Euskadi.eus
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2020/11/17
Lehendakariak eta Akitania Berriko eta Nafarroako presidenteek Akitania-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdearen bilera egin dute, Euskadiren lehendakaritzapean. Iraunkortasuna, digitalizazioa, gizarte-kohesioa eta enplegua helburu izango dituzten hurrengo 7 urteetarako ildo nagusiak aztertu dira.
2021/03/10
Pirinioez Gaindiko Konferentzia Atlantikoaren Batzar Nagusia egiten da. Pirinio Atlantikoetako Prefetak parte hartzen du behatzaile gisa, eta mugaz haraindiko espazioaren mugikortasun-mugek eragindako ezinegona adierazten zaio, bai eta komunikazioan informazio gutxi eta aurrerapen gutxi izateak eragindako ezinegona ere.
2021/03/16 Akitania Berria / Euskadi / Nafarroa Euroeskualdearen batzarra egin da, sortu zeneko hamargarren urteurrenean eta EAEko lehendakaria buru dela. Batzar horretan, besteak beste, 2021-2027 Euroeskualdearen Plan Estrategikoa landu zen.
2021/10/27 Akitania Berria-Euskadi Nafarroa Euroeskualdearen Ezohiko Batzarra. Euroeskualdearen 2021-2027 Kudeaketa Plan Estrategikoa onartu da. Lehentasunak Europako agendarekin eta Europako lurralde-lankidetzaren helburuekin lerrokatuta daude. Plan berria 5 ardatz nagusitan egituratuta dago, eta herritarren eta euroeskualdeko eragile sozial, ekonomiko eta instituzional guztien artean partekatutako proiektu baten topagune izateko asmoarekin sortu da.