Ekimena 1. Abian jartzea Ingurumenaren V. Esparru Programa 2030.
Ekimena 1. Abian jartzea Ingurumenaren V. Esparru Programa 2030.
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data | Jarduera |
---|---|
2021/06/07 | Getarian, BLUE POINT Itsas Kutsaduraren eta Ekonomia Zirkular Urdinaren Inteligentzia Zentroa inauguratu da, eta, besteak beste, Ingurumen Iraunkortasuneko sailburuordeak parte hartu du. Blue POINT euskal kostaldeko itsas kutsaduraren arazoa arintzen laguntzeko sortu zen, 50.000 tona itsas zabor baino gehiago pilatzen baititu, eta arazo horri tokiko ikuspegitik heltzeko, bokazio globalarekin bada ere, itsasoak garbitzeko aukera ez ezik, Ekonomia Zirkular Urdina berriaren esparruan enplegu eta enpresa berriak sortzen laguntzeko aukera gisa |
2022/04/27 |
Euskadik ekin dio bere bosgarren Ingurumen Esparru Programa (IEP) –ingurumenaren arloko Eusko Jaurlaritzaren ekintza gidatuko duen dokumentua– prestatzeko partaidetzazko prozesuari. |
2022/07/07 | Ihobe eta Lehiaren Euskal Agintaritza bat datoz Euskadiren garapen zuzenaren eta jasangarriaren alde egiteko. Sinatutako hitzarmena bat dator Euskadiko Itun Berdearekin. Itun horrek lurraldearen garapen zuzena eta jasangarria bultzatzen du, eraldaketa digitala, ekologikoa eta soziosanitarioa lehiakortasunerako aukeratzat hartuz. |
2022/11/15 | 130/2022 Dekretua, azaroaren 2koa, Euskal Autonomia Erkidegoan jasangarritasunerako ingurumen-hezkuntza sustatzen duena. Dekretu horren bidez, iraunkortasunerako ingurumen-hezkuntza sustatu eta sendotu nahi da Euskadin, eremu horretan lan egiten duten eragile guztien eskutik, iraunkortasunaren eta osasunaren sustapenaren kultura berri baterantz aurrera egiteko. |
2023/03/21 |
2030erako Ingurumeneko Esparru Programa onartu da. |
2023/07/07 |
Garapen jasangarria sustatzeko ekintzak egiten dituzten toki-erakundeei zuzenduta daude dirulaguntzen Programa. Jasangarritasunerako hezkuntzaren lerroa. 2023ko Deialdia |
2023/07/07 |
Garapen jasangarria sustatzeko ekintzak egiten dituzten toki-erakundeei zuzenduta daude dirulaguntzen Programa. Natura-ondarearen lerroa 2023ko Deialdia |
2024/03/18 |
Euskadiko Plangintza Hidrologikotik sustatutako ekimenak, 2030erako Euskadiko V. Ingurumen Esparru Programaren helburuak lortzeko eragina dutenak. Alde batetik, Eusko Jaurlaritzak 2022ko uztailean onartu eta administrazio orokorrari izapideak amaitzeko bidali ondoren, 2022-2027 aldiari dagokion Kantauri Ekialdeko Plan Hidrologiko berria 2023ko otsailean argitaratu zen aldizkari ofizialean. Plan honen helburua uren egoera ona lortzea da, Europar Batasunak 2000/60/EE Uraren Esparru Zuzentarauan ezarritako helburuen arabera. Halaber, uraren segurtasuna eta horniduraren bermea lortu nahi ditu, iraunkortasunaren eta uraren erabilera eraginkorraren irizpideek gidatuta; eta erresilientzia hobetu nahi du muturreko fenomenoen aurrean (uholdeak eta lehorteak).Era berean, 2022-2077 zikloko Plan Hidrologikoaren urteko lehen jarraipen-txostena egin zen, 2022ko ekitaldiari dagokiona.Muturreko fenomenoen aurreko erresilientzia hobetzeari dagokionez, azpimarratzekoa da Euskal Autonomia Erkidegoko Barne Arroen Lehorteen Plan Berezia, 2022ko uztailean onartua. Plan Hidrologikoarekin koordinatuta egin zen, eta Eusko Jaurlaritzak onartutako mota horretako lehen plana da.Onartu ondoren, lehorteen plan honen egoeraren eta aplikazioaren jarraipenari buruzko hileroko txostenak egiten eta argitaratzen ari dira. Euskal Autonomia Erkidegoko Alerta-egoeretan eta balizko lehorteetan jarduteko plan berezia - Lehorteetarako Plan Berezia (euskadi.eus)Zebra-muskuiluak Euskal Autonomia Erkidegoan duen presentziaren jarraipenarekin lotutako lanak egin dira.Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko ur-masen egoeraren jarraipena egiteko programek aurrera darraite.Gainera, jarraipen espezifikoak egin dira kontrol are zehatzagoa egokitzat jo den eremuetan. Era berean, substantziek eragindako kutsaduraren ebaluazioa sartu da Uraren Esparru Zuzentarauaren behaketa-zerrendan, bai ibaietan, bai trantsizioko uretan eta kostaldean.Estatu edo Europa mailan informazioa bidaltzeko betebeharrei erantzun zaie: OSPAR, WISE SoE eta NABIA plataforma. Programa horien emaitzak URAren webgunean argitaratu dira, UBEGI sistema barne, eta Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Estatistika Organora bidali dira.Euskal Autonomia Erkidegoko barne-arroetako emari ekologikoen betetze-mailari buruzko urteko txostenak egin dira.GeoEstudioa plataformarekin egindako lanean sakondu da, URAren informazio-familia batzuen aplikazioak, mapak eta aginte-taulak landuz.2023-2027 aldirako URAren digitalizazio-estrategia zehazteko aholkularitza egin da. Estrategia horren bidez, epe labur eta ertainerako digitalizazioaren arloko ibilbide-orria zehaztu nahi da.AZTI -Tecnalia-Euskal Autonomia Erkidegoko trantsizioko eta kostaldeko uren jarraipena egiteko programak gauzatzeko eta horien egoera zehazteko lankidetza-hitzarmeneko lanak egin dira. 2021-2023 kanpainak ". Hitzarmen honen esparruan, uren egoeraren ebaluazioari aplikatzeko aurrerapen metodologikoei buruzko lanak egin dira:Trantsizioko eta kostaldeko uretan makroornogabeen jarraipena eta ebaluazioa egiteko metodo genomikoak.Lagintzaile pasiboak aplikatzea Bidasoako estuarioan TBT kutsadura ebaluatzeko.Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoko trantsizioko eta kostaldeko ur-masen egoera hidromorfologikoaren ebaluazioa.Euskal Autonomia Erkidegoko barne-arroetako bainatzeko uren profilakEusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin sinatutako hitzarmeneko lanak egin dira (kontsumo publikoko uren eta bainu-eremuen kalitatea babestea).Itelazpirekin sinatutako hitzarmeneko lanei jarraipena eman zaie, uraren bidezidorren ibilbide berriak diseinatuz.URAk URBAN KLIMA 2050 programaren esparruan gidatzen dituen hiru ekintzak koordinatzen jarraitu da. |