Ekimena 1. Lortutako autogobernuaren defentsa zaintzea, bere garapena sustatzea eta Eusko Legebiltzarrak edo Jaurlaritzak bere eskumen-eremua gauzatuz onetsitako politika publikoetan sartzea eta horiek hustea, baldintzatzea edo murriztea eragiten duten jarduketak salatzea. Gure ustez, Konstituzioaren 156. artikuluan zerga- eta finantza-politikari buruz aurreikusitako koordinazio-eskumenetatik ondoriozta daitezkeen neurriek Euskal Ekonomia Ituna errespetatu behar dute eta dagozkien alde biko organoetan adostu behar dira. Hortaz, hori aplikatzeko edo gauzatzeko, alde biko topaketa-organoa edo Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoa elkartu behar da, denbora eta forma egokietan.
Ekimena 1. Lortutako autogobernuaren defentsa zaintzea, bere garapena sustatzea eta Eusko Legebiltzarrak edo Jaurlaritzak bere eskumen-eremua gauzatuz onetsitako politika publikoetan sartzea eta horiek hustea, baldintzatzea edo murriztea eragiten duten jarduketak salatzea. Gure ustez, Konstituzioaren 156. artikuluan zerga- eta finantza-politikari buruz aurreikusitako koordinazio-eskumenetatik ondoriozta daitezkeen neurriek Euskal Ekonomia Ituna errespetatu behar dute eta dagozkien alde biko organoetan adostu behar dira. Hortaz, hori aplikatzeko edo gauzatzeko, alde biko topaketa-organoa edo Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoa elkartu behar da, denbora eta forma egokietan.
Data | Jarduera |
---|---|
2021/05/25 |
Ez da onartu Espainiako Gobernuak Gutxieneko Bizi Diru-sarrera (GMI) transferitzeari buruz egindako proposamena, bere gain hartu beharreko funtzioak murrizten dituelako eta transferentzia gauzatzeko beharrezkoak diren giza baliabideak, baliabide materialak eta ekonomikoak eskualdatzen ez dituelako. |
2021/06/29 | Euskal Zuzenbide Zibilaren Batzordearen bilera. Bertan, 2015-2018ko Euskal Zuzenbide Zibilaren egoera ebaluatzeko balantzea onartu da eta bere jarduera-plana aurkeztu da. Era berean, Batzordeak balioetsi egin du organo aholku-emailearen barruan sortu zen euskal kasazio zibilaren lege-proiektua. Lehendakariak azpimarratu du Euskal Zuzenbide Zibila eskubide historikoen eta foru-araubidearen parte dela, eta eguneratu egin behar dela. |
2021/07/16 | Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian alegazioak aurkeztea, Euskadiko Toki Erakundeei buruzko Legearen 6.2 artikuluaren konstituzio-kontrakotasuneko gai bat aztertzeko, toki-erakundeek emandako aktak eta dokumentuak zein hizkuntzatan idatzi ahal izango diren arautzen duen atalean. |
2021/07/30 | Konstituzio Auzitegian eskumen-gatazka positiboa jartzea, Euskal Autonomía Erkidegoko Gobernu Kontseiluak sustatua, 15.3.a);26.2.c);28.2;29.4 eta bederatzigarren xedapen gehigarria, martxoaren 30eko 203/2021 Errege Dekretuarena, sektore publikoaren bitarteko elektronikoen bidezko jardunaren eta funtzionamenduaren erregelamendua onartzen duena.KAko gai-zenbakia:5253-2021. |
2021/08/29 | Eskumen-gatazka positiboa aurkeztu dela jakinarazi da, Sektore Publikoaren Jardueraren eta Funtzionamenduaren Erregelamendua onartzen duen martxoaren 30eko 203/2021 Errege Dekretuaren zenbait manuri dagokienez. |
2021/09/10 | Estatuak eskumenak higatu izana eta Gernikako Estatutua ahuldu izana salatzen da, Estatuko legediaren, jurisprudentzia konstituzionalaren eta Espainiako Estatuaren botere arauemaile eta exekutiboaren hedapenaren bidez. Eusko Jaurlaritzak egindako defentsa judizial, instituzional eta politikoari balioa ematen zaio, EAEko Autonomia Estatutuan jasotako eskumenen higaduraren aurrean, Estatuak eta Euskadik adostutako eskumen-banaketa "bortxatuz". |
