Euskadi.eus
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2021/02/06
Zaldibarko gertakaria izan eta urtebetera, Eusko Jaurlaritzak intentsitatea mantendu du larrialdi eta bilaketa lanetan. 525.000 m3 hondakin hondeatu dira zabortegia egonkortzeko, eta horietatik 372.038 m3 arrastrilatu eta bahetu dira bilaketarako.
Eusko Jaurlaritzak baieztatu du Zaldibarko zabortegia behin betiko itxiko dela larrialdi lanak amaitu ondoren.
2021/07/22 Eusko Jaurlaritzak, ECOVIDRIOk eta Ecoembesek EKOADRILA aurkeztu dute, hondakinei "bigarren bizitza" emateko eta Euskadiri birziklapenean emandako erantzuna eskertzeko kanpaina
2021/08/27 Amaitutzat ematen dira Zaldibarko zabortegia egonkortzeko lanak, eta behin betiko zigilatuko da.
2021/10/21

Hondakinen araudia ezartzen eta Euskadin ekonomia zirkularra sustatzen laguntzeko diru-laguntzen programa.

Deialdia (2020ko martxoaren 1etik 2026ko maiatzaren 31ra arte) (13.414.105.- €) (2021/10/21)
Esleipena (2023/05/11)
2023ko esleipena (2023/12/22)

2021/11/30

Debagoieneko Mankomunitateari dirulaguntza zuzena ematen zaio EPELeko zabortegia berraktibatzeko. (Dirulaguntzaren zenbatekoa: 2.000.000 euro)

2022/04/08

Karga mineral ekologikoak ekoizteko paper-hondakinen balorizazio materialerako lehen instalazioaren proiektuak aurrera egiten du Ingurumen Baimen Integratua eta dagokion Ingurumen Ebaluazioa lortu ondoren. Espainian mota horretako lehen planta izango da, eta 20 milioi euroko inbertsioa izango du, zabortegietara urtean 122.000 tona hondakin bidaltzea saihestuz, urtean 150.000 tona CO² arte atmosferara isurtzea saihestuz eta 45 enplegu berri sortzea sustatuz.

2022/11/16

Eusko Jaurlaritzak ibilbide-orria aurkeztu du hondakinen isuriak minimizatzeko eta 2024rako instalazioen autosufizientzia bermatzeko.

2023/10/03 Eusko Jaurlaritzak subsidiarioki esku hartuko du Zaldibarko hondakindegian, Verter-ek ez baitu erantzunik ematen.