sakontzen duen heinean.
|
2021/06/24 | Madrilen bildu da Ekonomia eta Ogasun Saileko ordezkaritza bat, kontseilaria eta Enpresa Erakundeen Espainiako Konfederazioa (CEOE) buru dituela. Topaketa hau Sailak antolatu dituen bilera sektorialen egutegiaren barruan kokatzen da, Euskadi Next 2021-2026 programan laburbildu den Euskadi berreskuratzeko, eraldatzeko eta erresilientziarako inbertsio-programa lehen eskutik azaltzeko. Bi aldeak bat datoz esatean lankidetza publiko-pribatua dela Europako funtsen optimizazioaren oinarria, funts horiek ekonomiaren aldaketa-palanka izan daitezen, susperraldiaren eta eraldaketaren ikuspegitik. |
2021/07/27 | . Next Generation-EU laguntza-sortako REACT-EU Europako funts berrien plangintza estrategikoa, programazioa, jarraipena eta ebaluazioa egiteko aldi baterako programa sortzeko akordioa. |
2021/08/02 |
Sailburuak Ogasun Ministerioak deitutako Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilentzia Planaren Konferentzia Sektorialean parte hartuko du. Topaketak funtzionamenduko, jarraipeneko eta informazioko gai teknikoak argitzeko balio izan du, eta Euskadik hilabete dezente eman ditu gai horiek azpimarratzen. Zenbait ministerioren sektore-konferentzietan eman diren iragarki partzialek aurreikusten dute datozen hiru urteetarako 500.000.000 euro inguru emango zaizkiola Euskadiri, kudeaketa zuzena egin dezan hainbat arlotan, hala nola hezkuntzan, enpleguan, ingurumenean, gizarte-politiketan, berdintasunean, garraioetan, etxebizitzan, hirigintzan edo eraginkortasun energetikoan. |
2021/09/07 | Non ikusten duzu Europa Euskadin?” Argazki Lehiaketa. Ekimenaren helburua da Europa gazteei hurbiltzea, eta Europak bere ingurunearen garapenean nola laguntzen duen islatzea argazki batean; 2020ko deialdia; 2021ko deialdia; |
2021/09/22 | Euskadik 538 milioi euro jaso ditu Estatuko Administrazioak kudeatzen duen Errekuperazio eta Erresilientzia Mekanismotik (EEM). Ikuspegi kuantitatibotik, agerian geratzen da banaketa kohesio-irizpideekin egiten ari dela. Horrek zigortu egiten ditu Europako funtsen laguntzarekin sustatu nahi diren politika publikoen garapenean posizio erlatibo hobea duten autonomia-erkidegoak, hala nola Euskadi. Gobernuaren iritziz, eta ikuspegi kualitatibotik, aipatu behar da sektoreko batzarretan banatutako funtsak izaera finalista dutela eta Estatuko Administrazio Orokorrak definitu eta diseinatutako eta Europarekin negoziatutako kudeaketa-gomendioekin transferitzen direla, oraingoz autonomia-erkidegoei kontuan hartu gabe, nahiz eta beren eskumen propioen esparruan garatu beharreko jarduerak izan. Gauzatu beharreko jarduketen edukiak egokitzeko gaitasun mugatua izan da. Era berean, autonomia-erkidegoei funtsak banatu zaizkien jarduera finalistek ez dute izaera inbertitzaile edo eraldatzaile argirik. Gehiago erantzuten diote ekonomia suspertzeko finantzaketari, Espainiako ekonomiaren beharrezko eraldaketari baino. |
2021/10/19 | Mugikortasun berria, trantsizio digitala eta osasun-terapia aurreratuak dira Eusko Jaurlaritzak Espainiako Gobernuari bidaliko dizkion hiru proposamenen ardatza. « Basque Mobility », « Datuaren Ekosistema » eta « Basque Advanced Therapies » herrialde-ikuspegiarekin definitutako hiru proiektu dira, eta Euskadin jasotako Next proiektuak Euskadiko espezializazio adimenduneko hiru arloekin eta ZTBPrekin, Espainiako Berreskurapen Planarekin koherenteak dira, Europak ezarritako epeetan gauzatu daitezkeenak eta euskal ekonomiaren eraldatzaileak direnak. |
