Euskadi.eus
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2020/10/26 Lehendakariak, bideokonferentzia bidez, Espainiako Gobernuko presidenteak deitutako erkidegoetako presidenteen bileran parte hartu zuen, eta elkarlaneko gobernantza eta subsidiariotasun-printzipioa defendatu zituen eta autonomia-erkidegoek krisi honetatik irteteko parte-hartze aktiboa izan dezatela planteatu zuen. Bileran Europako Batzordeko presidentea egon zen, "Next Generation" Europako Funtsen irizpide eta ildo nagusiak partekatzeko.
2021/02/02
Euskadik industria-politikaren arloko aholkularitza emango dio Europako Batzordeari datozen lau urteetan; izan ere, Europako Batzordeak Euskadi hautatu du bere industria-foro berriko kide gisa, Vanguard Initiative Europako eskualdeen sarearen ordezkari gisa. (Ekonomiaren garapen, Iraunkortun eta Ingurumen Sailak hartu du parte)