Euskadi.eus
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2021/08/04

EAEko industria-hondakin ez-arriskutsuak kudeatzeko premien KONTESTUAREN ETA EUSKADIKO JARDUEREN AZTERKETA, gaur egun batez ere ezabaketaren bidez kudeatzen direnak, kontratatzen da.
Hondakinak kudeatzeko zentroaren hasierako azterketek ondorioztatu dutenez, zentroak moldekatze-hondarrak, prozesu termikoetako zepak eta errautsak eta igeltsukoak balorizatu beharko lituzke nagusiki, eta korronte horiek tratatzeko, 2025erako, 126.000 tona/urteko, 364.000 t/urteko eta 13.000 t/urteko ahalmen gehigarria beharko litzateke. Horrez gain, beste korronte batzuek, hala nola hondeatutako materialek, biltegiratze-ahalmena handitu beharko dute eskaintza eta eskaria egokitu ahal izateko. Korronte horiek guztiek eta eraikuntza- eta eraispen-hondakinek, esaterako, mesede handia egingo liokete merkatuari erabilera segurua bermatuko liokeen kalitate-kontrol bati. Hondakinak kudeatzeko zentro horren hedapenak, tratamendu-, biltegiratze- eta kalitate-kontroleko zerbitzuak barne, 6,2 Mt hondakin inguru isurtzea ekidin lezake, eta horietatik % 80 inguru hondeatutako gaiak izango lirateke. (28.600.- €)

2021/08/23

ARTE ETA ANALISI EGOERAREN AZTERKETA, hondakinen kudeaketako erreferentziazko zentroen xehetasunez, kontratatzen da. Gaur egun hondakinak kudeatzeko zentroen konfigurazio desberdinak planteatzen ari dira, erreferentziazko eskualdeetako artearen egoeran oinarrituta. Konfigurazio horiek hautabideekin jokatuko dute zentro kopuruari, tratatu beharreko korronte kopuruari eta eman beharreko zerbitzuari dagokienez (biltegiratzea eta kalitatea kudeatzea) (31.261.- €)

2022/07/26 Ecoembalajes España, S.A.-rekin sinatu beharreko esparru-hitzarmena, ontzien eta ontzi-hondakinen kudeaketarako sistema integratua ezartzen laguntzeko.
2023/11/23

Bost urtean, Euskadik erdira murriztu du hondakin ez-arriskutsuen isurpena