2021/10/27 | Eusko Jaurlaritzak 2021 eta 2023 artean 595 milloi euro jasoko ditu, oraingoz, autonomia-erkidegoaren artean banatuko diren berreskuratze eta erresilentzia mekanismoko europako funtsaren 14.733 milloi euroetatik. |
2021/11/18 |
Bilera EDE Fundazioarekin Euskadi Next funtsen egungo egoerari buruz |
2022/02/04 | Lehendakaria Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako lehen presidenteorde eta ministroarekin bildu da. Tartean, egoera ekonomikoa, ekonomiaren eta enpleguaren eraldaketa-egoera eta Euskadiren lehentasunak aztertu dituzte. |
2022/02/08 | Aurrekontua eta kontabilitatea gauzatzeko, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planari lotutako jarduerak eta proiektuak kudeatzeko eta horien jarraipena egiteko administrazio-prozesuak ezartzen dituen Agindua onartzea |
2022/02/14 | Basque Cybersecurity Centre-ra (BCSC) bisita instituzionala, Euskadik Zibersegurtasunean, Industriari eta hizkuntzari aplikatutako Adimen Artifizialean eta Konputazio Kuantikoan (Datuaren Ekonomia proiektuan sartuak) dituen gaitasunak aurkezteko, euskal proiektuak Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismotik (MRR) datozen funts europarren hartzaile gisa kokatzeko. |
2022/03/29 | Aldi baterako programa bat onartu da 25 pertsona kontratatzeko, Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismorako Europako baliabideetatik datozen ekimenak kudeatzeko helburuarekin; erabakia BEMaren informazio eta jarraipenerako Sailarteko Batzordean beharrak baloratu ondoren hartu da. |
2022/04/13 |
Iruzurraren aurka borrokatzeko Eusko Jaurlaritzaren konpromisoa bere gain hartzen duen Adierazpen Instituzionala onartu da, baita neurri-plan bat ere, iruzurraren aurkako baldintzak, interes-gatazka, finantzaketa bikoitza eta estatu-laguntzak eta ingurumen-kalte ez-esanguratsuak betetzeko, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana (BEEP) gauzatzeko eskatzen den Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismoaren baliabideekin finantzatutako ekimenen kasuan. Dokumentu hori euskal sektore publikoko erakundeek eta sailek osatu eta egokitu ahal izango dute. (2022/03/29) EHAAn egindako argitalpena. |
2022/04/14 |
Euskadiko EGEF 2021-2027 Programaren ingurumen-azterketa estrategikoa eta proposamena kontsulta publikoaren mende jartzen dira (2022/04/11). Euskadik 2021-2027 EGEF programan esleitutako 165m euroak eraldaketa Teknologiko/Digitalean eta Energetiko/Klimatikoan inbertitzea planteatu du. |
2022/05/09 |
Eusko Jaurlaritzak Next Gen webgunea aurkeztu du, Europako SEM funtsen deialdietara, lizitazioetara eta laguntzetara sartzeko. |
2022/06/09 | EUDEL eta Eusko Jaurlaritza elkarlanean ari dira Europako funtsak udaletan gauzatzea bizkortzeko. Gainera, EUDELen zerbitzua indartzeko, Eusko Jaurlaritzaren Iruzurraren aurkako Plana eskaini da eredu gisa, udal bakoitzak bere plana egin dezan. |
2022/06/24 | Euskadik 2021-2023 aldirako 1.090 milioi euro inguru xurgatzea lortu du Europako MRR Funtsetatik. Hala, 856 milioi euro Eusko Jaurlaritzak kudeatuko ditu; 143 milioi euro Estatuak, eta 90 milioi euro toki-erakundeek. |
2022/06/24 | 2021-23 aldirako konferentzia sektorialen edo zuzeneko emakidaren bidez autonomia-erkidegoei banatutako 17.853 milioi euroetatik, Euskadiri 856 milioi euro esleitu zaizkio guztira (748 milioi konferentzia sektorialen bidez eta 108 zuzeneko emakidaren bidez); guztizkoaren % 4,79. Orain arte jasotako funtsekin, 267,8 milioi euro jarri dira zirkulazioan. 2022ko bigarren seihilekoan beste 289 milioi euro mobilizatzea aurreikusi da, eta horrek esan nahi du urte honen amaierarako 2021ean eta 2022an konferentzia sektorialetan Euskadiri esleitutako funtsen % 86,4 zirkulazioan jarriko dela. |
