Ekimena 3. Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiarekin elkarlanean, lerrokatzea eta nazioarteko aliantzak sustatzea 2030 Agendaren bultzadan eta garapenean.
Ekimena 3. Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiarekin elkarlanean, lerrokatzea eta nazioarteko aliantzak sustatzea 2030 Agendaren bultzadan eta garapenean.
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data | Jarduera |
---|---|
2021/05/14 | UNDESAri (Nazio Batuen Ekonomia eta Gizarte Gaietako Sailari) bidali zaio Euskadi Basque Country 2030 agendari buruzko aurrerapenen laugarren txostena, 2020ari buruzkoa. |
2021/06/22 | 2030 Agendaren arloko lankidetzarako berariazko akordioa sinatu dela jakitea, Iberoamerikako Idazkaritza Nagusiaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko lankidetzarako esparru-akordioaren esparruan. |
2021/07/01 | Lehendakariak Euskadiko 2030 Agendaren aurrerapena aurkeztu du "Nazio Batuen Garapen Iraunkorrari buruzko Goi Mailako Foro Politikoan". Foro politiko hori Regions4k antolatutako ekimena da. Regions4 garapen iraunkorraren, klima-aldaketaren eta biodibertsitatearen arloetan eskualdeetako 40 gobernuk osatutako munduko sare bat da. |
2021/11/16 |
Eusko Jaurlaritzak Klimaren Goi-bileraren ondorioei buruzko dokumentu bat onartu du. Bertan adierazten denez, Glasgowko Klimaren Goi-bileran (COP 26) hartutako erabakiak bat datoz eta bere gain hartzen ditu, urrats erabakigarri gisa; eta, akordio inperfektutzat jotzen duen arren, historikotzat jotzen du, lortu duen adostasun-mailagatik. |
2022/05/03 | Eusko Jaurlaritzak Euskadiren hautagaitza aurkeztu du Nazio Batuetan, Bilbon Tokiko 2030 Ekimenaren Idazkaritzaren egoitza nagusia hartzeko. Toki2030eko euskal egoitzari esker, Bilbo eta Euskadi erreferentzia-puntu orokor gisa kokatuko lirateke GJHen kokapenari dagokionez, bai eta maila anitzeko koherentzia eta lankidetza publiko-pribatua bultzatzeari dagokionez ere, 2030 Agenda benetan inplementatzeko. |
2022/05/04 | 2030 Agendaren lehentasunen programa aurkeztu die diplomatikoei eta nazioarteko erakundeei. |
2022/07/07 | 2030 Agendari buruzko Tokiko eta Eskualdeko Gobernuen Bosgarren Foroan, honako goiburu honen pean: «Garapen Jasangarriko Helburuak tokiko mailatik 2023ko GJHen Gailurrerantz lor daitezen sustatzea» parte hartzea. Foro hori Global Taskforcek antolatu du, NBE, DESA, PNUD, ONU-Habitata eta 2030 Lokalarekin batera. |
2022/07/11 | New Yorkeko High Level Political Forumean Nazio Batuen Local 2030 Koalizioaren Idazkaritzaren egoitza Euskadin kokatzeko proiektuaren aurkespena. |
2022/07/12 | Unesco Etxea-Centro Unesco Euskal Autonomia Erkidegoarekin sinatu beharreko lankidetza-protokolo orokorra. Protokolo hori 2030 Agendaren eremuan gizartea zabaltzera, herritarren inplikaziora eta nazioartekotzera bideratuta dago. |
2022/09/14 | Euskadik hartuko du Nazio Batuen Local 2030 Koalizioaren Idazkaritzaren egoitza global eta iraunkorra 2030erako. Tokiko Koalizioaren Idazkaritza izateko Bilboko hautagaitza onartu dutela baieztatu dute. |
2022/10/31 | Nazio Batuen 2030 Tokiko Koalizioaren Idazkaritzaren irekiera eta Hirien Munduko Egunaren ospakizuna. |
2022/11/10 | Euskadik 45 eskualdetako gobernuen adierazpen bat gidatzen du Klimaren COP 27n, ekintzara deitzeko eta klima-finantziazioa handitzeko. |