Euskadi.eus
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2021/02/12
Eusko Jaurlaritzaren Herritarrei Arreta Emateko aurrez aurreko eta telefono bidezko zerbitzuaren erabiltzaileen itxaropenei eta gogobetetasunari buruzko 2020 Azterlana eta euskadi.eus postontziaren eta Telegram zerbitzuaren erabiltzaileen gogobetetasunari buruzko 2020 Azterlana aztertzea eta argitaratzea.
2021/02/23
Lankidetza hitzarmena, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren (AVD-ZEA) eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen artean sinatzekoa, zuzenbidean euskararen erabilera normalizatzeko eta ikasketa juridikoak sustatzeko.
2021/06/14
Euskal Gorrak (Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioa) eta Eusko Jaurlaritzaren arteko ekimena, Irekia webgunean, gorren komunitatearekin enpatitzatzeko eta zeinu-hizkuntza ikusgai egiteko.

2021/06/17 Zuzenean herritarrentzako arreta-zerbitzuak BIKAIN euskararen kalitate-ziurtagiria lortu du.
2021/08/06 Eusko Jaurlaritzak 21 eguneko epea du hornitzaileei fakturak ordaintzeko. Epe hori Estatuko batez bestekoa baino txikiagoa da, aurtengo maiatzean 24,45 egunekoa baitzen, autonomia erkidegoek Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioari emandako datuen arabera. Berankortasunari buruzko araudiak 30 eguneko epea ezartzen du gehienez.
2021/09/16 Hitzaldia EHUren Udako Ikastaroan, "Herritarrengandik hurbilago dagoen administrazio baterantz aurrera egiteko tresnak" izenburupean. 

2021/11/23 KZguneak 20 urte bete ditu euskal herritarren zerbitzura. Doako 241 zentro publikoek arrakala digitala murrizten eta arintzen eta teknologia berrien erabilera sustatzen lagundu dute. Herritarren trebakuntza digitalaz gain, KZguneek Metaposta zerbitzua, BakQren emisioa eta gaitasun digitalen ziurtagiriak (IT-Txartelak) aktibatu dituzte.
2021/12/14 Erabakia, Gobernantza, Berrikuntza Publiko eta Gobernu Digitalaren 2030 Plan Estrategikoa onartzen duena; Ardatz ', Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren gobernantza, berrikuntza publikoa eta gobernu digitala egituratzen duen zeharkako tresna.
2021/12/14 Herritarrek Eusko Jaurlaritzarekin eta beste administrazio publiko batzuekin egin ahal izango dituzte ordainketak, Bizum-en eta Nire Ordainketa Wallet aplikazio mugikorraren bidez. Tasak, isunak, matrikulazioak eta ordainketa elektronikoko bestelako aginduak modu erraz eta seguruan ordaindu ahal izango dira, Bizum plataformaren bidez. Nire Wallet ordainketa diru-zorro digital bat da telefono mugikorrean, eta erabiltzaileari barra-kodea edo ordainagiriaren QR kodea irakurriz ordainketak egiteko aukera ematen dio.
2022/04/05

41/2022 Dekretua, apirilaren 5ekoa, Euskadiko Toki-Erakundeetan hizkuntza ofizialen erabilera instituzionala eta administratiboa normalizatzeari buruzko Dekretua aldatzekoa.

2022/05/09 Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoko Funtzionario Gaituen Erregistroa sortu eta arautzen da.
2022/06/08 Zuzenean zerbitzuak paperezko dokumentazioa digitalizatzen du. amaiera eman dio herritarrek aurkeztutako paperak eta dokumentuak jaso eta gordailutzeari, eta formatu digitalean bakarrik gordetzen hasi da. Horrela, paperik gabeko bulego eta zerbitzu baterantz aurrerapausoa egin du, datuen biltegiratzea eta komunikazioa hobetzeko eskura dauden teknologia berriak aprobetxatuz. Neurri horrek ingurumena babesten laguntzeaz gain, informazio konfidentziala babesteko eraginkortasuna eta segurtasun maila ere hobetzen ditu.
2023/01/13 Europako Batzordeak arrakastatsutzat jo du Itelazpi elkartearen lana ingurumen kudeaketaren arloan
2023/12/13 Zuzenean zerbitzuak goi mailako Bikain ziurtagiria lortu du euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketa normalizatzeko egindako lanagatik
2024/04/16 Jarraipenari eta kudeaketari buruzko urteko txostenak, 2023ko ekitaldikoak. Txosten horietan, Zuzenean zerbitzuarekin eta herritarrei arreta ematearekin eta zerbitzu elektronikoen ezarpenarekin lotutako guztiaren berri ematen da. Txostenen arabera, aurreko ekitaldian 845.854 arreta eman ziren herritarrentzat, izapide, komunikazio eta erregistro dokumentaletarako. Era berean, zerbitzu publikoen katalogoa 1.551koa dela egiaztatu dute, eta horietako gehienak prozedura guztiak digitalizatuta.