2022/07/01 | EGEF EPEren 11. Jarraipen Batzordea egin da, idatzizko prozeduraren bidez, |
2022/07/12 | Aurrerantzean Ekonomia eta Ogasun Sailak kudeatuko du Europako Gizarte Funtsa. (2022/07/12) 7/2022 Dekretua, uztailaren 12koa (EHAA 2022/08/01). |
2022/07/18 | Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak autogobernua eta Euskal Ekonomia Ituna errespeta daitezen eskatu du, eta berreskuratze, MMRen maileguen bidez eskualdeetako berreskuratze eta eraldaketa ekonomikorako proiektu estrategikoak estal daitezen planteatu du. |
2022/09/14 | Eusko Jaurlaritzak Espainiako Gobernuari proposatu dio MRR maileguak erabiltzea eskualdeko proiektu estrategiko pribatu eta publiko/pribatuetarako sustapen-palanka izatea -Euskadi izan zen eskualdeko PERTEak sortzea proposatu zuen lehen autonomia erkidegoa- eta, gainera, MRR BONU bat sortzea autonomia-erkidegoen zorpetzean zenbatzen ez diren proiektu publikoetarako. |
2022/10/21 | 2021-23 aldirako konferentzia sektorialen bidez edo zuzeneko emakidaren bidez autonomia-erkidegoei banatutako 19.609,69 milioi euroetatik, Euskadiri 972 milioi euro esleitu zaizkio guztira, hau da, esleitutako funts guztien % 4,95. Horietatik, 805 milioi euro konferentzia sektorialen bidez, eta 167 milioi euro zuzeneko emakidaren bidez. |
2022/10/25 |
Jaurlaritzak Hitzartuz programaren berri izan zuen. Lehendakariak irailaren 22ko Politika Orokorreko Osoko Bilkuran aurkeztu zuen ekimen hori. Programak 334 milioi euroko eragina izango du, 2022 eta 2023 urteen artean banatuko direnak, eta zortzi neurri barne hartzen ditu. |
2022/11/28 | 2021-2027 Euskal Autonomia Erkidegoko Europako Gizarte Funtsa Plus Programa Europako Batzordeak onartutako Estatuko lehenengo bien artean dago. programak 79 milioi euro bideratuko dira enplegagarritasun- eta gizarteratze-jarduketak finantzatzera. Berritasun gisa, Haur Bermea gehitu da aldi honetan. Horren bidez, laguntza eta babesa eman nahi zaie adingabeei eta haien familiei, ingurunerik ahulenetako haurren pobrezia- eta bazterketa-arriskua murrizteko. |
2022/12/06 | Eusko Jaurlaritzak Europako Batzordeari eskatu dio eskualdeetako irizpideak Espainiako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren eranskinean premiaz sar ditzan. |
2023/02/10 | Next Generation —SEM (Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa)— Europako funtsen egoeraren berri eman zen, baita ere Euskadira iritsi direnen berri: Guztira, 1.571 M € dira orain arte. Horietatik 1.025 M € Eusko Jaurlaritzaren bidez kudeatzeko iritsi dira, eta 546 M € Estatuak zuzenean kudeatzeko (Administrazio Zentralak martxan jarritako guztizkoaren % 6,26 —duela hiru hilabete baino 364 M € gehiago—). Batez ere, SEPE suspertzeko eta eraldatzeko proiektu estrategiko handien deialdiak aktibatu direlako izan da igoera hori. Horietan, euskal enpresek xurgatzeko ahalmen handia dute, beren proposamenen ahalmen eraldatzailea dela-eta. Zehazki, 405 M € eskuratu dituzte. |
2023/02/15 |
Eusko Jaurlaritzak eta foru-aldundiek “Euskadiko Inbertsio Estrategikoen 2022-2024 Plana” aurkeztu dute. Planak baliabide propioak aktibatzea ekarriko du, 530 milioi euro inguru, Euskadi Next-en sartutako ekimenak eta proiektuak bultzatzeko. (2022/03/30) |
2023/02/22 |
Europako Batzordeak eraldaketa digitala eta eraldaketa energetiko-klimatikoa helburu dituen Euskal Autonomia Erkidegoko EGEF Programa 21-27 onartu du.(2022/12/01) EHAAn argitaratutako iragarkia. (2023/01/17) Euskal Autonomia Erkidegoko Plus 2021-2027 Europako Gizarte Funtsaren Programak aurreikusi du 90.000 pertsona baino gehiagori arreta ematea, 197 milioi gainditzen dituzten jarduketen bidez. |
