Euskadi.eus
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2021/05/19 Dokumentu formal bat entregatuz, Klima eta Energiaren Aldeko Alkatetzen Itunari atxikitako 21 euskal udalek klima-ekintzarekin duten konpromisoa aitortzen da.
2022/09/16 Euskadik New Yorkeko Klimaren Astean parte hartuko du, klima-ekintzan aurreratuta dagoen lurralde gisa. Nazio Batuen arabera, emisioen murrizketari eta klima-aldaketara egokitzeko ekintzei dagokienez asmorik handieneko helburuak dituzten 22 eskualdeetako bat da Euskadi.
2022/09/23 EAEko udalerri eta eskualdeetako energia- eta klima-trantsiziorako estrategia bat Udalsarea 2030en esparruan hedatzea helburu duen proiektu bat abian jartzea. Ekimena LIFE Integratua Urban Klima 2050 proiektuan jasotzen da, eta helburuetako bat EAEko udalerriek Klimarako eta Energiarako Alkatetzen Itunari atxikitzea bultzatzea da.

Lehenengo fasean, artearen egoera aztertzen ari dira, eskuragarri dagoen informazioa bilduz eta on-line inkesta bat eginez, informazio hori osatzeko. Gainera, toki-erakundeen talde traktore bat definitu da, prozesuan erreferentzia izango dena, gaian duten esperientzia dela-eta.

Bestalde, une honetan 25 dira Europako ekimenari atxikitako udalerriak, eta EEEk eta Ihobek, Euskadiko euskarri-egitura diren aldetik, etengabe laguntzen diete udalerri horiei beren Klimaren eta Energia Jasangarriaren Ekintza Planak (PACES) egiten, horretarako dauden tresnak eta zerbitzuak zabalduz (bai diagnostikoari dagokionez, bai plangintzari dagokionez, bai arintzeari zein egokitzeari dagokionez).
2023/03/02 14 udalerri eta eskualdek klimaren eta energiaren aldeko tokiko lehen estrategia bultzatu nahi dute Ihoberekin eta EEErekin batera.