Euskadi.eus
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2021/11/08

Euskadiko klimari eta energiari buruzko tokiko planak egiteko gida metodologiko bat garatu da: "Klima-aldaketa arintzeko eta klima-aldaketara egokitzeko udal- eta eskualde-planak egiteko gida" (12.375.- €)
2021/12/03

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak, Ingurugela zentroekin eta Euskadiko Ekoetxea Ingurumen Zentroen Sarearekin lankidetzan — Ihobe Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak kudeatzen du sare hori —, eskola-agenda bat garatu du, eta 2030eko Eskola Agenda hezkuntza-programan parte hartzen duten EAEko hainbat ikastetxetako 4.000 ikaslerengana iritsi da, Nazio Batuen Garapen Jasangarriaren Helburuak ezagutzera emateko.

2022/02/22 Euskadiko tokiko ekintza jasangarria eta tokiko 2030 Agenda bultzatzeko akordio berria aurkeztu da. Otsailaren 22an, 23an eta 24an Zarautzen, Gasteizen eta Bilbon, hurrenez hurren, egin ziren jardunaldietan, udalen eta eskualdeko erakundeen garapen jasangarriaren arloko esperientzia eta politiken berri eman zen
2022/04/08 2030erako Udalsarearen Batzorde Teknikoak 2030erako Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Berdearen Programaren abantailak aztertu ditu bere azken bileran. Programa horren bidez, euskal kontratazio publikoan ingurumen-irizpideak txertatzen jarraitzea eta sektore pribatuan erosketa berdearen diseinua sustatzeko lehen urratsak ematea aurreikusten da.
2022/08/07
Eskola Agenda 2030 programa eta Lanbide Heziketarako 2030 Agenda garatzeko laguntza-programa.
2022-2023 ikasturtea. Esleipena
2022/11/30 Tokiko jasangarritasuna koordinatzeko eta bultzatzeko 1. batzordea egitea, Udalsarea 2030 Akordio Berriaren esparruan. Udalaz gaindiko erakundeentzako topagune berri bat da, tokiko iraunkortasunari buruzko informazioa partekatu ahal izateko eta politikak koordinatzeko ildoak proposatzeko, udalerriekiko ekintza hobetze aldera.
2022/12/20 Nazioarteko RegionsWithNature plataformak abenduaren 7tik 19ra Montrealen (Kanada) egin zen Biodibertsitateari buruzko COP15 azokan aurkeztu zen, eta LIFE IP Urban Klima 2050 proiektua eta Eusko Jaurlaritzaren tokiko berrikuntzarako laguntzen deialdiak aukeratu ditu, planetako beste leku batzuetan errepika daitezkeen arrakasta-kasuak partekatzeko eta naturaren kontserbazioan aurrera egiteko.

Plataforma Jasangarritasunaren aldeko Tokiko Gobernuen Sareak (ICLEI), Garapen Iraunkorrerako Eskualdeetako Gobernuen Sareak (Regions4) eta Eskualdeen Europako Komiteak bultzatzen dute.
2022/12/21 Klima aldaketari buruz herritarrak ahalduntzeko 8 ekintza-plan garatzea, Urban Klima 2050 programaren esparruan (48.627.- €)
2023/01/25 "Euskal Autonomia Erkidegorako klima-aldaketaren egoeretako muturreko prezipitazio-gertaerekin lotutako euri-uholdeei" buruzko azterlana. Bertan, euriak eragindako uholdeetan sakontzen da, Euskadin gertakari meteorologiko horietarako aurreikusitako gorakadaren ondorioz. Ondorioek diotenez, udal-eremuan, eszenatokietako uholde-arriskuko eremuak kantauriar isurialdeko ibai-ibilgu eta ibaiertz gehienetan daude, batez ere Nerbioi, Ibaizabal, Butroe, Bakio, Oka, Lea, Artibai, Deba, Urola, Oria, Urumea eta Bidasoa ibaietan. Isurialde mediterraneoan, Baia, Zadorra, Ihuda, Izki, Berron eta Ega ibaietan ikus daiteke batez ere. (84.700.- €)
2023/02/03
Garapen jasangarria sustatzen duten ekintzak egiten dituzten toki-erakundeei dirulaguntza-programa.
2022ko deialdia (4.580.000.- €) (2022/06/29)
2022ko esleipena. (2023(02/03)
2023/02/09 "Erreminta-gida" ren eskualde-aurkezpenen erronda amaitu da. Laguntza eta euskarri teknikoko programa bat da, udalek eta toki-erakundeek trantsizio energetiko eta klimatikoari aurre egin diezaioten. Evek eta Ihobek elkarrekin garatu dute.
2023/06/19
Klima-aldaketan eta energian trebatutako 24 gazte sartzea klimaren eta energiaren arloko tokiko ekintza-estrategia bultzatzeko, Ihobe, EEE, Udalsarea 2030 eta Lanbideren lankidetzaren bidez. Lehen prestakuntza egina dago, eta txertaketa mailakatua da. Programak, guztira, 12 hilabeteko iraupena du.
Klima-aldaketari eta trantsizio energetikoari buruzko prestakuntza-programaren bigarren eta azken deialdia, helburu bikoitzarekin: gazteak gaitzea, eta EAEko toki-erakundeek trantsizio energetikoari eta klima-aldaketari lotutako erronkei aurre egin ahal izatea erraztea, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eta Novia Salcedo Fundazioak kudeatzen duten administrazio publikoetako lehen esperientziak programaren esparruan abian jarri da..
2023/07/05 Udalsarea 2030 sareari atxikitako toki-erakundeen informazio eguneratua jasotzen duen bisore berri bat argitaratzea, erabiltzaileei aukera ematen diena udalerrien, eskualdeen eta udalaz gaindiko erakundeen jardueraren oinarrizko adierazleen emaitzak ezagutzeko (US2030eko kideak, 2030 Agenda Planaren edo Klimaren eta Energiaren Tokiko Planaren lanketa-egoera eta Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdearen Programari atxikitzea). (4.000.- €)
2023/07/06 Euskadiko Iraunkortasunerako Hezkuntza Eskolaren 2030erako bigarren edizioa egin zen, "Trantsizio energetiko-klimatikoa eta herritarren aktibazioa" izenburupean, eta uztailaren 6an eta 7an egin zen.
2023/07/07

