Ekimena 1. Lehendakaritzarekin elkarlanean, plangintza ekonomiko eta estrategikoa garatzea herrialdeerronka handiei eta hiru trantsizio globalei aurre egiteko: energia-ingurumen trantsizioa; trantsizio teknologiko-digitala eta trantsizio sanitario-soziala.
Ekimena 1. Lehendakaritzarekin elkarlanean, plangintza ekonomiko eta estrategikoa garatzea herrialdeerronka handiei eta hiru trantsizio globalei aurre egiteko: energia-ingurumen trantsizioa; trantsizio teknologiko-digitala eta trantsizio sanitario-soziala.
Data | Jarduera |
---|---|
2020/12/15 |
XII. legegintzaldian Jaurlaritzaren ekintza antolatuko duen plangintza estrategikoa onartzea. Onartutako akordioak 16 plan estrategiko jasotzen ditu guztira, eta horiek osatzen dute Jaurlaritzak euskal gizartearen aurrean hartutako konpromisoen muinik garrantzitsuena. Konpromiso horiek Gobernu Programan zehaztutako lau ardatzekin identifikatzen dira: oparotasuna/Pertsonak/Planeta/Autogobernua. Era berean, bat datoz Nazio Batuen Garapen Iraunkorreko 17 Helburuekin eta Europar Batasunak Europa berdeagoa, digitalagoa eta inklusiboagoa eraikitzeko duen estrategiarekin
|
2021/03/10 | Lehendakaria buru dela bildu zen Berpiztuko Kontseilu Errektorea (2020-2024 Euskadiko Ekonomia eta Enplegua Suspertzeko Programa): 180 milioi eurotik gorako plan berezi bat abian jarriko dela iragarri zen, eskualde behartsuei edo lehentasunezko arreta-eremuei bultzada emateko. Halaber, jakinarazi zen 2021ean, Berpiztu Programaren bidez, 22.000 enplegu baino gehiago sortzea aurreikusi dela. |
2021/05/11 | Finantza eta Aurrekontuetako sailburuordeak bide telematikoz parte hartzen du, beste autonomia-erkidego batzuekin batera herri-administrazioaren digitalizazioari buruzko jardunaldi batean. Besteak beste, bat gatoz Euskadiko sektore publikoak bilakaera etengabea duela 2025eko Euskadiko Eraldaketa Digitalaren Estrategiaren esparruan. Estrategia hori, 1.400 milioi euroko inbertsioarekin, gizarte osoan eragina izango duen gako kolektiboan pentsatuta dago. |
2022/03/22 |
Berpiztu Planaren bigarren Kontseilu Errektorea egin da. Kontseilu Errektore honetan Berpiztu Planaren 2021eko gauzatze-balantzea eta 2022. urterako aurreikuspena aurkeztu dira. Eskualde behartsuak edo Lehentasunezko Jarduketa Guneak berrabiarazteko Plan Bereziaren betearazpenaren berri ere eman da, eta Europako funtsek Euskadi Next Planaren barruan duten egoeraren berri eman da. |
2022/10/18 | Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko erakundeentzako eta euskal sektore publikoko beste erakunde batzuentzako energia elektriko % 100 berriztagarriaren horniduraren kontratazio zentralizatua bultzatu du (2023-2024). |
2023/03/28 | Euskadiko Ekonomia eta Enplegua Suspertzeko Berpiztu Programaren kontseilu errektorearen bilera egin zen. Bileran, Berpiztu 2022 programaren emaitzen eta 2023rako aurreikuspenen txostena aurkeztu dira. Gainera, Lehentasunezko Jarduketa Eremuen eta Euskadi Next planaren betearazpenaren berri eman da. |
2024/01/17 | Koadernoa Euskadi 2040: Dokumentu aurreratua Euskadiren ongizaterako lehiakortasuna 2040: ekintzarako hausnarketa. Lehiakortasunaren Euskal Institutuak koordinatutako ikerketa-prozesu baten emaitza da. Prozesu hori eragile publiko eta pribatuekin etengabe kontrastatzen da. Hausnarketa-prozesu publiko-pribatua da, partekatua eta egiaztatua, 2021ean sortu zena eta euskal erakunde guztiek bermatu dutena. |
2024/03/12 | Euskadiko ekonomia eta enplegua suspertzeko-BERPIZTU Programaren Kontseilu Errektorearen bilera egin da. Bilera hau legealdiko azkena izan da. |
2024/03/28 |
Euskadi 18. postuan dago ongizatearen munduko rankingean, Kanadaren gainetik. Bizi-itxaropenak, errentak eta eskolatzeak pandemiaren aurreko mailak berreskuratu dituzte. |