Ekimena 4. “Gobernu digitalaren” euskal estrategia abiaraztea, administrazioen arteko eta sektore pribatuarekiko elkarreragingarritasuna amaituko dugu eta herritarren karpeta bateratu bat sortuko dugu.
Ekimena 4. “Gobernu digitalaren” euskal estrategia abiaraztea, administrazioen arteko eta sektore pribatuarekiko elkarreragingarritasuna amaituko dugu eta herritarren karpeta bateratu bat sortuko dugu.
Data | Jarduera |
---|---|
2020/12/01 |
Belaunaldi berriko banda zabaleko sareak hedatzeko laguntza-programa. Operadoreei diru-laguntzak eskainiko dizkie zuntz optikoa eraman dezaten biztanle gutxien dituzten banda zabaleko eremu umezurtzetara, kasu askotan telekomunikazio-azpiegiturarik ez duten gune isolatuetara, eta operadoreak ez dira horietara iritsi, inbertitzaile erakargarririk ez dutelako.
Deialdia, 2021., 2022. eta 2023. urteetarako. Informazio gehiago. (3.000.000.- €) (2020/12/01)
|
2021/09/28 | 2021-2024 urteetarako Informazio eta Komunikazio Teknologien Plan Estrategikoa (PETIC) onartzea. Plan horrek Euskal Sektore Publikoko azpiegituren eta komunikazioen proiektuak kudeatzeko eta garatzeko zerbitzuak, prozesuak eta metodologiak antolatu eta egituratzen ditu. Asmo handiko ekimena da, euskal sektore publiko osoaren kudeaketa-eredu komun eta konbergentea arautzen duena, eta, besteak beste, sailei, erakunde autonomoei, zuzenbide pribatuko erakunde publikoei, sozietate publikoei, fundazioei, partzuergoei eta abarri eragiten diena. Planak Eusko Jaurlaritzak diseinatutako eta martxoaren 10eko 36/2020 Dekretuak araututako Euskal Sektore Publikoko azpiegituren eta komunikazioen gobernantza-ereduari erantzuten dio. Dekretu horrek IKTen arloan egitura organiko eta funtzional berria ezartzen du. Euskal Autonomia Erkidegoko herritarrekiko, eragile pribatuekiko eta administrazio publikoekiko harremanetan kudeaketa eraginkorragoa, koordinatuagoa, modernoagoa, hurbilagoa eta arinagoa izan nahi du arlo horretan. |
2021/10/26 | Erabakia, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin irrati-komunikazioen sarea bateratzeko hitzarmen bat izenpetzeko baimena emateko dena. |
2021/12/14 | Erabakia, Gobernantza, Berrikuntza Publiko eta Gobernu Digitalaren 2030 Plan Estrategikoa onartzen duena; Ardatz ', Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren gobernantza, berrikuntza publikoa eta gobernu digitala egituratzen duen zeharkako tresna. |
2022/02/22 | Bizkaiko Foru Aldundiarekin hitzarmen bat sinatzea, ITELAZPI S.A. sozietateak kudeatzen duen Euskadiko Administrazio Orokorraren komunikazio-sarea partekatzeko. Horrela, foru-erakundeak datuak eta mugikortasuneko beste zerbitzu batzuk transmititzeko telekomunikazio-sare partekatu bat izango du, sarea lehendik dauden edo etorkizunean egongo diren beste batzuekin konektatuko dela bermatuko da, bai eta komunikazio kritikoen segurtasuna ere. |
2022/05/24 | Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen (IVAP) eta Euskaliten arteko lankidetza-hitzarmena luzatzea, etengabeko hobekuntza eta kudeaketa aurreratua bultzatzeko eta dinamizatzeko. |
2022/05/25 | Tekgunearen esparruan, Eusko Jaurlaritzak EAEko eta Nafarroako erakundeen arteko lankidetzaren aldeko apustua egin du Administrazioa digitalizatzeko. Euskal Administrazio Publikoarentzako berrikuntza teknologikorako lan eta topagune bat da TEKgunea. Foro honetan, EAEko eta Nafarroako erakundeek, enpresek eta unibertsitateek garatzen ari diren teknologiei, berrikuntza proiektuei eta software garapenei buruzko ezagutza partekatzen dute. Azken batean, erakundeen arteko lankidetza bilgune bat da, herritarrei ematen zaien zerbitzuaren mesedetan. |
