Euskadi.eus
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2020/11/10 Jaurlaritzak, lehendakariorde lehenengoa eta Segurtasuneko sailburuak proposatuta "XII. legegintzaldiko legegintza-programa" onartu du. Programa horrek Eusko Jaurlaritzaren hurrengo lau urteetako legegintza-ekintzaren plangintza zehazten du.
2021/02/09

Jaurlaritzak, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak proposatuta, adierazi du Euskal Autonomia Erkidegoan jarduera fisiko eta kirol-arloko lanbideetan sartzeari eta jarduteari buruzko lege-proposamena, Eusko Abertzaleak eta Euskal Sozialistak legebiltzar taldeek aurkeztatutakoa, aintzat hartzearen aldeko irizpidea duela.

2021/04/13 Jaurlaritzak aldeko iritzia adierazi zuen COVID-19 pandemia kudeatzeko neurriei buruz Euzko Abertzaleak eta Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeek egindako lege-proposamena aintzat hartzeari dagokionez. Eusko Legebiltzarrari dagokio, egituraz eta modu iraunkorrean, Euskadin herritarren, erakundeen, administrazioen eta pertsona publiko eta pribatuen portaera, konpromisoa eta erantzukizuna antolatzea, pandemiari aurre egin ahal izateko; Legebiltzarrak, 2/2021 Legea, ekainaren 24koa, COVID-19aren Pandemia Kudeatzeko Neurriei buruzkoa, onartu du.
2021/04/13
2021erako Urteko Araugintza Plana argitaratzea onartzen duen erabakia. urten Jaurlaritzako sail bakoitzak Gobernu Kontseiluan onartzeko aurkeztuko dituen arau-ekimenak (lege-aurreproiektuak eta dekretuak) jasotzen ditu planak. Plana Irekia gardentasun-atarian argitaratuko da, herritarren beharrezko informazioa, lankidetza eta parte-hartzea bermatzeko.
2021/06/22 Eusko Jaurlaritzak aldeko irizpidea adierazi du Eusko Abertzaleak eta Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeek lagun egiteko animaliak babesteko egindako lege-proposamena aintzat hartzeari dagokionez, indarrean dagoen legea eguneratu eta hobetzen duelako eta gizarte-eskaerei erantzuten dielako, Euskadi Europako gizarte aurreratuenen buruan kokatuz, konpainiako animaliak eta animalia guztien tratu ona errespetatzeari eta babesteari dagokionez.
2021/08/31 Espetxeetarako AukerakGizarteratzearen Euskal Agentzia sortzeko lege-proiektua onartu da. Legebiltzarrak 2021eko irailaren 30ean onartu zuen: 3/2021 Legea Aukerak, Gizarteratzearen Euskal Agentzia, sortzekoa.
2021/09/14 Jaurlaritzak aldeko irizpidea adierazi du Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legea aldatzeko lege-proposamena aintzat hartzeari dagokionez. Horrela, bete egiten da Aldebiko Lankidetza Batzordearen 2020ko maiatzeko akordioa, Estatuko Administrazio Orokorraren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren artekoa, arauaren baldintza batzuei buruzko eskumen-desadostasunen aurrean. Lege-proposamena Eusko Abertzaleak-Nacionalistas Vascos (EAJ), Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak (PSE) eta Grupo Vasco Popular-Ciudadanos (PP+Ciudadanos) legebiltzar-taldeek egin dute.
2021/11/23

Euskal administrazio publikoen zigortzeko ahalari buruzko lege-proiektua onartu da. Arauak prozesuak sinplifikatzen ditu eta herritarren bermeak indartzen ditu arau-hauste administratiboen aurrean zehatzeko prozesuetan. Sistema errestauratiboen printzipioetan eta balioetan oinarrituta dago, zehapen- eta zigor-erregimenen aurrean.

