Euskadi.eus
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2020/11/24
Hitzarmena Euskal Herriko Unibertsitatearekin, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak UPV/EHUri egindako kudeaketa-gomendioa formalizatzeko, berdintasunerako eta indarkeria matxistarik gabeko bizitzetarako prestakuntzaren eta haur eta nerabeei sexu-abusuak prebenitzeko eta arreta emateko prestakuntzaren arloetan.
2021/01/25
EAEko Administrazio Orokorrean eta haren erakunde autonomoetan aldi baterako zerbitzuak emateko langileen hautaketa arautzen da. Lan-poltsak kudeatzeko eredua eredu telematiko bihurtzen da, eta horrek hautagaien ahalduntzea dakar, bai eta komunikazio- eta hautaketa-eredua hobetzea ere.
2022/12/22 Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean enplegu publikoa finkatzeko hautaketa prozesuen laugarren faserako deialdia. Deialdiak EAEko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboen Hitzarmeneko lan kontratuko langileentzat gordetako 21 plazari eragiten die eta, horrela, funtzionarioak nahiz lan-kontratuko langileak betetzeko eta hautatzeko prozesua osatzen da, 3.700 plaza inguru osatu arte.
2023/06/30 Administrazio Orokorreko enplegu publikoa finkatzeko EPEko azterketak amaitu dira, 21.812 parte-hartzailerekin. Hautaketa-prozesua amaitutakoan, karrerako funtzionarioek 3.700 plaza huts inguru beteko dituzte EAEko Administrazio Orokorrean.
2023/10/17 Euskadik lehen aldiz egiten ditu toki-erakundeetako funtzionarioak hautatzeko probak. Euskal erakundeen eskumena defendatzen da, lan-eskaintza hautatu, onartu eta funtzionarioak izendatzeari dagokionez. Uste du prozesua euskal autogobernuan babestuta dagoela, Eusko Jaurlaritzari esleitutako eskumen-eremuan.
2023/11/06

Jaurlaritzak lan jardunaren ebaluazioa eta karrera profesionalaren ezarpena negoziatzea proposatu die sindikatuei, baita langile publikoak hautatzeko eta hornitzeko prozesuetarako erregelamendu berria ere.

2023/11/18 Desgaitasun intelektuala duten pertsonentzako LEP baterako deialdia egiten da. Ekimena Eusko Jaurlaritzaren urrats berri bat da, pertsona guztiak lan-munduan erabat sartzeko bidean.
2024/03/05 Desgaitasun intelektuala duten 154 pertsonek gaur hasi dute Eusko Jaurlaritzaren hautaketa prozesua enplegu publikoko sei lanpostu betetzeko