2023/03/23 | Euskadik Suedian parte hartuko du eskualde Periferikoen eta Itsas Eskualdeen Konferentzian, EBko kohesio-politikaren etorkizunari heltzeko. Foro horretan planteatu da eskualdeek parte hartu beharra dute estrategia prestatzen eta helburuak ezartzen parte hartu behar dutela. |
2023/05/02 |
150 lagunek baino gehiagok parte hartu dute ete-entzako eta udalentzako Europako SEM funtsei buruzko informazio-saioetan (2023/04/28) SEM funtsei buruzko ete eta udalentzako informazio-saioak. |
2023/07/06 | Eusko Jaurlaritzak defendatu egin du eskualdeek Europako gobernantzan duten protagonismoa, sakoneko erreformak lortzeko. |
2023/09/13 | Eusko Jaurlaritzak eta Generalitatek bat egin dute Next Generation funtsak hobeto aprobetxatzeko eskualdeetako PERTES-en aldeko apustuan. |
2023/09/26 |
Bigarren aldiz eskatzen zaio Garraioetako ministroari euskal errepideak euskal errepideak Europako funtsen banaketan sar ditzala MRR. |
2023/10/27 | Next Generation Europako funtsen egoeraren berri eman zen, eta ohartarazi da arriskua dagoela euskal produkzio-sareak Europako funtsak xurgatzeko aukerak galtzeko. |
2024/02/15 |
Eusko Jaurlaritzak, Confebaskekin lankidetzan, eskualdeetako ESEPE-etarako 1.047 M €-ko dirulaguntzen zuzeneko kudeaketa eskatzen du. Oraindik egikaritu ez diren dirulaguntzak egikaritzeko epea 2026an amaitzen da eta, epe horren erdia igaro denez, gobernantza-formula aldatzen ez bada, ez egikaritzeko arrisku larria dago. Horrek berekin ekarriko luke erabili gabeko funtsak Europari itzuli behar izatea.(2023/12/11) Eusko Jaurlaritzak Ekonomia, Merkataritza eta Enpresa Ministerioari eskatu dio Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren Eskualdeko PERTESen kudeaketa lehenbailehen aktiba dezala, euskal-produkzio ehunera iristea arintzeko. |
2024/02/23 | Eusko Jaurlaritzak azpimarratu du Europako Batzordeak aitortu egiten duela eskualdeetako ESEPE-en kudeaketa zuzeneko proposamena. |
2024/03/01 |
Euskadi da EBko berreskuratze-funtsen banaketaren buru da, funtsen banaketan duen eraginkortasunagatik. EAE da per capita baliabide gehien banatzen dituen erkidegoa, dirua berandu iritsi arren. |
2024/03/16 |
Europako Funtsek 5.200 milloi euro baino gehiagoko ekarpena egin diote Euskadiren garapen sozioekonomikoari 1986tik. Kopuru horri esker, inbertsioak bultzatu ahal izan dira, gaur egun oraindik inbertsio publiko guztien % 9,5 diren eta euskal BPGaren % 0,21 osatzen duten inbertsioak, hain zuzen ere. Horrela, pandemiaren ondoren, 2014-2020 aldirako Euskadiko EGEF Programa Eragilearen hasierako zenbatekoari beste 319,15 milioi gehitu zitzaizkion REACT-EB programaren bidez, hau da, kohesiorako eta Europako lurraldeak suspertzen laguntzeko tresnaren bidez. (2022/05/09) Euskal erakundeek Euskadiko 2014-2020 EGEF programa osoa egikaritu eta ziurtatu dute, 500 M € inguruko zenbatekoaz (498,2 M €). Hasiera batean, aldi horretan, Euskadiri esleitutako hasierako zenbatekoa 179,1 M €-koa izan zen, baina 319,1 M € handitu zen, EGEFi REACT-EU programaren Europako funtsak gehituta. Euskadin funts horien laguntzarekin egindako inbertsio eta gastuen guztizko zenbatekoa 584 M €-tik gorakoa da. |
2024/03/24 | Euskadi da Europako Next funtsen hartzaile nagusia biztanle bakoitzeko, 365 eurorekin. |
2024/05/16 | Eusko Jaurlaritzak AAA Issuer & Investor Summit nazioarteko goi-bileran parte hartu du Erroman, Euskadi bonu jasangarriaren ibilbidea aurkezteko. |
2024/06/11 | Eusko Jaurlaritzak eta Confebaskek eskualdeetako ESEPE-ak gauzatzea defendatu dute Europako Batzordearen aurrean. |