Euskadi.eus
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2020/12/14
Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean 1.500 lanpostuko Lan Eskaintza Publikoa (LEP) iragarri du, bitartekotasuna murrizteko eta enplegu publikoa egonkortzeko konpromisoa berretsiz.
2020/12/22
Akordioa, 2020rako Enplegu Publikoaren Eskaintza onartzen duena eta 2017-2020 aldirako Enplegurako Plan Estrategikoan sartzen duena. Zehazki, 836 plaza deituko dira Hezkuntza Administraziorako, 700 Ertzaintzaren oinarrizko eskalan agenteak sartzeko eta 1002 Osakidetzako estatutupeko langile finko izateko. LEP 2020.
2021/02/13
Jaurlaritzako lan-kontratuko langileentzako txanda-kontratua. Erretiro partzialerako plan bat adostu da Euskadiko lan-kontratudun langile finkoentzat, 2021eko ekitaldian garatzeko.
2021/03/23
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Negoziazio Mahai Orokorraren Akordioa onartu zen, Euskal Autonomia Erkidegoko lan-kontratudun langile finkoentzako Erretiro Partzialeko Planari buruzkoa, 2021eko otsailaren 12tik abenduaren 31ra artekoa, eta akordio hori zabaltzea Erkidegoko sektore publikora.
2021/05/04 133/2021 Dekretua, maiatzaren 4koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen egitura eta eginkizunak arautzen dituena.
2021/06/25
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrerako 1.230 lanpostu betetzeko deialdia iragarri da, 2021ean. Lan-eskaintza publikoaren oinarriak prestatzen eta negoziatzen ari dira. LEPak 1.017 lanpostu ditu hitzemanda dagoeneko, eta horiei urtean zehar beste 213 gehitu ahal izango zaizkie.
2021/07/06 Euskal Enplegu Publikoaren Lege Proiektua onartu da, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoetan lan egiten duten 100.000 langile baino gehiagoren jarduera antolatu eta arautzeko. Arauak garapen profesionalaren alde guztiak arautzen ditu, eta euskal enplegu publikoaren eredu propioa definitzen eta finkatzen du. Duela 32 urtetik indarrean dagoen Funtzio Publikoaren Legea eguneratzen du. Haren helburua da euskal enplegu publikoa oro har kudeatzeko tresnen araubide juridikoa antolatzea, definitzea eta arautzea. Hala, arlo publikoan lan egiten duten pertsonen alderdiak arautuko ditu, beren ibilbide profesionalari dagokion guztian, LEP batera aurkezten direnetik erretiroa hartu arte: Enplegu publikoaren antolamendua eta egitura; ordainsari-sistemaren diseinua; enplegu publikoaren organoen eta haien eskumenen erregulazioa; prestakuntza eta garapen profesionala; edo langileen karrera profesionala.
2021/09/14 Onartu egiten da Ziurtapen eta Zerbitzu Enpresa - Empresa de Certificación y Servicios, IZENPE, S.A.ri egindako enkargua, Administrazio Publikoen identifikazio eta sinadura elektronikoari eta elkarreragingarritasun eta segurtasun nodoari (NISAE) buruzko hainbat zerbitzu emateko.
2021/12/21 Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen eta Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren 2021erako Enplegu Publikoaren Eskaintza onartu da (4.000 plaza inguru), eta Berpiztu Programan sartu dira, ekonomia suspertzeko eta enplegua sortzeko 2020-2024 aldirako, Ertzaintzako Oinarrizko Eskalako Agente kategorian sartzeko plazak (424 plaza) eta Euskal Autonomia Erkidegoko estatutupeko langile izateko 273 plaza. Halaber, 2022an egonkortze-prozesuei hasiera ematea proposatu du.
2022/03/29 Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Negoziazio Mahai Orokorraren Erabakia, zeina Euskal Autonomia Erkidegoko lankontratudun langile finkoentzako 2022rako Erretiro Plan Partzialari buruzkoa baita. Hori da enplegatu publikoen lan-bizitza amaitzeko bidea hobetzeko aurreikusitako neurrietako bat
2022/05/11 Funtzio Publikoaren Euskal Kontseiluak mahai bat sortzea erabaki du, gaikuntza nazionaleko toki-administrazioko funtzionarioei buruzko gaiak jorratzeko.
2022/05/23 Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako kidego eta eskaletan enplegu publikoa finkatzeko prozesu bereziak eta enplegu publikoa finkatzeko salbuespenezko prozesuak iragartzen dira
2022/05/24 Euskal Autonomia Erkidegoan Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioak egonkortzera bideratutako enplegu publikoaren eskaintzari buruzko Erabakia.
2022/05/24

Erabakia, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomoen, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileen 2022rako Enplegu Publikoaren Eskaintza onartzen duena eta 2020-2024 aldirako Euskadiko ekonomia eta enplegua suspertzeko Berpiztu Programan Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko estatutupeko langile finko izateko plazak sartzen dituena. 8.764 plazetatik 1.686 EAEko Administrazio Orokorrari dagozkio, 3.040 Hezkuntza Administrazioari, 315 Segurtasun Administrazioari eta 3.723 Osakidetzari. EHAAn argitaratzea.