2022/03/08 | Eusko Jaurlaritzaren alegazioak Konstituzio Auzitegian aurkeztea, talde politikoak VOX Kongresuan aurkeztutako inkosnitualitate-errekurtsoan, pandemia kudeatzeko neurriei buruzko ekainaren 24ko 2/2021 Legearen aurka. |
2022/07/26 |
VOX talde politikoak Kongresuan aurkeztutako konstituziokontrakotasun-errekurtsoan Eusko Jaurlaritzaren alegazioak aurkeztea Konstituzio Auzitegian, abenduaren 20ko 19/2021 Legearen bosgarren xedapen gehigarriaren aurka (lege horrek gutxieneko bizi-sarrera ezartzen du) eta 2022rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 29ko 22/2021 Legearen hogeita hamargarren azken xedapenaren aurka. |
2022/07/26 | Eusko Jaurlaritzak alegazioak aurkeztea Konstituzio Auzitegian, talde politiko popularrak Kongresuan aurkeztutako konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoan, 2022rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 28ko 22/2021 Legearen azken xedapenetako hogeita hamargarrenaren aurka. Lege horrek gutxieneko bizi-sarrera ezartzen duen abenduaren 20ko 19/2021 Legearen bosgarren xedapen gehigarria aldatzen du. |
2022/09/07 | VOX talde politikoak Kongresuan 2022rako Estatutoko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 28ko 22/2021 Legearen azken xedapenetatik lehengoaren aurka aurkeztutako konstituziokontrakotasun-errekurtsoan Eusko Jaurlaritzak Konstituzio Auzitegian aurkeztutako alegazioak, gaikuntza nazionala duten toki-administrazioko funtzionarioen arloan. |
2022/09/07 | Eusko Jaurlaritzak alegazioak aurkeztu dizkio Konstituzio Auzitegiari, talde Popularrak Kongresuan aurkeztutako konstituziokontrakotasun-errekurtsoan, 2022rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 28ko 22/2021 Legearen azken xedapenetatik lehenengoaren aurka. Lege horrek gaikuntza nazionala duten toki-administrazioko funtzionarioren arloan Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legea aldatzen du. |
2022/10/01 | Kasazio errekurtsoa Interposizioa Auzitegi Gorenean, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko (TSJPV) Administrazioarekiko-auzien Salak eman berri duen epaiaren aurka. Epai horrek baliogabetu egiten du Lehendakariaren abenduaren 14ko 47/2021 Dekretua, leku eta establezimendu jakin batzuetara sartzeko Europa Batasuneko covid ziurtagiri digitalaren exijentzia zabaldu zuena. |
2023/02/17 | Espainiako Gobernuko presidenteari erreklamazioa, Europako lehendakaritza balia dezan Euskadik Europar Batasunean duen partaidetza-sistema osatugabea hobetzeko. |
2023/02/23 | Euskal autogobernua orain eta bihar jardunaldiaren eduki osoa liburu moduan argitaratzea. Bertan, euskal autogobernuari buruzko jardunaldian parte hartu zuten adituen gogoetak eta iritziak jasotzen dira |
2023/07/08 |
Konstituzio Auzitegiak izapideak egiteko onartu du Euskal Autonomia Erkidegoko Gobernu Kontseiluak urtarrilaren 44ko HFP/55/2023 Aginduaren aurka sustatutako eskumen-gatazka positiboa(HFP/55/2023 agindua, berreskuratze eraldatze eta erresilentzia plana gauzatzen duten prozeduretako interes gatazkaren arriskuaren azterketa sistematikoari buruzkoa. |
2023/11/21 | Konstituzio-auzitegiaren autoa, urtarrilaren 24ko HPF/55/2023 Aginduaren aurka sustatutako eskumen gatazka positiboan EAE atzera egindakotzat jotzen duena. Agindu hori Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana gauzatzen duten prozeduretan interes gatazkaren arriskuaren azterketa sistematikoari buruzkoa da. |