Ekimena 2. Euskadi zaurgarritasun energetikorik gabeko lurraldea izatea lortzea eta zerbitzu energetiko eskuragarri, fidagarri eta modernoetarako sarbide unibertsala bermatzea.
Ekimena 2. Euskadi zaurgarritasun energetikorik gabeko lurraldea izatea lortzea eta zerbitzu energetiko eskuragarri, fidagarri eta modernoetarako sarbide unibertsala bermatzea.
Data | Jarduera |
---|---|
2021/05/26 | Euskal kontsumitzaile elektrointentsiboekin martxoaren hasieran egindako bileraren ondoren, Eusko Jaurlaritzak elektrizitate kostuen lehiakortasuna hobetzeko arauzko neurrien proposamenaren berri eman zion Ministerioari; txostenaren ondorioak maiatzaren 26an egindako bileran eztabaidatu ziren. |
2021/10/15 | Eusko Jaurlaritzak energia-kostuen inguruan proposatzen dituen txoke-neurriak aurkeztu dizkie gehien kontsumitzen duten industrien klusterren ordezkariei; larrialdi neurri horiek Euskadin zein estatuaren eta Europaren eskumenekoak dira. |
2022/02/23 |
“Energia deskarbonizaziorako bidean kontratatzea” jardunaldia, euskal industriari elektrizitatearen eta gas naturalaren kostu handiko testuinguruan energia-kontratu egonkorrak eta lehiakorrak lortzeko dituen aukeren berri emateko. |
2022/04/13 |
Zuzeneko laguntzak - Gas-industria intentsiboari laguntzeko neurriak. (6.000.000.- €) |
2022/05/24 |
Gas-kontsumo intentsiboa duten industrientzat dirulaguntza-programa, Ukrainaren inbasioak eta hori dela-eta Errusiari ezarritako zigorrek eragindako gas-kostuaren igoerak duen ondorio kaltegarria arintzeko. 2022ko deialdia. Informazio gehiago (7.929.800.-€)
|
2022/07/15 |
Gasaren kontsumoko industria intentsiborako zuzeneko laguntzak handitzea, 2022rako, Ukrainaren inbasioak eragindako gasaren kostuaren gehikuntzak eta horren ondorioz Errusiari ezarritako zehapenek duten eragin kaltegarria arintzeko. beste industria-azpisektore batzuetara zabalduko da, hala nola siderurgiara, sektore kimikora edo zeramika-produktuen sektorera. |
2022/07/26 | Energia Kontingentzia Plana izango denaren oinarriak aurkeztea, hiru zutabetan oinarrituta: administrazioa, Industria eta pertsonak eta etxeak. |
2022/07/28 |
Gas naturalaren prezio altuen eraginpeko industria-sektoreko enpresentzako laguntza-programa. |
2023/05/16 | Eusko Jaurlaritzak Energia trantsizioari eta klima aldaketari buruzko Lege proiektua onetsi du 2050 aurretik Euskadin klima neutraltasuna lortzeko. |