Euskadi.eus
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2020/12/22
Akordioa, garapen jasangarrirako 2030 Agenda sustatzeko tokiko borondatezko berrikuspenari buruzko New Yorkeko Adierazpena sinatu dela jakinarazteko dena.
2021/04/12
Eustat-Euskal Estatistika Erakundearen datuek ziurtatzen dute garapen jasangarriko helburuak lortzeko bidean aurrerapen positiboa egin dela, eta aurrerapausoak eman direla pobrezia murrizteko, haurren obesitatea murrizteko edo lan duina egiteko joeran.
2021/06/16
Europako Batzordeak bi txosten aurkeztu ditu, Euskadik lurralde mailan Garapen Iraunkorreko Helburuak (GIH) ezartzeko egindako ekarpena azpimarratzeko. Lehenengoak, EUROIKERek egindako "GIHen kokapena eta maila anitzeko gobernantza: lezioak Euskaditik" izenekoak, "GIHen Euskal ekosistema" ezartzeko azken urteetan egindako lana islatzen du. Bigarren txostena, "Garapen Jasangarriko Helburuen eskualdeko adierazleak. Euskal Autonomia Erkidegoko, Nafarroako eta Flandriako kasuetan oinarritutako azterketa bat ", ADOS Sostenibilidad y Climak egin du, eta eskualdeko adierazleen panel bat proposatzen du Europan GIHen jarraipena egiteko, aztertutako hiru kasuetan oinarrituta.
2022/11/11 Euskadi, Giza Garapenaren Indizea-GGI 0,936 izanik, herrialdeen sailkapeneko 14. postuan dago. Indize hori PNUDek argitaratu zuen 2022ko irailean, eta 194 herrialderen mundu mailako sailkapena ezartzen du, haien bizi-baldintzen arabera ordenatuta. Azterlanak bakoitzari GGI bat esleitzen dio (0tik 1erako eskala batean), honako hauen arabera: jaiotzako bizi-itxaropena, eskola-adinean dauden haurren eskolatze-urteak, 25 urte edo gehiagoko helduen batez besteko eskolatze-urteak eta per capita errenta nazional gordina.
2023/01/30 2030 Agendaren ebaluazio-adierazleen sorta berria aurkeztea, hiru erakunde-mailek partekatuta: Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundiak eta Udalak.