Ekimena 4. Finantza Publikoen Euskal Kontseiluaren barruan, beharrezko akordioak sustatzea Ekarpenen Lege berri baterako testua onesteko, erakundeen arteko adostasunean eta euskal administrazio publikoen finantza-nahikotasuna bermatzen jarraitzen duen baliabideen banaketa-eredu baten finkapenean oinarrituko dena.
Ekimena 4. Finantza Publikoen Euskal Kontseiluaren barruan, beharrezko akordioak sustatzea Ekarpenen Lege berri baterako testua onesteko, erakundeen arteko adostasunean eta euskal administrazio publikoen finantza-nahikotasuna bermatzen jarraitzen duen baliabideen banaketa-eredu baten finkapenean oinarrituko dena.
Data | Jarduera |
---|---|
2020/10/15 |
Herri Dirubideen Euskal Kontseilua bilera batean bildu zen, eta, besteak beste, honako gai hauek jorratu ziren: aurrekontu-egonkortasunaren eta finantza-iraunkortasunaren arloko erakunde arteko 2020-2021 akordioa (defizit-helburu bateratuak hiru foru-aldundien artean, onartutako ekarpen-koefiziente horizontaletan oinarrituta: 2020: -0,9 —595 M€— eta 2021: -0,8 —588 M€—); zerga itunduen bidezko 2020ko bilketaren itxiera-aurreikuspenak (13.411.590.000 €; -% 13,3); zerga itunduen bidezko 2021eko aurreikuspena (14.250.073.000 €; % 6,3); koefiziente horizontalak eta foru-aldundiek Eusko Jaurlaritzari 2021erako egindako ekarpenak (Araba: % 16,22; Bizkaia: % 50,29 eta Gipuzkoa: % 33,49); 2021eko doikuntza-funts orokorra zehaztea (Eusko Jaurlaritza: % 70,04 —85.909.926 €—; Foru Aldundiak: % 29,96 —36.748.449 €—; guztira: 122.658.375 €); 2021eko Gizarte Zerbitzuen Zorroaren Erakundearteko Funtsa (20.000.000 €). |
2021/02/12 | Herri Dirubideen Euskal Kontseilua bildu zen, eta, besteak beste, honako erabaki hauek hartu zituen: ekarpenen likidazioa 2020: foru-aldundien zerga itunduen bilketa kontsolidatua 13.949,3 MM/€-koa izan zen 2020an, hau da, 2019an baino 1.520,3 M/€ gutxiago, eta urte batetik bestera % 9,8ko beherakada izan zuen, baina 537,7 MM/€ gehiagokoa izan da, urriaren 15ean onartutako, itxiera-aurreikuspenaren aldean; 2020rako Egokitzapenerako Funts Orokorraren likidazioa, 56,8 M/€-koa, Arabara bideratuko da oso-osorik, haren bilketa-koefizientea koefiziente horizontalaren % 99,00koa izan dadin. |
2021/07/15 | Eusko Jaurlaritzaren eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru-aldundien arteko 2022-2026ko Ekarpenen Lege berrirako aurreakordioaren ondoren (2021/07/09), Herri Dirubideen Euskal Kontseiluak baliabideak banatzeko eta 2022-2026ko EAEko aurrekontuak finantzatzeko foru-aldundien ekarpenak zehazteko metodologia onartu du. |
2021/07/27 | Ekarpenen lege-proiektua onartu da. Baliabideak banatzeko eta foru-aldundiek Euskal Autonomia Erkidegoko 2022-2026 aldiko aurrekontuak finantzatzeko egin beharreko ekarpenak zehazteko metodologia jasotzen du. |
2022/02/14 | Herri Dirubideen Euskal Kontseilua bildu zen eta eta besteak beste, honako erabaki hauek hartu zituen: 2021eko ekarpenen likidazioa: foru aldundien zerga itunduen bilketa kontsolidatua 15.963,2 M€-koa izan zen 2021ean (+%14,4), Estatuari ordaindutako kupoa 723,9 M€-koa izan da, beraz 2021eko ekarpenen likidazioa 10.829,8 M€-koa da (hasierako aurrekontuan aurreikusitakoa baino 1.210,6 M€ gehiago); 2021erako Egokitzapenerako Funts Orokorraren likidazioa, 80,7 M€-koa, eta Arabara bideratuko da osorik (Eusko Jaurlaritzak 56,5 M€ jarriko ditu, eta gainontzekoa foru aldundiek). |
2022/10/14 | Herri Dirubideen Euskal Kontseiluaren bilera egin zen, eta, besteak beste, honako gai hauek jarratu ziren: 2022ko zerga itunduen ondoriozko diru-bilketaren itxiera- aurreikuspenak (17.109 milioi euro), zerga itunduen ondoriozko diru-bilketaren 2023rako aurreikuspenak (BPG nominalaren % 5,1eko igoera aurreikusten da), Foru Aldundiek Eusko Jaurlaritzari 2023rako egin beharreko ekarpenak eta koefiziente horizontalak (% 16,05 Araba, % 50,54 Bizkaia eta % 33,41 Gipuzkoa), Egokitzapenerako Funts Orokorraren 2023rako behin-behineko zehaztapenari dagokionez, 2023rako aurreikuspena 84,7 milioi eurokoa da (% 70,81 Eusko Jaurlaritzari dagokio, eta gainerakoa, % 29,19, Foru Aldundiei). |
2023/02/15 | Herri Dirubideen Euskal Kontseilua bildu zen. Besteak beste, honako erabaki hauek hartu zituen: 2022ko ekarpenen likidazioari dagokionez foru aldundien zerga itunduen bilketa kontsolidatua 17.130,7 M€-koa izan zen 2022an (+%7,3); Estatuari ordaindutako kupoa 932,3 M€-koa izan da, beraz 2022ko ekarpenen likidazioa 11.598,8 M€-koa da (hasierako aurrekontuan aurreikusitakoa baino 594,9 M€ gehiago); 2022rako Egokitzapenerako Funts Orokorraren likidazioa, 98,3 M€-koa, eta Araba eta Gipuzkoa artean banatuko da (horiei 12.367.769 eta 85.929.333 euro dagozkie, hurrenez hurren); eta, eazkenik, energiaren eta kreditu-erakundeen eta kredituko finantza-establezimenduen aldi baterako kargen erakunde arteko banaketa. |
2023/10/11 | Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluaren bilera: 2023ko ekitaldirako zerga itunduen bilketaren likidazioaren aurreikuspenak, Foru Aldundiek Erkidego Erakundeei egindako ekarpenak eta 2024rako Egokitzapenerako Funts Orokorraren aurreikuspena aztertzen dira. |
2024/02/12 | Herri Dirubideen Euskal Kontseilua bildu zen. Besteak beste, honako erabaki hauek hartu zituen: 2023ko ekarpenen likidazioari dagokionez. foru aldundien zerga itunduen bilketa kontsolidatua 18.212,5 M€-koa izan zen 2023an (+%6,3), beraz 2023ko ekarpenen likidazioa 12.074,9 M€-koa da (hasierako aurrekontuan aurreikusitakoa baino 173,8 M€ gehiago); eta 2023rako Egokitzapenerako Funts Orokorraren likidazioa, 135,6 M€-koa, eta Araba eta Gipuzkoa artean banatuko da (horiei 58.822.545 eta 76.821.955 euro dagozkie, hurrenez hurren). |