Ekimena 5. Euskadiko antolamendu juridikoa etengabe eguneratzen jarraitzea arlo ekonomiko-finantzarioari dagokionez (aurrekontu-araubidea, laguntza eta diru-laguntza publikoak, finantza-politika eta tresnak, etab.), Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasunaren berezko gaien arauketa eraginkorra,
modernoa, egonkorra eta gardena mantentze aldera.
Ekimena 5. Euskadiko antolamendu juridikoa etengabe eguneratzen jarraitzea arlo ekonomiko-finantzarioari dagokionez (aurrekontu-araubidea, laguntza eta diru-laguntza publikoak, finantza-politika eta tresnak, etab.), Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasunaren berezko gaien arauketa eraginkorra,
modernoa, egonkorra eta gardena mantentze aldera.
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data | Jarduera |
---|---|
2020/12/22 | Eusko Jaurlaritzak Eustat-Euskal Estatistika Erakundearen, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren eta Itsasoko Gizarte Institutuaren artean hitzarmen bat sinatzea onartu zuen. Hitzarmen horren helburua da lankidetza-esparru egonkor bat ezartzea, Euskal Autonomia Erkidegoak Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren eta Itsasoko Gizarte institutuaren fitxategietan eta datu-baseetan jasotako informazioa estatistika-xedeetarako baliatzea arautu behar duen edukiari, baldintzei eta prozedurei dagokienez. |
2021/02/08 | 1/2021 DEKRETUA, urtarrilaren 12koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketa Erregelamendua onartzen duena. |
2021/06/25 | Euskal Autonomia Erkidegoko Higiezin-kredituen Bitartekariak eta Higiezinen Mailegu-emaileak eskuestea eta erregistratzea eta horiek gainbegiratzeko eta zehatzeko eginkizunak arautzeko den Dekretuaren proiektua jendaurrean jartzen da (Ebazpena, 2021eko ekainaren 17koa, Finantza Politikako zuzendariarena). |
2021/08/12 | 191/2021 Dekretua, 2021eko uztailaren 27koa, zeinaren bidez onartzen baita 2021eko Urteko Estatistika Egitaraua. |
2022/03/14 |
Euskal Estatistika Erakundeak (Eustat) 210 estatistika-eragiketa planteatzen ditu guztira 2022ko Urteko Estatistika Egitarauan, aurreko urtean baino bat gutxiago, 21 milioi euroko kostuarekin. 2022 Programaren proposamen hau Eusko Jaurlaritzak onartzen dituen Estatistika Planak garatzeko eta gauzatzeko tresna da. (2021/10/27) 2022ko Estatistika Programa 210 jarduketarekin eta 21 milioi euroko kostuarekin baimentzen duen dekretua onartu da (2022/02/15). EHAAn egindako argitalpena. |
2022/03/15 |
INEren eta EUSTATen arteko hitzarmena, EAEn etxerik gabeko pertsonei buruzko 2022ko inkesta egiteko. EHAAn egindako argitalpena. |
2022/03/15 |
Eustat-Euskal Estatistika Erakundearen, Gizarte Segurantzako Institutu Nazioalaren eta Itsasoko Gizarte Institutuaren arteko hitzarmena sinatzea onartu da. Hitzarmen horren helburua da lankidetza-esparru egonkor bat ezartzea, Euskal Autonomia Erkidegoak Gizarte Segurantzaren Institutu Nazioalaren eta Itsasoko Gizarte institutuaren fitxategietan eta datu-baseetan jasotako informazioa estatistika-xedeetarako baliatzea arautu behar duen edukiari, baldintzei eta prozedurei dagokienez. Hitzarmenaren argitalpena. |
2022/06/27 | EUSTATek, 2023-2026rako EAE-KO Estatistika-Planaren Lege-Aurreproiektuan, 255 Estatistika-eragiketa Planteatzen ditu, guztira, eta 86 milioi euroko kostua. |
2022/09/20 | Eustaten eta Laudioko udalaren arteko lankidetza-hitzarmena. Horrela, Eustatek esperientzia pilotu bat egingo du Laudioko Udalean, tokiko gobernuaren kudeaketan eta erabakiak hartzen laguntzeko estatistika-datuekin. |
2022/12/28 |
154/2022 Dekretua, abenduaren 13koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoaren Kontratazioaren araubidea ezartzeko Dekretua bigarrenez aldatzen duena. Horrela, toki-administrazioen kontratu jakin batzuen administrazio-prozedura arinduko da. Informazio gehiago. |
2023/01/10 | Eusko Jaurlaritzak 2023-2026 Euskal Estatistika Planarena eta Euskal Autonomia Erkidegoko estatistikari buruzko Legea aldatzeko lege proiektua onartu du. |
2023/02/17 | Agindua, 2023ko otsailaren 13koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa. |