Euskadi.eus
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2020/10/07
Gazteak Kanpo Ekintzaren arloan prestatzeko beken 2021-2022 deialdia. Guztira, zortzi bekatarako deialdia egin da, modalitate hauetan: Europako Gaiak (4), Kanpoko Euskal Komunitatea (2) eta Kanpo Harremanak (2).
2020-2021 Deialdia.  (2020/10/07)
2021-2022 Deialdia. Informazio gehiago.  (2021/07/27)
2021/06/28 152/2021 Dekretua, ekainaren 22koa, Kanpo Harremanetarako Aholku Batzordea sortu eta arautzen duen Dekretua aldatzen duena.
2021/07/13 Kanpo Harremanetarako gobernantza-organoetako kideek (Kanpo Harremanetarako Sailarteko Batzordea, Kanpo Harremanetarako Erakunde arteko Batzordea eta Kanpo Harremanetarako Aholku Batzorda) Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak bultzatutako tailerretan parte hartu dute, Euskadi Basque Country 2025 nazioartekotze-estrategia berria, estrategiaren ikuspegia, ardatzak eta helburuak eta gobernantza-eredua definitzen laguntzeko.
2021/12/14 Akordioa, nazioartekotzeko Euskadi Basque Country 2025 esparru-estrategia onartzen duena. Estrategia horren bidez, nazioartekotze-jarduera indartu nahi da, Covid-19aren agerpenak sortutako eredu sozioekonomikoa berreskuratu eta eraldatzen den egoera batean.
2021/12/14 2025eko Kanpo Ekintzako Plana ezagutarazteko eta Legebiltzarrera bidaltzeko erabakia.
2022/02/17 Eusko Jaurlaritzak Euskadi Basque Country 2025 estrategia aurkeztu dio kidego diplomatikoari. Estrategia horretan, datozen lau urteetan Gobernuaren nazioarteko agenda antolatzeko gakoak eta lehentasunezko ardatzak jasotzen dira.
2022/04/28 NYC Basque Window: New York-eko bihotzean, Broadway-ko The Theatre at Saint Clement´s antzokian, leihoa irekiko diote euskal kulturari datorren apirilaren 29tik maiatzaren 8ra. Euskal Herriko arte eszenikoak, literaturak eta musikak AEBetara bidaiatuko dute horrela, Euskal Herriko Estatu Batuetako Ordezkaritzaren eta Etxepare Euskal Institutuaren arteko lankidetzari esker.
2022/07/01 Lehendakariak Mauritaniako enbaxadorea hartu du.
2022/07/11 Lehendakariak Suediako enbaxadorea eta Saharak Euskadin duen ordezkari berria (2020/07/07) eta Kroaziako enbaxadorea hartu ditu.
2022/07/21 Lehendakariak Mexikoko enbaxadorea hartuko du
2022/07/26
Gazteak Kanpo Ekintzaren arloan prestatzeko beken 2021-2022 deialdia. Guztira, zortzi bekatarako deialdia egin da, modalitate hauetan: Europako Gaiak (4), Kanpoko Euskal Komunitatea (2) eta Kanpo Harremanak (2).
2022-2023ko deialdia.
Informazio gehiago
2022/09/20 Lehendakariak Japoniako enbaxadorea hartu du.
2022/10/27 Euskadik 2023ko Tourreko Grand Départa aurkeztu du Parisen.
2023/09/21
Gazteak Kanpo Ekintzaren arloan prestatzeko beken 2021-2022 deialdia. Guztira, zortzi bekatarako deialdia egin da, modalitate hauetan: Europako Gaiak (4), Kanpoko Euskal Komunitatea (2) eta Kanpo Harremanak (2).
2023-2024 deialdia.
2023/10/17 "Ekialde Hurbileko eta Erdialdeko gatazkaren ondorio humanitarioen eta sozioekonomikoen jarraipena egiteko sailen arteko mahaia" sortzea. Egoeraren larritasuna eta gatazkaren bilakaerari edo eskualdeko edo nazioarteko balizko hedapenari buruzko ziurgabetasunak ikusita, Eusko Jaurlaritzak uste du beharrezkoa dela gertakarien jarraipena, aurrea hartzea eta balorazioa egiteko esparru hori aktibatzea.
2023/10/17 Euskadi-Japonia 2023: Topaketa Tokyoko Gobernu Metropolitarreko gobernadorearekin. Euskadik bat egiten du Iraunkortasunaren aldeko Hirien Sare Globalarekin, eta hurrengo gailurren anfitrioi gisa eskaintzen da.
2024/06/11 2022ko Nazioartekotze Erradiografiaren aurkezpena, Euskadik nazioartean duen protagonismoa eta presentzia nabarmen handitu dela islatzen duena.