Ekimena 3. Lankidetzako prebentzio-neurriek emaitzarik ez badute, autogobernuaren defentsan eskuduna den sailak, ukitutako sail sektorialarekin kontsultatu ostean, Gobernu Kontseiluari aurkeztuko dizkio euskal autogobernuaren, Euskadiri esleitutako eskumenen eta Euskal Autonomia Erkidegoaren erakundeen antolaketaren defentsan oinarritzen diren mota guztietako konstituzioprozesuak edo prozesu judizialak jartzeko proposamenak.
Ekimena 3. Lankidetzako prebentzio-neurriek emaitzarik ez badute, autogobernuaren defentsan eskuduna den sailak, ukitutako sail sektorialarekin kontsultatu ostean, Gobernu Kontseiluari aurkeztuko dizkio euskal autogobernuaren, Euskadiri esleitutako eskumenen eta Euskal Autonomia Erkidegoaren erakundeen antolaketaren defentsan oinarritzen diren mota guztietako konstituzioprozesuak edo prozesu judizialak jartzeko proposamenak.
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data | Jarduera |
---|---|
2021/05/25 |
Eskumenik ezaren errekerimendu bat onartzen da, eskumen-gatazka positibo bat planteatu aurretik, Konstituzio Auzitegiari buruzko urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 63. artikuluan ezarritakoaren babesean, martxoaren 30eko 203/2021 Errege Dekretuaren zenbait aginduri dagokienez (dekretu horren bidez, sektore publikoaren jardunaren eta funtzionamenduaren erregelamendua onartzen da bitarteko elektronikoen bidez).
|
2021/11/25 | Eusko Jaurlaritzak Auzitegi Gorenean errekurritu du covid ziurtagiri digitala eskatzea baimentzen ez duen autoa. Zerbitzu juridikoek neurriaren proportzionaltasuna defendatzen dute, eskubideen murrizketa orok beharrezkoa eta egokia izan behar baitu goragoko eskubide bat babesteko, hala nola bizitzeko eskubidea eta osasunaren babesa. Neurria autonomia-erkidego osorako izatea justifikatzen du, intzidentzia-tasa 150 kasutik gorakoa denean, Euskadiko gizarte-mugikortasun handiagatik eta lurralde-azalera txikiagatik. Auzitegi Gorenak epaia eman zuen errekurtsoa guztiz baietsiz, EAEANren ukapena baliogabetuz eta leku itxi jakin batzuetan sartzeko covid ziurtagiri digitalaren eskakizuna arautzen duen Osasun Sailaren aginduaren zuzenketa berretsiz. |
2022/04/26 | Baimena ematekoa konstituzio-kontrakotasuneko bi errekurtsotan Eusko Jaurlaritza laguntzailekide gisa ager dadin eskatzeko. Errekurtso horiek honako hauen aurka aurkeztu dira: Bizitzeko gutxieneko dirusarrera ezartzen duen abenduaren 20ko 19/2021 Legearen bosgarren xedapen gehigarriaren aurka eta Estatuaren 2022ko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 28ko 22/2021 Legearen azken xedapenetako hogeita hamargarrenaren aurka. |
2022/05/10 | Baimena emateko erabakia, Eusko Jaurlaritzak, laguntzaile gisa, 2022rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 28ko 22/2021 Legearen azken xedapenetako lehenengoaren aurka aurkeztutako konstituziokontrakotasun-errekurtso banatan ager dadin eskatzeko. Lege horrek aldatu egiten du Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen bigarren xedapen gehigarriaren 7. paragrafoa, udal idazkari eta kontu-hartzaileak gaitzeari buruzkoa. |