Ekimena 8. “ETE zirkularra” izeneko ETEak babesteko programa bat garatzea.
Ekimena 8. “ETE zirkularra” izeneko ETEak babesteko programa bat garatzea.
Data | Jarduera |
---|---|
2021/11/05 | Euskal ETEentzako (ETE Zirkularra Euskadi 2021) berariazko laguntza-ildoa abian jartzea, ekonomia zirkularreko metodoen eta jardueren aplikazioa bultzatzeko, gure inguruko eragileen gaitasunak eta ezagutza aprobetxatuz. Lan-modalitatea taldekoa izango da, bitarteko eragile batek koordinatuko du, eta enpresen arteko lankidetzak eta merkatuko tresnen banakako aplikazioa konbinatuko ditu. (1.000.000.- €) |
2022/03/11 |
Euskadiko enpresa txiki eta ertainei laguntzeko programa zirkularra aurkeztu da. Programa hori Eusko Jaurlaritzaren —Ihobe eta Spri erakunde publikoen bidez— eta enpresa eragileen arteko lankidetza-itun handia da, eta horri esker, 500 enpresa txiki eta ertain mobilizatu nahi dira Euskadiko Ekonomia Zirkularraren Estrategiaren ezarpenean aurrera egin dezaten. |
2022/10/11 |
Ekonomia zirkularra berritzeko dirulaguntzen Programa. Hona hemen jarduera-ildoak:
1. lerroa. Ekodiseinua eta Erakustaldia Ekonomia Zirkularrean 2. lerroa. Ekoberrikuntza estrategikoa 3. lerroa. ETE zirkularra Laguntzak Ekonomia Zirkularraren Estrategiari eta Euskadiko Ekonomia Zirkularraren eta Bioekonomiaren 2030erako Planari dagozkie. 2022ko deialdia.Informazio gehiago (1.500.000.-€) (2022/10/11) |