Euskadi.eus
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2021/03/11
Topaketa birtuala Jiangsuko Gobernuko Kanpo Arazoetako Bulegoko zuzendariorde nagusiarekin. Bi aldeek konpromisoa hartu zuten kultura-arloko lankidetzan aurrera egiteko, bai eta pandemien prebentzioan eta kontrolean aurrera egiteko ere.
2021/04/16
2021eko lehen lauhilekoan harremanak areagotu ziren Quebeceko Gobernuarekin: Quebeceko Gobernuaren Bulegoko zuzendaria Euskadira etorri zen eta Euskadi-Quebec Programa aurkeztu zen Tabakaleran. Uniport, Basque Culinary Centre eta Eraldaketa Digitaleko Zuzendaritzara egindako bisiten agenda. Apirilean topaketa birtuala egin zen Quebeceko Gobernuko Kanpo Harremanetarako ministroarekin, bi gobernuen arteko lankidetza indartzeko eta haien arteko harremanak eta lan-esparruak sakontzeko.
2021/05/27
Euskadik, 2021eko maiatzean izandako sei topaketetan, industria adimenduna sustatzeko kudeaketa instituzionalean duen esperientzia partekatu du Argentinako Cordoba probintziako gobernuarekin, SPRI Taldearen eskutik. Truke-mahaien gaiak honako hauek izan ziren: industria-kudeaketa, klusterizazioa, 4.0 industria, ekintzailetasuna, ekonomia zirkularra eta parkeak, industrialdeak eta parke robotikoak.
2021/06/23
Lankidetza-hitzarmen berri bat sinatu da Bavariako Gobernuarekin. Hitzarmenak 3 urteko indarraldia izango du, eta interes komuneko gaietan lankidetzan aritzeko arloak jasotzen ditu, hala nola: digitalizazioa, adimen artifiziala eta industria 4.0; teknologia jasangarriak, garbiak eta ingurumenarekiko errespetuzkoak; automobilen fabrikazioa, mugikortasuna eta hiri-azpiegitura; Ingurumena babestea (klimaren egokitzapenean eta ekonomia zirkularrean oinarrituta); barne-segurtasuna eta polizia (delinkuentziaren eta prebentzioaren aurkako borrokan, bai eta polizien prestakuntzan eta hobekuntzan ere); eta kultura-lankidetza.
2021/07/26 Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren topaketa birtuala Quebeceko Gobernuko Nazioarteko Harremanen eta Frankofoniaren Ministerioarekin eta Bitariko Harremanetarako ministrordetzarekin, informazioa trukatzeko eta Kanpo Harremanetarako estrategien arloan sakontzeko eta kanpoko ordezkaritzak irekitzeko.
2021/09/07

Quebeceko Ekonomia eta Berrikuntza Ministerioko bi ordezkariren eta Eusko Jaurlaritza eta BRTAko (Basque Research Technology Center) ordezkariaren arteko topaketa birtuala, material arraroen arloan informazioa trukatzeko eta sakontzeko.

2021/09/16

Eusko Jaurlaritzako eta Quebeceko Gobernuak Bartzelonan duen Ordezkaritzak lehen bilera antolatu zuten MILeko (Quebeceko Adimen Artifizialeko Zentroa) zuzendari nagusiarekin eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Ordezkariarekin, Eraldaketa Digitaleko zuzendaria eta SPRIren Adimen Artifizialeko Arduradunarekin. Adimen artifizial arloko informazioa trukatu dute, aztertu ahal izateko interes amankomuneko gaiak eta proiektuak, gerora begira.

2021/11/15 Flandesko lehen ministroaren bisita. Euskadiren eta Flandesen arteko Elkar Ulertzeko Memoranduma sinatzea. Akordio horrek 2015ean sinatu zuten Lankidetza Akordioa indartzen du, eta gai berriak txertatzea dakar, hala nola digitalizazioa edo kulturaren arloko lankidetza.
2022/11/11

Euskadiren eta Santiagoko (Txile) metropoli-eskualdeko gobernuaren arteko Elkar Ulertze Memoranduma.

2023/01/17 Lehendakariak Portugalgo enbaxadorea hartu du, Portugalgo Merkataritza eta Industria Ganberako presidentearekin batera.
2023/02/14 2023ko Deialdia
2023/06/20 AEBetako ordezkaritza bat Euskadin izango da, Learning Tour 2023 ekimenaren baitan. Garapen iraunkorrean, klima-aldaketan eta trantsizio energetikoan, tokiko politiketan eta nazioarteko harremanetan adituak diren lau pertsona Euskadira joango dira datorren astean, euskal politikak zuzenean ezagutzeko.
2023/07/10

Quebeceko Eskualde Estrategikoarekin lankidetza teknikoko proiektuetarako laguntza-programa.

2023ko Deialdia (2023/02/17)
2023-2024 esleipena.

 

2023/10/02 Txilera bidaia, euskal deszentralizazio, autogobernu eta gardentasun eredua Hego Amerikako agintariei helarazteko. Bidaia hau Eusko Jaurlaritzaren nazioartekotze agendan kokatzen da, Txile eta Euskadiren arteko harremanak areagotzea eta Euskadi Basque Country marka sustatzea helburu duena. (Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila)
2023/11/03 Lehendakariak UNRWAko Espainiako zuzendaria hartu du. Ekialde Hurbilean Palestinako errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentzia.
2023/12/05

Euskadik eta Txinako Jiangsu probintziak Elkar Ulertzeko Memorandum (MOU) bat sinatu zuten. Memorandum horretan, bi eskualdeek elkarrekin lan egiteko plan bat adostu zuten ingurumenaren babesaren arloan, klima-aldaketaren, biodibertsitatearen eta ekonomia zirkularraren arloko politikak bultzatzen laguntzeko.

2024/03/19

Europatik kanpoko eskualde estrategikoekin lankidetza teknikoko proiektuetarako laguntza-programa. Zehazki, Quebec (Kanada), Querétaro (Mexiko), Cundinamarca (Kolonbia) eta Santiagoko Eskualde Metropolitarra (Txile) dira.

2024-2025 deialdia.

2024/03/19 Gyeongsangnam-doko (Hego Korea) Gobernu Probintzialarekin sinatu beharreko Elkar Ulertzeko Memoranduma. Memorandumaren bidez, bi gobernuek honako konpromiso hauek hartu dituzte: ezagutzak, esperientziak eta jardunbide egokiak partekatzea; I+G+Bn lankidetza sustatzea; merkataritza sustatzea eta merkataritza-harremanak babesteko bilerak eta bestelako foroak antolatzea, edo bisita ofizialak bultzatzea, besteak beste.