2022/07/05 |
Protokoloa, Euroeskualdea osatzen duten Nafarroa, Euskadi eta Akitania Berriaren artekoa, zibersegurtasunaren arloan konponbideak eta bide komunak aurkitzeko helburuarekin. Zibersegurtasuneko egungo erronken aurrean, hainbat alderditatik, lankidetzan aritzeko eta erantzun koordinatua emateko beharra nabarmentzen da. Egiteko fasean. El Diario de Noticias |
2022/07/12 |
Kolektibo kalteberentzako bonu digitalak jaulkitzeko programa, berreskurapen-, eraldaketa- eta erresilientzia-planaren esparruan – Europar Batasuna-Next Generation EU-k finantzatua (gizarte-bonuaren programa bakarra). Onuradunek 12 hilabetez jasoko dute laguntza, Interneteko banda zabaleko konexio-zerbitzu berriak kontratatzeko edo konexioaren abiadura handitzeko,
|
2022/07/12 |
Eraikinetan telekomunikazio-azpiegiturak hobetzeko hainbat jarduketa gauzatzeko laguntza-programa, telebista digitaleko, irrati-difusioko eta banda zabal ultra-azkarreko instalazioak hobetzeko, bai eta eraikinetako fatxadan erabiltzen ez diren antenak eta kableak kentzeko ere, Europar Batasunak finantzatutako Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan - Next Generation EU. |
2022/09/20 | Euskal administrazio publikoetan egiaztapen-txartelak formatu digitalean aurkezteko aukera ematen duen aplikazio mugikor bat abiaraztea. NIK Patrika digitala/Cartera digital aplikazioak orain arte plastikozko txartelean aurkezten diren egiaztagiriak telefono mugikorrean hartzeko balioko du. |
2022/11/16 | Nik proiektuaren aurkezpena: aplikazio mugikor bat da, herritarrek beren egiaztagiriak euskarri digitalean gorde ahal izateko administrazio publikoen aurrean. Beste era batera esanda, aplikazioak zorro digital gisa balioko du plastikozko txartel gisa eraman ohi diren dokumentuak eraman eta aurkezteko. |
2022/11/22 |
Erabakia, Itelazpi SAri egindako enkargua onartzekoa, telekomunikazio-sarearen euskarri- eta mantentze-zerbitzurako, meteorologia- sarerako komunikazio-zerbitzurako eta Euskal Autonomia Erkidegoko komunikazio-zentroetako aterpea emateko. |
2022/11/25 | Osasun-txartel indibiduala formatu digitalean ezartzeko proiektu pilotuaren bigarren fasea jarri da abian. Bigarren fase honetan, Araba ESIko herritarrek osasun txartela NIK patrika digitala aplikazioaren bidez erabili ahal izango dute. |
2023/03/17 | Herritarrei kanal anitzeko eta kalitatezko arreta ematearen aldeko apustuaberritu egin da, herritarrek erabaki dezaten zer bide erabili une bakoitzean herri administrazioekin komunikatzeko. herritarrak erdigunean kokatzen duen administrazio digitalaren eredua defendatzen da, zeinean aurrez aurreko eta telefono bidezko arretak bere lekua duten. |
2023/04/24 | BCAM (Basque Center for Applied Mathematics) zentroko ikertzaile talde bat Europako partzuergo batean ari da lanean, Adimen Artifiziala ospitaleetara edo justizia-auzitegietara eramateko. |
2023/04/26 | NIK-patrika kartera digital oso bat ezartzeko bidean aurreratzen ari da. |
2023/06/07 | Gazte Txartelak NIK Patrika aplikazio mugikorraren bidez ematen du formatu digitalerako jauzia. Aplikazio digitalari esker, orain arte plastikozko txartelean aurkezten den egiaztagiri hori telefono mugikorrean gordeko dute herritarrek. |
