Euskadi.eus
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2021/04/20 Jarduteko protokolo orokorra Trantsizio Ekologikorako eta Erronka demografikorako Ministerioarekin, Gaztela eta Leongo Juntako Ekonomia eta Ogasun Kontseilaritzarekin eta Udalerrien eta Probintzien Espainiako Federazioarekin, Garoñako Bidezko Trantsizioko Hitzarmen bat diseinatzeko partaidetza-prozesua garatzeko
2021/05/17 2020rako karbono-aztarnaren kalkulagailua eguneratu eta argitaratu da erakundeentzat, bai eta ISO 14064 berriaren aldaketei buruzko dokumentu bat ere.

Lehen aldiz argitaratu dira berotegi-efektuko gasen emisioen inbentarioak, lurralde historikoen arabera.
2021/05/31 BIOTERRA azokan Basque Green Deal 2021 aurkezten da, dibulgazioa eta eztabaida bilduko dituen bereizgarria, ekonomia-, ingurumen- eta gizarte-eredu berri horren errealitatea Euskadiko herritar guztiei hurbiltzeko.
2021/10/20 ASTEKLIMAren bigarren edizioa egin da, Klimaren eta Energiaren Astea, 2021eko irailaren 24tik urriaren 3ra, eta 200 jarduera baino gehiago egin dira herritarrak mobilizatzeko. (100.000.- €)
2021/10/22 Basque Green Deal Gunea jaio da, Europako itun berdearen espiritua zabaltzeko Euskadi zeharkatuko duen foroa
2021/12/21 Itun berde europarraren espiritua Bilbon aktibatu da Itun Berdea Gunean (2021/11/20)
Itun Berdea Gunea erakusketa iraunkorra aurkeztu da Gasteizen
2022/06/13 Euskal Autonomia Erkidegoko Berotegi Efektuko Gasen Isurpenen azken Inbentarioa argitaratzea. Inbentario horrek lurraldearen beheranzko joera berresten du, 2030erako helburuak lortzeko ezarritako bidetik behera baitago.
2022/09/23 Euskadiko Klima eta Energiaren Asteak –Asteklima 2022– udalerrien eta herritarren ekintza izango du ardatz. Esparru horretan, zerbitzu berri bat jarri da abian, udalerriei eta eskualdeei klimaren eta energiaren arloko tokiko ekintzetan laguntzeko, Eve eta Ihoberen eskutik. (300.000.- €)
2022/12/14 Euskadin energia aurrezteko kontingentzia-planaren esparruan klima- eta energia-helburuei heltzeko EEEk eta IHOBEk bultzatutako laguntza-plana aurkeztea