Ekimena 1. Bidezko trantsizio energetikoko plan estrategiko bat onestea, pertsonarik ahulenen gizarte-babesa sustatzeko eta txirotasun energetikoko egoerak saihesteko.
Ekimena 1. Bidezko trantsizio energetikoko plan estrategiko bat onestea, pertsonarik ahulenen gizarte-babesa sustatzeko eta txirotasun energetikoko egoerak saihesteko.
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data | Jarduera |
---|---|
2022/03/16 | 11. Ekimen enblematikoa: klima-aldaketaren erronkarako prestatutako kostaldeko herri eta azpiegiturak, trantsizio energetikorako eta klima-aldaketarako plan estrategikoaren barruan, Kostaegoki I planari buruzko txostena argitaratu da. Txosten horren helburua da erakunde eskudunei informazioa eta tresna garrantzitsuak ematea, klima-aldaketak eragindako itsasoaren batez besteko mailaren igoerari eta olatuek euskal kostaldean duten eraginari dagokienez, kostaldeko zonen plangintzan eta kudeaketan erabiltzeko. (34.740.- €) |
2022/07/14 | Akordio estrategikoa Repsol Fundazioarekin, trantsizio energetiko inklusiboa sustatzen duten proiektu eta ekimenetan lankidetzan aritzeko. Aliantza horri esker, bi erakundeek elkarrekin lan egin ahal izango dute efizientzia eta jasangarritasun energetikoaren arloan, hala nola, eraikin publikoetako jarduerak, azterlanak egitea, berrikuntzari laguntzea eta dibulgazio- eta kontzientziazio-ekintzak. |
2023/10/24 |
2021-2024 aldirako Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren Plana onartu da. Planak 15 ekimen enblematiko biltzen ditu 2050ean neutraltasun klimatikoan aurrera egiteko, klimaren eraginetara hobeto egokitutako lurralde bat lortzeko eta ekintza klimatikoaren zeharkakotasuna eta trantsizio energetikoa sustatzeko politika guztietan Euskadiko Trantsizio Energetikorako eta Klima Aldaketarako Planak oso modu positiboan egiten du aurrera (2021-2022 jarraipen-txostena). |