Ekimena 1. Euskal Etxeen ekimenak eta proiektuak babesteko programak handitzea, gazteriari zuzendutako berariazko lan-plan batekin, belaunaldi-erreleboa bermatzeko helburuarekin.
Ekimena 1. Euskal Etxeen ekimenak eta proiektuak babesteko programak handitzea, gazteriari zuzendutako berariazko lan-plan batekin, belaunaldi-erreleboa bermatzeko helburuarekin.
Data | Jarduera |
---|---|
2020/09/08 | Euskal diasporaren Eguna 2020. Lehendakariak Euskadin eta munduan euskal herritar guztien alde lanean jarraitzeko konpromisoa agertu du. |
2020/11/26 | Dantza Munduan programaren lehen edizioa: Aiko Taldearen dantza on-line eskolarekin elkarlanean hasiko da. |
2021/03/31 | Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) lehen aldiz sartu du bere ikasketa-eskaintzan Euskal Diasporari buruzko graduondokoa. |
2021/08/06 | 186/2021 Dekretua, uztailaren 27koa, zeinaren bidez bigarrenez aldatzen baita Euskal Etxeentzako dirulaguntzak emateko araubidea ezartzen duen dekretua. |
2021/08/10 |
Euskal Etxeentzako dirulaguntza-programa. Laguntza horien helburua izango da Euskal Etxeek egiten dituzten urteko programei edo jarduera zehatzei laguntzea, batez ere gazteriaren, emakumeen, kanpo-irudiaren, komunikazioaren eta Memoria Historikoaren berreskurapenaren esparruetan, bai eta zentroen baldintzak hobetzen lagunduko duten gastuak eta jarduerak osorik edo partzialki finantzatzea ere.
2021eko deialdia (2021/08/10) (902.305.-€). Informazio gehiago.2021eko Esleipena(29/12/2021) |
2021/09/08 | Euskal diasporaren eguna ospatzen da. Lehendakariak, ekitaldiaren buru denak, Euskadik kanpoan dituen euskal komunitateez eta Euskal etxeez harro sentitzen dela adierazi du. |
2021/09/30 | Kanpoan den Euskal Komunitatearen Zuzendaritzaren antolamenduarekin, AEMIren (Migrazioen Europako Elkartea) Konferentzia, "Diasporen eta harrera-herrialdeen arteko harremanak: migrazio berriak, itzulera-mugimenduak eta testuinguru historikoa" izenburupean. |
2021/10/08 | UPV/EHUko Diasporako Graduondokoaren irekiera, prestakuntza aitzindaria eta gure kanpoko kolektibitateentzako agendan. |
2021/10/13 | Eusko Jaurlaritzak Europako Eskualdeen Lantaldean defendatu zuen Europaren etorkizunari buruzko Biltzarrak konstituzio-eskualdeak EBren gobernantzan sartzeko beharra. |
2021/10/21 | Argentinako Euskal Etxeek euskal diasporako erakundeentzako berdintasunaren arloko lehen prestakuntzan parte hartu zuten. |
2021/10/30 | Afrikako lehen Euskal Etxea. Bat Eginez euskal etxea Malabon, Ekuatore Ginean, sortu zen Euskal Herriko euskal eta ekuadortar herritarrek osatutako elkartea Munduko Euskal Etxeen Sarean sartu da. |
2021/11/16 | Euskal Herriko Unibertsitateari (UPV/EHU) zuzeneko dirulaguntza ematea, Euskal Diasporako Unibertsitate Espezializazioko Graduondoko Berezko Titulua garatzeko 2021-2022 aldian. |
2021/11/28 | Macachingo Euzko Alkartasuna Euskal Etxeak euskal migrazioa omentzen du. Euskal Sustraiak Programaren itxiera izan zen ekitaldia. Memoria historikoa berreskuratzeko lan bat izan zen, 100 urtez Atreucó Sailera Euskal Herritik etorritako pertsona guztiei buruzko informazioa ikertu eta biltzea. |
2022/04/07 |
Euskal Etxeentzako dirulaguntza-programa. Laguntza horien helburua izango da Euskal Etxeek egiten dituzten urteko programei edo jarduera zehatzei laguntzea, batez ere gazteriaren, emakumeen, kanpo-irudiaren, komunikazioaren eta Memoria Historikoaren berreskurapenaren esparruetan, bai eta zentroen baldintzak hobetzen lagunduko duten gastuak eta jarduerak osorik edo partzialki finantzatzea ere.
2022ko Deialdia (2022/04/07) (947.420.-€). Informazio gehiago.2022ko esleipena (2022/12/20) |
2022/07/26 |
Euskadin egonaldia egin nahi duten Euskal Etxeetako gazteei zuzendutako Gaztemundu programa. 2022ko deialdia (70.000.-€) (2022/07/26). Informazio gehiago. |
2023/05/06 | AEBetako, Kanadako, Australiako eta Erresuma Batuko euskal etxeetan Berdintasunerako Eskola proiektua abian jarri da. |
2023/06/23 | N.A.B.O.ko lehendakari (North American Basque Organizations) Ipar Amerikako euskal etxeen erronkei eta aukerei buruz dihardu. |
2023/07/10 |
Euskal Etxeentzako dirulaguntza-programa. Laguntza horien helburua izango da Euskal Etxeek egiten dituzten urteko programei edo jarduera zehatzei laguntzea, batez ere gazteriaren, emakumeen, kanpo-irudiaren, komunikazioaren eta Memoria Historikoaren berreskurapenaren esparruetan, bai eta zentroen baldintzak hobetzen lagunduko duten gastuak eta jarduerak osorik edo partzialki finantzatzea ere.
2023ko deialdia. |
2023/09/06 |
Euskadin egonaldia egin nahi duten Euskal Etxeetako gazteei zuzendutako Gaztemundu programa. 2023ko Deialdia (70.000.-€) (2023/09/06) |
2023/11/14 |
170/2023 Dekretua, azaroaren 14koa, Gaztemundu programa arautzen duena. |
2023/12/18 |
Euskal Gizataldeen VIII. Mundu Batzarra. “ERALDAROA” da aurtengo ediziorako aukeratu den leloa. Hiztegian ez dago termino hori; ERALDATU eta AROA terminoak elkartu dira. Horrekin hasiera eman nahi zaio euskal erakunde publikoen eta bere diasporaren arteko hartu-emanen garai berri bati. |
2024/03/19 |

|