Garapen jasangarria sustatzeko ekintzak egiten dituzten toki-erakundeei zuzenduta daude dirulaguntzen Programa. Asteklima 2023 lerroa.

2023ko Deialdia

Informazio gehiago

Esleipena (200.000.- €)

2023/07/07

Garapen jasangarria sustatzeko ekintzak egiten dituzten toki-erakundeei zuzenduta daude dirulaguntzen Programa. Klima-aldaketaren lerroa.

2023ko Deialdia
Esleipena (1.000.000.- €)

2023/07/26 Europako Batzordeak Zorrozaurreko penintsularen diseinua hautatu du klima-aldaketara egokitzeko adibide gisa, estatu kideei klima-aldaketara egokitzeko estrategiak, planak eta politikak ezartzen eta eguneratzen laguntzeko jarraibideen dokumentuan (uztailaren 26an onartu zen). Dokumentu honetan, gomendio berriekin batera, Europako hainbat hiritan ezarritako klima-egokitzapenerako neurrien 5 adibide jasotzen dira, besteak beste, Bilbon. (0.- €)
2023/09/12
Eskola Agenda 2030 programa eta Lanbide Heziketarako 2030 Agenda garatzeko laguntza-programa.
2023ko deialdia
Esleipena
2024/03/13 Udalsarea 2030ek “Garapen jasangarriko tokiko politika publikoen 12. Ebaluazio eta Jarraipen Programa” jarri du abian. Programan, 2030 Agendaren edo/eta Klima eta Energia Planen toki mailako planen ebaluazio-prozesuetan, garapen jasangarriaren adierazleen kalkuluan eta NEG Inbentarioaren eta Karbono Aztarnaren (udalerriarena zein erakundearena) kalkuluan udalerriei laguntzeko eta gidatzeko aholkularitza espezializatuko zerbitzua jartzen da parte hartzen duten erakundeen eskura. (66.- €)
2024/03/15 Udalsarea 2030en parte-hartzea "Tokiko Ekintzako Itun Berdearen translazioari buruzko Konferentzian".
Eskualdeetako Komiteak Europako tokiko eta eskualdeko liderren Adierazpena aurkeztu zuen, Europako itun berdea tokiko ekintzetan islatzeko. Adierazpenean jasotzen denez, Europako Itun Berdearen aplikazioak arrakasta izango duela bermatzeko, ezinbestekoa da tokiko eta eskualdeko gobernuak aldaketaren eragile giltzarri gisa ahalduntzea. (0.- €)
2024/03/23 Klima Aldaketaren eta Trantsizio Energetikoaren arloko Lehen Esperientziak programaren bigarren edizioa hasi da. Hasiera eman zaio Ihobek, EEEk, Lanbidek eta Novia Salcedok bultzatutako bigarren prestakuntza-programari. Udalsarea 2030ek zabaldu du eta LIFE IP Urban Klima 2050 proiektuak finantzatu du. Programaren helburua da gazteak gaitzea eta EAEko udalerriek beharrezko trantsizio energetikoari eta klima-aldaketari lotutako erronkei aurre egin diezaieten erraztea. (5.- €)