2022/02/08 Jaurlaritzaren aurkako irizpidea adierazteko erabakia, Elkarrekin Podemos - IU legebiltzar-taldeak Euskal Autonomia Erkidegorako osasun mentalari buruz egindako lege-proposamena aintzat hartzeari buruzkoa. Gobernu Kontseiluaren ustez, Euskal Autonomia Erkidegorako Osasun Mentalari buruzko lege batek ez luke ekarpen berririk egingo, bermatu nahi dituen eskubideak deskribatuta eta gure osasunari eragiten dioten gaixotasun eta patologiei buruzko lege eta jarduera-planetan jasota baitaude.
2022/02/22 Erabakia, Jaurlaritzaren aurkako irizpidea adierazteko, Euskal Herria Bildu legebiltzar-taldeak egindako lege-proposamena, alokairu soziala hirigintzatik sustatzeari buruzkoa, aintzat hartzeari buruzkoa. Gobernu Kontseiluaren ustez, hirigintza-plangintzatik alokairu soziala sustatzeari buruzko lege-proposamenak ez du kontuan hartzen Euskadin lege-arauketa bat dagoela baliabide publiko erabilgarri guztiak barne hartzen dituena, lurzoruak barne. Zehazki, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legeak eta Etxebizitzari buruzko 3/2015 Legeak eremu hori arautzen dute.
2022/03/08 Erabakia, Eusko Legebiltzarreko Euzko Abertzaleak, Euskal Sozialistak eta Elkarrekin Podemos-IU taldeek egindako lege-proposamena aintzat hartzeari buruz Jaurlaritzak emandako aldeko irizpidea adierazteko dena. Lege-proposamen horrek transexualen genero-identitatea ez baztertzeari eta haien eskubideak aitortzeari buruzko ekainaren 28ko 14/2012 Legea bigarrenez aldatzen du.
2022/03/08

Jaurlaritzaren aurkako irizpidea adierazteko erabakia, baldintzarik gabeko oinarrizko errenta baterako Legegintzako Herri Ekimena kontuan hartzeari buruzkoa.

.
2022/03/15 Erabakia, 2022. Urterako Urteko Araugintza Plana argitaratzea onartzen duena. Planak jasotzen ditu aurten Jaurlaritzako sail bakoitzak Gobernu Kontseiluan onartzeko aurkeztuko dituen arau-ekimenak (Lege-aurreproiektuak eta Dekretuak). Plana Irekia gardentasun-atarian argitaratuko da, herritarren beharrezko informazioa, lankidetza eta parte-hartzea bermatzeko
2022/05/31 Erabakia, Jaurlaritzaren aurkako irizpidea adieraztekoa, Euskal Herria Bildu taldeak  Euskal Kultura Ondareari buruzko maiatzaren 9ko 6/2019 Legea aldatzeko egindako lege-proposamena aintzat hartzeari buruzkoa.
2022/06/14 Jaurlaritzaren irizpidea adierazteko erabakia, Elkarrekin Podemos - IU legebiltzar-taldeak Euskadiko sexu- eta ugalketa-eskubideei buruz egindako lege-proposamena gaitzesteari buruzkoa, eskubide horiek dagoeneko bermatuta daudelako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legean eta Jaurlaritzaren beste plan batzuetan, eskubide horiek egikaritzea eta sexu- eta ugalketa-osasuna bermatzeko beste jarduera batzuk aurreikusten direlako.
2022/06/28 Erabakia, Jaurlaritzaren aldeko irizpidea adieraztekoa, Euskal Herria Bildu legebiltzar-taldeak autokontsumoaren tramitazioa errazteko egindako eta Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legea aldatzen duen lege-proposamena aintzat hartzeari buruzkoa
2022/11/22 Erabakia, zeinaren bidez Jaurlaritzaren ezezko iritzia ematen baita Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei buruzko ekainaren 15eko 5/1990 Legea aldatzeko Elkarrekin Podemos - IU legebiltzar- taldeak egindako lege-proposamena aintzat hartzeari dagokionez. Hauteskunde-administrazioa hauteskunde-propagandaren bidalketa zentralizatuaz arduratzea baztertu da.