2023/06/20 | 91/2023 Dekretua, ekainaren 20koa, herritarrei arreta integral eta multikanala ematekoa eta zerbitzu publikoak bitarteko elektronikoz irispidean izatekoa. Herritarrek administrazioarekin dituzten harremanetan arreta egokia izango dutela bermatu nahi da, hainbat kanalen bidez kontsultak edo izapideak egiteko: telefonoz, telematikoki edo elektronikoki, eta, jakina, aurrez aurre. |
2023/06/20 |
Erabakia, Ziurtapen eta Zerbitzu Enpresa - Empresa de Certificación y Servicios, Izenpe SA enpresari egindako enkargua onartzen duena, identifikazio eta sinadura elektronikoari eta administrazio publikoen elkarreragingarritasun eta segurtasuneko ondoari (NISAE) buruzko hainbat zerbitzu emateko. |
2023/10/31 | Zerbitzu Publiko Elektronikoen Estatistika Organoak 2021eko datuak argitaratu ditu. 2016 eta 2021 artean, % 20 igo zen Internet bidez eskainitako zerbitzu, prozedura eta izapide guztiak, eta Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde publikoen webguneetan 38.000 eskaintza baino gehiago egin ziren. |
2023/11/22 |
NIK Patrika Digitala aplikazioari esker, familia ugariaren txartela telefono mugikorrean sar daiteke. Txartel fisikoa baino aukera seguruagoa da; izan ere, mugikorra galduz gero, egiaztapen bat behar da pertsonaren datuetara sartzeko. Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailarekin lankidetzan. |
2023/11/27 | Erabakia, Itelazpi SAri egindako enkargua onartzekoa, telekomunikazio-sarearen euskarri- eta mantentze-zerbitzurako, meteorología sarerako komunikazio-zerbitzurako eta Euskal Autonomia Erkidegoko komunikazio-zentroetako aterpe zerbitzurako. |
2023/12/26 | Lankidetza-hitzarmena Arabako Foru Aldundiarekin, administrazioen arteko telekomunikazio-sare publiko bat (Tetra Sarea) partekatzeko. Foru-erakundeak sare horretara jo ahal izango du, hainbat zerbitzutan erabiltzeko, hala nola, osasun-garraioan, tren-sistemen seinaleztapen eta komunikazioetan, estazio meteorologikoen arteko datu-garraioan. |
2024/01/11 | NIK Patrika Digitala. Aplikazio berriak eta beste erakunde batzuen zerbitzuetan integratzea, hala nola Bilboko Udalaren Bilbao Kirolak-en. |
2024/03/19 | Erabakia, Ziurtapen eta Zerbitzu Enpresa - Empresa de Certificación y Servicios, Izenpe SA enpresari egindako enkargua onartzen duena, identifikazio eta sinadura elektronikoari eta administrazio publikoen elkarreragingarritasun eta segurtasuneko nodoari (NISAE) buruzko hainbat zerbitzu emateko 2024. ekitaldian. |
2024/04/25 | Iragarkia, 2024ko apirilaren 15ekoa, Informazioaren eta Komunikazioen Teknologien zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira agindu honi lotutako ebazpenak: Αgindua, 2022ko uztailaren 14koa, Gobernantza Publiko eta Αutogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez kolektibo kalteberentzako bonu digitalak jaulkitzeko programaren oinarri arautzaileak ezarri eta horren deialdia egiten baita, Europar Βatasuna - NextGenerationEUk (Unico gizarte-bonua) finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan. |
2024/05/14 | Erabakia, onarpena ematekoa Itelazpi SAri egindako mandatuari, telekomunikazio-sarearen euste- eta mantentze-zerbitzurako, meteorologia-sarerako komunikazio zerbitzurako eta Euskal Autonomia Erkidegoko komunikazio-zentroetako aterpe-zerbitzurako, 2024. ekitaldian. |
2024/06/11 | Euskadiko Udalen Elkartearekin sinatu beharreko lankidetza-hitzarmena, NIK Patrika Digitala aplikazio mugikorra erabiltzeko. |