Ekimena 2. Ekonomia eta aurrekontuaren plangintzarako esparru bat ezartzea, inbertsio eta sustapeneko plan operatiboak, aurrekontu-programak eta politika publikoen plangintza integratzea eta elkarrekin lotzea ahalbidetzen duena, bere ebaluazioa bultzatuz, politika publiko guztiekin eta
horiek garatzen dituzten tresnekin lotuz. Gainera, gardentasuna eta kontu-ematea errazten dituzten politika publikoen etengabeko segimendu gardena bultzatuko da.

Data | Jarduera |
---|---|
2020/12/03 |
Ekonomiaz- Euskal ekonomia aldizkariaren ale berezia argitaratu zen, " Atzeraldi handiaren arrastoa Euskadin, eraginak eta herrialde gisa ditugun erronka nagusiak” izenburupean; aldizkariaren XXXV. urteurrena dela eta, Ekonomia eta Ogasuneko sailburua, sail horretako Ekonomia eta Plangintzako zuzendaria eta Ekonomiaz aldizkariko zuzendaria izan ziren ekitaldian. |
2021/03/24 |
Lehiaren Euskal Agintaritzak, 2021eko EU Industry week esparruan, "Industria-politika eta lehiaren politika Euskadin, Europako Batzordearen Komunikazioaren ondoren" jardunaldia antolatu zuen. Industriak BPGaren ia % 20 hartzen duen herrialde batean, Eusko Jaurlaritzaren helburua da Green Dealen esparruaren, digitalizazioaren eta lehia-politikarekin lerrokatzeko etorkizuneko erronkak kontuan hartuko dituen industria-politika definitzea, hori guztia Batzordearen 2020ko martxoaren 10eko Komunikazioaren esparruan. |
2021/07/02 | Ekonomiaz-Revista Vasca de Economía aldizkariaren 99. zenbakia aurkeztu da. Oraingo honetan, Euskadiko trantsizio energetikoak datorren hamarkadarako dituen erronkei buruzkoa da. |