Euskadi.eus
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2021/09/21 Trantsizio Sozialeko eta Agenda 2030erako Idazkaritza Nagusiaren koordinaziopean eta abian den partaidetza-prozesuaren lehen fasearen barruan, erronka demografikoan inplikatutako Eusko Jaurlaritzako sail guztien esku-hartzearekin, erronka demografikorako 2030erako Euskal Estrategiaren oinarrizko dokumentuaren zirriborroa egin da. Eraldaketa-palankak. Bigarren seihilekoan, prozesu horren bigarren fase bat garatzen ari da. Fase horretan, foru-aldundiek eta Eudelek parte hartzen dute, eta ondorioen dokumentu batekin eta zeharkako, sailen arteko eta erakundeen arteko jarduketa-plan batekin amaituko da.
2021/12/14 Erronka Demografikorako 2030 Euskal Estrategiaren "lanerako-dokumentuak" aintzat hartzeko eta Legebiltzarrera bidaltzeko Gobernu Kontseiluaren erabakia.
2022/05/18

Lehendkariak Eusko Legebiltzarraren Osoko Bilkura Monografikoan hamarkada batez indarrean egongo den Estrategia Demografikoaren lehentasun eta ekimen garrantzitsuenak aurkeztu ditu. Honako hauek dira nabarmenenak:

- 200 euroko laguntza zuzena hilean ardurapeko seme edo alaba bakoitzeko, hiru urte bete arte.

- Gazteentzako ekintzailetza-, prestakuntza- edo etxebizitza-proiektuetarako epe luzeko mailegu subsidiatu edo interesik gabeko eta itzulketako programak prestatzea.

-  Doakotasuna bermatzea 0-2 urteko etapan, Haurreskolen Partzuergoa indartuz.

- Arauetan, estrategietan, planetan edo inbertsio-programetan ikuspegi demografikoa txertatzea.

2022/06/21 Erronka demografikorako 2030erako euskal estrategia onartzea. 36 neurri osagarri garatzea aurreikusten du, berreskurapen demografikoaren aldeko baldintza-ekosistema eratzeko. Bost ardatz nagusi jorratzen ditu: gazteen emantzipazioa, familien eraikuntza, zahartze osasungarria, migrazio-gizarteratzea eta landa-errebalorizazioa. Jarduketa guztiak genero-ikuspegiak informatuta daude. Estrategiak familia-aniztasuna aitortzea eta babestea du helburu.
2024/02/22 Erabakia, aintzat hartzekoa Erronka Demografikorako 2030 Euskal Estrategiaren 2023ko Memoria. Erronka demografikoari erantzuteko orduan, Estrategiaren erakundearteko dimentsioa zabaltzea aztertu behar da. Iradokizun hori gogoeta partekatu batean oinarritzen da: erantzun hori herrialdearen helburu estrategikoa da, datozen hamarkadetako ikuspegian garrantzitsuenetako bat, zalantzarik gabe.