Euskadi.eus
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2021/04/12

Bistak eta bideo-euskarri bidez jasotako beste jarduketa judizial batzuk testualizatzeko proiektu bat abian jartzea, edukia automatikoki testualizatzeko, testualizatutakoaren gaineko bilatzaile bat ezartzeko eta grabazioaren puntu zehatzera joan ahal izateko.

2021/04/25
Euskadi Europako zazpigarren postura iritsi da digitalizazio ekonomiko eta sozialean, Orkestra Lehiakortasunerako Euskal Institutuak 2019ko datuekin egindako azterlan baten arabera.
2021/04/29
Teknologia digitalaren industriaren patronalak (Ametic) Eusko Jaurlaritza saritu du Itzuli itzultzaile neuronala bezalako ekimenak sustatzeagatik. Itzulpen automatikoen eta Itzuli sortu zenetik garatutako aplikazio berrien kalitate handia aitortzen du.
2021/09/21
Adimen artifiziala sustatzeko eta garatzeko sariak.  Deialdi honen bidez, sei proiektu hautatuko dira, eta horiek 15.000 euroko hasierako laguntza jasoko dute garapen teorikorako. Sei proiektu horietatik hiru hautatuko dira, hurrengo fasera pasako direnak, eta bakoitzari 30.000 euroko laguntza emango zaio Ekimenaren helburua da Eusko Jaurlaritzari berari aplika dakizkiokeen ekoizpen-proiektuak sustatzea, etorkizunean erabil ditzan.
2021eko deialdia. Informazio gehiago.  (180.000.- €) (2021/09/21)