Ekimena 1. Sektore Publikoaren Legea onestea, Eusko Jaurlaritzak erakundeen egituran duen paper koordinatzailea bermatuko duena eta erakunde-maila desberdinen arteko balizko bikoiztasunak saihesten dituzten lankidetza- eta koordinazio-mekanismoak barne hartzen dituena.
Ekimena 1. Sektore Publikoaren Legea onestea, Eusko Jaurlaritzak erakundeen egituran duen paper koordinatzailea bermatuko duena eta erakunde-maila desberdinen arteko balizko bikoiztasunak saihesten dituzten lankidetza- eta koordinazio-mekanismoak barne hartzen dituena.
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data | Jarduera |
---|---|
2020/12/29 |
Euskal Sektore Publikoaren Lege-proiektua onartzea eta Eusko Legebiltzarrera bidaltzea. Lege-proiektu horrek erreferentzia juridikoa izan nahi du, egungo arau-sakabanaketari erantzuna emateko Euskadiko sektore publikoko erakunde konplexu baten aurrean, hainbat testu juridiko dituena.
|
2021/04/29 |
Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritzaren eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen artean egindako kudeaketa-gomendioaren akordioa, Idazkaritza-Kontu-hartzailetza azpieskalan gaikuntza nazionala duten Toki Administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostuak bitarteko izendapenaren bidez betetzeko hautagai propioen zerrenda eratzeko hautaketa-prozesua egiteko.
|
2021/05/06 |
Euskal Autonomia Erkidegoko berezko hautagaien zerrenda (lan-poltsa) eratzeko hautaketa-prozesurako deialdia egiten da, Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeetako idazkaritza-kontuhartzailetza azpieskalan gaikuntza nazionala duten toki-administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostuak bitarteko izendapenaren bidez betetzeko.
|
2022/06/08 | Zuzenean zerbitzuak paperezko dokumentazioa digitalizatzen du. amaiera eman dio herritarrek aurkeztutako paperak eta dokumentuak jaso eta gordailutzeari, eta formatu digitalean bakarrik gordetzen hasi da. Horrela, paperik gabeko bulego eta zerbitzu baterantz aurrerapausoa egin du, datuen biltegiratzea eta komunikazioa hobetzeko eskura dauden teknologia berriak aprobetxatuz. Neurri horrek ingurumena babesten laguntzeaz gain, informazio konfidentziala babesteko eraginkortasuna eta segurtasun maila ere hobetzen ditu. |
2023/03/21 |
35/2023 Dekretua, martxoaren 21ekoa, Euskal Sektore Publikoa Arrazionalizatzeko eta Dimentsionatzeko Erakundearteko Batzordea arautzen duena. |