Euskadi.eus
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2020/10/13
Gobernu Kontseiluaren erabakia, XII. legegintzaldiko 2020-2024 Gobernu Programa aintzat hartzekoa eta Legebiltzarrera bidaltzekoa.
2021/04/22
Gobernantza eta Berrikuntza Publikoko 2020 Plan Estrategikoaren azken ebaluazioa onartzea eta argitaratzea. Gobernantza, Gardentasun eta Herritarren Partaidetzarako Sailarteko Batzordean aurkeztea.




2021/04/27
EAEko Administrazio Orokorrean eta haren sektore publikoan gardentasuna ezartzeari buruzko 2020ko balantzearen txostena egitea, eta gardentasuna eta gobernu ona sustatzen jarraitzeko neurriak onartu ditu. Eusko Jaurlaritzaren herritarrekiko interakziorako kanalek gardentasuna eta informazio publikorako sarbidea azpimarratzen dituzte pandemiaren garaian.
2021/07/01 Iberoamerikako Idazkaritza Nagusiko (SEGIB) ordezkaritza batekin topatu da gobernantza publikoko berrikuntzari buruzko esperientziak partekatzeko eta kudeaketa eta zerbitzu publikoa gidatzen duten gobernu onaren zutabeetan oinarritutako plan estrategikoa aurkezteko, batez ere gobernu ireki, garden, digital eta parte-hartzailean oinarrituta, herritarren aurrean kontuak ematen dituena, betiere 2030 Agendaren helburuei eta Garapen Iraunkorraren helburuei dagokienez.
2021/07/16 182/2021 Dekretua, uztailaren 20koa, Euskal Autonomia Erkidegoko kargu publikoen katalogo eguneratua onartzen duena.
2021/10/06 Bilera Txileko Gardentasunareko Kontseiluko kide batekin.
2022/03/29

38/2022 Dekretua, martxoaren 29koa, zeinaren bidez onartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko kargu publikoen lanpostuen katalogo eguneratua

2022/04/05 Gobernu Kontseiluaren Erabakia, EAEko Administrazio Orokorrean eta haren sektore publikoan gardentasunaren ezarpen-mailari buruzko 2021eko balantze-txostenaren berri emateko eta gardentasuna bultzatzen jarraitzeko neurriak onartzeko dena.
2022/04/21 Gardentasunari eta herritarren parte-hartzeari buruzko lege-aurreproiektua prestatzen hasi da. Administrazio irekiagoa eta gardenagoa bultzatu nahi du, kudeaketaren berri ematen du denbora errealean, eta balio publikoa sortzen laguntzen die herritarrei, gobernuaren ekintzaren, gizarte zibilaren eta gizarte eta ekonomia jardueraren arteko orekan oinarrituta.
2022/10/14 2022ko lehen seihilekoari dagozkion legez besteko proposamenen, mozioen eta ebazpenen betetze-mailari buruzko txostena Eusko Legebiltzarrera bidaltzea.
2023/02/07 Irekiak aurrera egiten du irisgarritasunean, azpitituluak denbora errealean gehituz. Funtzionalitate horri esker, Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaren aurreko agerraldiak streaming bidez eta azpitituluekin jarrai daitezke.
2023/04/18 64/2023 Dekretua, apirilaren 18koa, Euskal Autonomia Erkidegoko kargu publikoen lanpostuen katalogo eguneratua onartzen duena
2023/04/18 Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta haren sektore publikoan gardentasunaren ezarpen-mailari buruzko 2022 Balantze Txostena jakinarazteko akordioa, eta gardentasuna eta gobernu ona bultzatzen jarraitzeko neurriak onartzen dituena. Informazio publikoa eskuratzeko mekanismoak eta publizitate aktiborako tresnak finkatu direla berretsi da.
2023/06/13 89/2023 Dekretua, ekainaren 13koa, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren esparruan arau-hausteen berri emateko eta informatzaileak babesteko barneko informazio-sistema sortu eta arautzen duena.
2023/10/10 Globernance Gobernantza Demokratikoaren Institutua AEIEri zuzeneko dirulaguntza ematekoa, 2023tik 2026ra bitartean Fortún Garcia de Ercillaren lan osoak editatu, itzuli eta argitaratzeko proiektua egin dezan. (180.000.- €)
2023/11/28 Gobernu Kontseiluak Euskadiko Gardentasunaren Legearen proiektuaren onartzea. Eusko Legebiltzarrera bidaliko da, izapidetu dezan.
2024/03/26 Erabakia, aintzat hartzekoa Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta haren sektore publikoan gardentasunak duen ezarpenmailari buruzko 2023ko Balantze-txostena, eta onartzekoa gardentasuna eta gobernu ona bultzatzen jarraitzeko neurriak.