Euskadi.eus
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2021/03/17 Basque Circular HUB abian jartzea, Bilboko Udalarekin lankidetzan (60.000.- €)
2021/06/29 "Ekonomia Zirkularra eta sektore publikorako dituen aukerak pandemiaren osteko agertokian" udako ikastaroaren ospakizuna, UPV/EHUren udako ikastaroen barruan
2021/09/08
Ingurumen komunikazioko eskolaren 20-21 edizioaren ospakizuna, UPV/EHUren udako ikastaroen barruan (12.834.- €)
2022/02/28 Berrindartzea 2022 Programa Zirkularra abian jartzea, bi helbururekin: batetik, Euskadin gazteen enplegua sustatzea, eta, bestetik, euskal enpresa txiki eta ertainei ekonomia zirkularrarekin lotutako erronkei aurre egiten laguntzea.

Programa Novia Salcedo Fundazioak eta Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publiko Ihobek antolatu dute, BASQUE CIRCULAR HUBren bitartez, eta helburu bikoitza du:

Euskal enpresei laguntza ematea beren behar zehatzetara egokitutako ekonomia zirkularreko proiektuak garatzen, beren ingurumen-lehiakortasuneko balioa hobetzeko.
Talentu handiko gazteei ekonomia zirkularraren arloko prestakuntza eta lan-munduarekin lehen harremana eskaintzea, gazteen enplegua eremu berdean sustatuz. (65.000.- €)
2022/10/04 Basque Circular Hub Euskadiko ekonomia zirkularreko zerbitzu aurreratuen zentroaren egoitza berria abian jartzea Gasteizen. Basque Circular Hub zentroak erreferenteak dira Estatuan eta Europa Hegoaldean, bakarrak merkatu-prospektiba, prestakuntza aurreratua, joeren analisia eta ezagutza aditua sortzeko zerbitzuak eskaintzeagatik.
2022/12/16 Ehun gaztek baino gehiagok ekonomia zirkularreko prestakuntza jaso dute 2022an Basque Circular Hub ekimenari esker (65.000.- €)
2023/07/02

Graduatu egin da UPV/EHUren Ekonomia zirkularrari buruzko masterraren lehenengo promozioa

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) Ekonomia Zirkularreko Masterraren hirugarren edizioa: Aplikazioa Enpresan
2024/03/27 Circular Berrindartzea 2024 programa abiarazi da, eta gazteen enplegua bultzatuko du, Basque Circular Hub-ek kudeatutako deskarbonizaziorantz aurrera egiteko, Novia Salcedo Fundazioarekin lankidetzan. Programak bi helburu ditu: batetik, Euskadin gazteen enplegua sustatzea, eta, bestetik, EAEko ETEek ekonomia zirkularrari lotutako erronkei aurre egin ahal izatea.